Pintxoaren astea
-
Konpainia: Asociación de hostelería de Navarra
Gastronomia, mokoka ibiltzea eta giro ona gustatzen bazaizkizu, hauxe da zure hitzordua.
Gertaera desiragarri honek eskualde honetako pintxoaren kultura ospatzen du. Urtero taberna askok hartzen dute parte Nafarroako hainbat herritan egiten diren jardunaldietan, baina taberna gehienak hiriburukoak dira, Iruñeakoak, alegia.
Harritu eginen zara epaimahaiak kalitatea eta diseinua bermatuta ematen dituen sarietako bat lortzeko –urrea, zilarra eta brontzea– lehiatzen diren irudimen handiko errezeta gozoekin. Era berean, gaikako beste sari batzuk daude Nafarroako produktuak (adibidez, zainzuriak, orburuak edo aratxea) dituzten pintxoendako. Eta, gainera, guztiak ere lurreko ardorik onenekin uztartzen dira.
Goi-mailako sukaldaritza, Nafarroako gastronomia eta formatu txikia, aurten ere banaezinak.
Fecha 2025 pendiente
08 mar - 17 mar
2024