Nafarroako lurretan, bakarrik bidaiatzea: zeure buruarekin egoteko aukera

Nafarroako lurretan, bakarrik bidaiatzea: zeure buruarekin egoteko aukera

Bilatzen ari zaren guztia emanen dizu lurralde honek

Bakarrik bidaiatzea gustatzen bazaizu, hementxe duzu Nafarroa zain, besoak zabal-zabalik.

Osasunaren tenpluen bila zabiltza, zeure burua aspaldiko partez ederki mimatzeko? Edo inguru berde-berdeen bila, paseatu eta energiaz betetzeko, ohiko bizimodutik urrun?

Huts egiten ez duten leku horietako baten bila zabiltza, herri politak eta monumentu esanguratsuak ezagutu nahirik? Toki bikain bat nahi duzu, naturaz inguratuta kirolean aritzeko eta jarduera antolatu pilo batean parte hartzeko, jende zoragarria ezagutzen duzula?

Eta hori guztia lotzen baduzu gastronomia goxo batekin eta ostatu bikain batean lo egitearekin, plan tentagarria, ezta?

Jarraitu ezazu irakurtzen, hau bidaia baten hasiera da eta.

Ostatu bikainak dituzu zain

Nafarroa helmuga aproposa duzu munduko zaratari ihes egin eta patxadan egon nahi baduzu bakez betetako toki lasai batean.

Nafarroan, ingurune natural zoragarriez gain, ostatu hartzeko hainbat aukera dituzu:

  • Hotel bikainak

    Hotel bikainak

    Eta, bertan, pertsona bakar batek erabiltzeko gela bikoitzak, ohe handi batez goza dezazun.

  • Landetxe eta aterpetxeak

    Landetxe eta aterpetxeak

    Jendea ezagutzeko eta bidelagun berriak egiteko parada.

  • Ostatu bereziak

    Ostatu bereziak

    Besteak beste, Leireko monasterioa, egiazko erretiro espirituala.

Nafarroako ostatuen bila nabil

Hiriburu santuraino iritsi nahi baduzu edo, besterik gabe, Donejakue bidearen zatietako bat egin, ziur izan esperientzia oso berezia biziko duzula. 

Gainera, aukera egokia izanen duzu mundu osoko jendea ezagutzeko: haiek ere, zuk bezala, beren bizitzan mugarri izanen den esperientzia bat bizi nahi dute. Beraz, barne bidaia bat egiteko aprobetxa dezakezu.

Bidean natura basatia idoroko duzu, ehunka urteko historiaren aztarnak eta ondare kultural miragarria.

Badakizu Donejakue bidea Nafarroatik sartzen dela penintsulan. Beraz, prestatu ezazu bizkar-zorroa eta hasi Orreagan zure abentura.

Galdu zaitez Nafarroako naturan eta aurkitu zeure burua

Hemengo bidexkek paisaia zoragarrietara eramanen zaituzte, ipuinetakoak diruditen tokietara, eta Bide Berdeetan ibiliko zara oihanak, baso hostotsuak eta basamortuak zeharkatuz. Kontrastez beteriko mundu bat zure begien gozagarri.

Bidaia honetan harrituta geratuko zara hemengo arroila handiekin, Nafarroako paisaia edertzen duten ehunka metroko zintzurrekin, edo harri eta zur geratuko zara Zugarramurdiko edo Mendukiloko haitzulo sakonetan. Nafarroako natura oparoak hunkitu eginen zaitu, zalantzarik gabe.

Erakutsidazu Nafarroako natura gehiago
Galdu zaitez Nafarroako naturan eta aurkitu zeure burua
Emozioen bila

Emozioen bila

Zure egonaldi honetan jarduerarik egin nahi?

Zeure gisara joatea erabakitzen baduzu, hoberena mendi-ibilietako botak –edo bizikleta– prestatzea duzu, bidexka eta Bide Berdeetan ibiltzeko, paraje naturaletan barrena.

Beste jarduera batzuk ere egin ditzakezu, noski. Esate baterako, arroila-jaitsiera, raftinga edo ur-kirolak.

Gainera, abentura-parkeetan zu bezalako jende abenturazalea ezagutzeko aukera izanen duzu, zeure burua tirolina erraldoi batetik botatzen duzularik edo oinez zuhaitzez zuhaitz zabiltzalarik.

Anitz gauza egiteko aukera duzu hemen, badakizu!

Turismo aktiboko aukeren berri izan nahi nuke
Kultura eta gastronomia

Kultura eta gastronomia

Nafarroako kulturak zenbait zutabe ditu, baina identitateari dagokionez, batez ere bi euskarri ditu: bertako kultura (hitzaren zentzu zabalean) eta gastronomia.

  • Kultura eta gastronomia

    Kultura ondarea

    Hemen ikusiko duzu zer emaitza bikaina izan duen Nafarroan mendeetan barrena izan den uztarketa kulturalak, zeina kristautasunak era distiratsuan borobildu baitu. Horren guztiaren ondorioa da ezagutzea merezi duen multzo bat: ondare artistiko zoragarria, eta pertsona eta usadio bikainak.

    Historiari eta monumentuei dagokienez, jakizu hemen nonahi aurkituko dituzula historiaz betetako herriak, Erdi Aroko gazteluak, monasterio ikusgarriak, elizak, barruti harresituak eta motako askotako museoak. Eta horretan guztian modu atsegingarrian murgildu nahi baduzu, honatx gure gomendioa: har ezazu bisita gidatu bat, ez izan zalantzarik!

    Beno, nahitaez ikusi behar duzuna aipatuko dizugu lehenik. Ados?

    Nafarroako artearen eta kulturaren ikusgarririk hoberenak
  • Kultura eta gastronomia

    Esperientzia gastronomikoak

    Bidaietan tokian tokiko gastronomia ongi ezagutzea gustatzen zaizu? Eta, are gehiago, toki batean ez bada segurua jaki goxoak dastatuko dituzula, toki hura saihestu eta beste norabait joaten zara?

    Kasu horretan, ziur gara Nafarroak ez dizula hutsik eginen.

    Gure sukaldeetako platerik onenak probatzen ahalko dituzu, pintxoak janez, gure ardoak edanez eta bertako menuak dastatuz: etxeko janaria, goi mailako sukaldaritzakoa, erretegi eta sagardotegietakoa edo slowfood jatetxeetakoa.

    Gainera, Nafarroako kultura gastronomikoa sakonki ezagutzeko jarduera askotan parte hartzen ahalko duzu, zu bezalako zaletuak ezagutu bitartean.
     

    Bai! Proposamen gastronomikoen berri izan nahi nuke

Aurkitu zure barrengo bakea

Shinrin Yoku bezalako jarduera lasaigarrietan, bost zentzumenak ireki eta oihanean sartuz, sakon arnastu, bertako soinuak entzun, koloreei erreparatu eta oihanarekin bat eginez.  Naturarekin lotzeko beste era bat duzu hori. Presarik gabe.

Eta mindfulness edo yoga egin? Hartu zure gorputzaren eta arnasketaren kontzientzia, lortu nahi duzun bake eta ongizatezko egoera horretara iristeko; baina, oraingoan, ohikoa ez duzun ingurune batean.

Eguneroko estresari eta urduritasunari aurre egiteko, on da beste leku batera joatea.

Nafarroara etorri nahi?

Emadazu Nafarroako esperientzia lasaien berri, mesedez
Aurkitu zure barrengo bakea
Eta horretaz guztiaz landa...

Eta horretaz guztiaz landa...

Nafarroak bi bainuetxe eskaintzen dizkizu, bertan ostatu hartzeko eta mota askotako tratamenduez gozatzeko.

Ez dago plan hoberik gorputzak mimoak eskatzen dizkizunerako.

  • Eta horretaz guztiaz landa...

    Elgorriagako bainuetxea

    Foru Komunitateko iparraldean dago, eta haren lursailak naturaren egiazko altxor bat du: ur mineral sendagarriaren iturburua, Europako gazitasunik handiena duena. Sar zaitez flotarium-ean eta ikusiko duzu nola urak gora eramaten zaituen.

    Jatetxedun ostatu moderno bat da, Pirinioetako paisaia bukolikoaz inguratua, eta erabateko ongizatea lortzeko plana eskaintzen dizu: hidroterapiako tratamenduak, ekialdeko masajeak eta tratamendu berriak, hala nola txokolaterapia edo olioterapia.

    Eraman nazazu Elgorriagako bainuetxera
  • Eta horretaz guztiaz landa...

    Fiteroko bainuetxea

    Justu beste aldean, lur honetako hegoaldean, ehunka urte dituen bainuetxea dago. Bertan bi iturburu bereizi sortzen dira, eta haietako urak erromatarren garaian erabili zituzten jada helburu terapeutikoetarako. Gustavo Adolfo Bécquer bainuetxea eta Palafox erregeordearen bainuetxea dira.

    Bertako mediku taldeak ongien datorkizun tratamendua emanen dizu, osasun-puntu ona lor dezazun, burbuila-bainuak, sauna termala, dutxa zirkularra, ur-zurrustak, eskuen bainuak, oinen bainuak eta abar gozatu bitartean. A!, eta ez galdu kanpoaldeko igerileku hidrotermal izugarria –35 gradutara dagoena– bainu zoragarri batez disfrutatzeko, are elurra ari duenean ere!

    Fiteroko bainuetxeari buruzko informazio gehiago

Nafarroan single gisa bidaiatzea

Beren bidaiaren barruan beste bidaia bat egin dezakete bakarrik abiatuta beste mundu eta pertsona batzuk ezagutu nahi dituztenek. Ohartarazi dizugu jada: Nafarroan zuk nahi duzunean bakarrik izanen duzu bakardadea lagun.

Eta gehiago nahi baduzu, klikatu hurrengo proposamenetan.

Ezagutu itzazu Nafarroako “ezinbestekoak”

  • Errege Bardea

    Errege Bardea

    Naturagune desberdin bat ezagutu nahi baduzu, sar zaitez basamortuan, egin bertako paisaien argazki liluragarriak eta entzun egiazko isiltasuna. Hori bai, hoberena bertako gida batekin joatea duzu.

  • Iruña

    Iruña

    Eta zer iruditzen hiriburura joatea, bisita gidatua egin, hirigune historiko ederrean lasai paseatu, pintxoak probatu eta Arga ibiaren pasealekuan ibiltzea? Eta arrastirian ikuskizun dibertigarri bat ikustea.

  • Gastronomia

    Gastronomia

    Zure lurrekoak ez bezalako pintxoak jatea, ardo gorri bat edatea unerik egokienean edo Nafarroako gastronomiako jakirik autentikoenak dastatzea... Noiztik ez diozu eman gutizia bat zeure buruari?