
Erriberri, ametsetako jauregia eta ardoa, Erdi Aroko hiribilduak eta aztarnategi arkeologikoak.
Erdialdeko mendiaren eta Erriberako lautaden arteko trantsizio-eremua da, eta berehala sumatuko duzu ardoa zenbat maite duten, elizetako atarietan, upategietan, mahai gainean eta ardoaren museoan, Enozentrum. Horregatik, Nafarroa Espainiako Ardoaren ibilbideak sarean sartuta dago.
-
Olite
Nafarroako gune turistiko garrantzitsuenetako bat Erriberri eta bere gaztelua dira, gotiko peto-petoak. Areto argitsuak, almenadun dorre ugari, patio ederrak eta material nobleak nonahi. Hori guztia ikusmenerako gozagarri den hiribildu batek inguratuta. Batez ere, udako Erdi Aroko bestetan. Eta gogoratu, etortzen zarenean etortzen zarela, lurralde honetako ardoak eta moskatelak dastatu behar dituzula; ziur errepikatu eginen duzula!
Erriberriko gazteluari buruzko informazio guztia -
Ujué
Postaletako herrien pareko beste bat da Uxue: etxetzarrez betetako harrizko kaletxoak, muinoaren gailurrean dagoen Uxueko Andre Maria santutegi-gotorlekua, eta Erriberaren eta Pirinioen ikuspegi zoragarriak. E
ta horiek bezain garrantzitsuak, bertako benetako artzain-apurrak, su-ontzian ateratzen direnak. Eta gertuko herri bateko elizan bisitatzea merezi duen kripta bat dago: San Martin Unx herrian.
Ikusi Ujueko plan guztiak -
Artaxoa eta erromanikoaren beste harribitxi batzuk
Garai loriatsu honek adibide interesgarriak utzi dizkigu inguru honetan. Alde batetik, Artaxoako zerkoa; Erdi Aroko gotorlekua da, bederatzi dorre ditu, eta elizaren teilatuak dragoi baten bizkarra ematen du. Bertara igotzen ahal zara bisita gidatu batekin, eta handik herri polit honen herrigunea ikusiko duzu. Bestetik, La Olivako monasterioa, abitu zuriko hogei bat monjeren bizilekua; eliza zistertarra, klaustro gotikoa eta kapitulu-gela nabarmentzen dira. Eta, azkenik, Orbaibarko eliza erromaniko txikiak.
Ikusi Artaxoako plan guztiak -
Jatorriaren kultura
Antzinako gauzak gogoko baldin badituzu, Erriberri eta Lizarra artean Las Eretas aztarnategi arkeologikora hurbiltzen ahal zara; Burdin Aroko aztarnategia da, eta Kultura Intereseko Ondasun izendatu dute. Horretaz gain, bi aztarnategi arkeologiko erromatar ere badira, museo eta guzti: Arellano, Musen Mosaiko zoragarria duena, eta Andelos, non garai hartako sistema hidrauliko konplexua ikusten ahal den. Eta Erriberritik hegoalderantz joanez gero, Bardeatik oso gertu, Arradako Erdi Aroko eremu harresitua aurkituko dugu.
Eta 180º-ko bira eginez, orain bizikleta gaineko abentura pittin bat
Izan ere, bateragarriak izaten ahal baitira, ezta? Egun batean gaztelu bat ikustera joaten ahal gara, upategi batean ardo-dastaketa egin eta Erdi Aroko hiribildu batean artzain-apurrak jan; eta, hurrengo egunean, gorputza topera aktibatu eta, bizikleta hartuta, Erdi Aldea BTT Gunera joan. Paisaiak bi gurpil gainean ezagutzea bada zure pasioa, ez dizu hutsik eginen. Eta zure bizikletari ere ez.
.jpg)
Eta jarduerei buruz ari garela...

Experiencias enoturísticas
Acércate a las bodegas de Olite, San Martín de Unx y otros pueblos de la zona para participar en sus originales visitas guiadas y descubre sus secretos para elaborar caldos de gran calidad.

Dauden guzti-guztien berri izan nahi baduzu, kulturarekin lotutakoak, familia jarduerak, aktiboak...