Urederraren iturburua

"Urederraren iturburua” natura-erreserba

Ur aratzeko putzuen bide bat basoaren bihotzean

Ba al zenekien Nafarroan urdin turkesa biziko urak ere baditugula?  Ba, halaxe da.

Bitxia, ezta?

Seguru ez dela hori gure lurraz pentsatzean bururatzen zaizun lehen gauza. Baina kontua da Nafarroak ur aratzeko alderdiak ere badituela. Hori bai, ez daude itsas-ertzean, baizik eta zumarrez eta pagoz inguraturik.

"Urederraren iturburua" natura-erreserbaz mintzo gara, noski. Naturgune babestu hori errespetatu eta zaindu egin behar dugu, leku miresgarria izaten jarrai dezan.

Nafarroako bidaian hara joatera animatzen bazara, hemen duzu jakin beharreko guztia.

Urederraren iturburuan zer dagoen?

  • Ur gardenak eta ur-jauzia Bada, ur ederrak, toki honen euskal izenak adierazten duen bezala

    Bada, ur ederrak, toki honen euskal izenak adierazten duen bezala

  • Ibiltariak Familia osoarendako egokia den mendi-ibilbide bat

    Familia osoarendako egokia den mendi-ibilbide bat

  • Ibaiaren goialdeko ikuspegia, zuhaitz artean Lau urtaroetan naturan ederki barneratzeko aukera

    Lau urtaroetan naturan ederki barneratzeko aukera

Lagun taldea informazio panelak kontsultatzen

Antolatu ezazu Urederraren iturburura joateko txangoa

Ederki, natura-erreserba hau bisitatzea erabaki duzu. Baina, zer jakin beharko zenuke?

  • Ba, lehen-lehenik, toki hau polit-polita dela! Esana dugu lehen ere, baina azpimarratu egin nahi dugu.

  • Bigarrenik, ekosistema hau oso hauskorra dela, eta horregatik bisitari kopurua mugatuta dagoela: egun batean gehienez ere 500 pertsona. Horren ondorioz, erreserbarik egin gabe joanez gero, normalean kanpoan geratuko zara sartu ezinik. Baina ez kezkatu, segituan pasako dizugu webgunea, bertan zure erreserba kudeatu ahal izateko.

  • Iristen zarenean, aparkaleku egokitu bat ikusiko duzu sarrerako etxolaren ondoan.

Iturburuaren eremuko mapa bat ikusi nahi baduzu

eta zer egin dezakezun jakin, iturburua bisitatzeaz gain, jakina,

Bikotea iturburuko bidean barna

Nolakoa da Urederraren iturburuaren bisitaldia?

Beno, behin sarrera lortu eta autoa aparkatuta, gozatzen hasteko unea duzu. Iturburuan zer aurkituko duzun?

Bada, hitzekin ia azaldu ez daitekeen inguru bat, argazkiek ere nekez jasotzen dutena. Bertara joan behar da hura ikusteko eta, batez ere, sentitzeko.

  • Zaldian bazkatzen

    Milaka urte dituen ekosistema bat da, pago, zumar, haritz, astigar eta lizarrez osatua.

    Bidean aurkituko dituzun putzu eta ur-jauzi txikiek Urbasa-Andia natura-parketik datorren ura hartzen dute.

    Hain aratzak dira non agian irrealak irudituko zaizkizun, digitalki ukituta baleude bezala. Bada, ez. Naturak sortuak dira, ez gizakiak. Eta seguru gaude aho zabalik geratuko zarela haiek ikustean.

  • Baquedano

    Bidezidorra Bakedano herrian hasten da eta ongi seinaleztatua dago. Edonork egiteko moduko txangoa da: joan-etorrian 6,2 kilometro eta 90 metroko desnibela. Segun eta paseoan zenbat alditan geratzen zaren, 2 edo 3 ordu beharko dituzu ibilbidea egiteko –mendiko oinetakoak jantzita, noski.

    Basoan sartzen den mendiko pistara iristean, informazio ohol bat ikusiko duzu, eta bertan bidea bitan zatitzen da. Ezkerreko bidezidorra hartu beharko duzu (gero eskuinekotik itzultzeko). Bide polit hori errekatik hurbilago doa eta iturburura eramanen zaitu.  Azken tartea, iturbururaino iristen dena, oraingoz itxita dago ingurumeneko arrazoiak direla medio.

    Pentsa dezakezunez, ezin da bainatu, kanpatu eta surik egin. Hona paseatzera etortzen gara, ikusi eta entzutera, ingurunean ahalik eta eragin txikiena sortzeko asmoarekin. Iturburuak ez dezala nabaritu bertan ibili zarela, horixe baita egiten ahal diozun oparirik hoberena.

Ur urdin liluragarriak, ipuinetako basoak eta inguru bikainak. Iturburua eta ondoko lurrak joriak dira, denetik dago: zu etortzea, besterik ez da falta.

Ubabako begiratokia edo Pilatosen Balkoia

Urederraren iturburutik hurbil zer egin

Itzultzeko tenorea.

Bideko orbela zapaldu duzu, urak eta basoaren koloreak ikusi, aire garbia arnastu, eta argazki pilo bat egin. Herriko ostatuan zerbait goxoa hartzeko ordua da, edo jatetxeren batean jatekoa; ez zaizu, ez, damutuko.

Eta bukatu ondoreen, oraindik etxera itzultzeko gogorik ez, ezta?

Bada, lasai. Hemendik hurbil bi plan eder dituzu. Aukeratu ezazu zein duzun gustukoena, eta aurrera!

  • Gizona paisaiari begira Ubabako begiratokitik

    Ubabako begiratokia

    Iturburutik 11 kilometrora dago, Urbasa mendiaren hegoaldeko alderdian. NA-718 Lizarra-Olazti errepidetik sartzen da eta natura-parkearen barruan dago. Labarretik 150 metrora aparkaleku bat duzu.

    A zer labar izugarria! 200 metro baino gehiagoko altuera eta Ameskoa osoaren gaineko ikuspegiak.

    Airean dabiltzan hegaztiei begiratzea gustuko baduzu, zorionekoa zu, zeren begiratokitik erraza da putreak eta miruak ikustea, baita ugatzen bat ere.  Ongi legoke prismatikoak eramatea.

    Bertigoa baduzu... hobe beherantz ez begiratu.

    Bukatzeko, gomendio bat: utzi kotxea aparkatzeko gaituta dauden guneetan, eta elur garaian ez joan begiratokira, sarbideak, arriskutsuak izaki, itxita egoten baitira.

  • Txirrindulari taldea Urbasa mendian barna

    Urbasa

    Urbasan gaude jada: begira zer-nolako aberastasunak dituen natura-parke miragarri honek.

    21.000 hektarea hartzen dituzten pagadiak, 1.000 metro baino gorago dagoen goi ordoki handia (hegoaldean goitik behera erortzen dena Ameskoarantz) eta baselizaren bat edo beste.  Mendi-ibilbideak eta lur orotako bizikletarekin egiteko bideak: maila guztietakoak.

    Aire zabalaz gozatzeko askaldegiak, informazio oholak, kanpin erosoak, eta paisaia ederrak non-nahi. Horra zer aurkituko duzun Urbasa mendian.

    Eta parkearen inguruetan, Sakana, natura bizi-bizia, aspaldiko tradizioak eta gastronomia indartsua dituen eskualdea; eta Ameskoa ibarra, primerako lekua basabideetan galtzeko eta gazta bikainak dastatzeko.

    Haurrekin etorriz gero, hurbil dituzue baserri-eskola bat.

    Haugauza piloa| Erakutsi guzti-guztia

  • Lizarrako Kartzelako zubia

    Lizarra

    Iturburutik oso hurbil, ordu erdira, Nafarroako hiri erakargarrienetako bat duzu. Beraz, badakizu... ez galdu hura ikusteko aukera!

    Lizarra leku nabarmena da Nafarroako Donejakue bidean, eta historian barna zenbait herriren bizitokia izan da, hala nola baskoiena, frankoena eta juduena. 

    Bertako ondareak ederki islatzen du hori, hainbat jauretxe, armarridun etxe eta eliza erromaniko baititu. Elizen artean San Pedro de la Rúa gailentzen da.

    Juderian paseatu, Gartzelako zubian dauden ikuspegiez gozatu, Los Llanos parkean indarrak berritu, Vasco Navarro trenaren bide berdean naturaz gozatu, bertako gastronomia aberatsa eta ardoak dastatu (ez ahantzi hiri hau Ardoaren Bidean dagoela)... Aukera horiek guztiek garbi erakutsiko dizute Lizarrara etortzeak benetan merezi duela.

Planes en la zona del nacedero

Emaitzarik gabe

Jakin nahi duzu zein diren Nafarroako ezinbesteko leku turistikoak?

Zaila aukeratzen, ezta?