Urdazubiko leizeak, Ikaburuko leizeak ere deiturikoak, ikuskizun aparta dira. Gizakien babeslekua izan ziren duela 20.000 urte baino gehiago. Gaur egun, hango kare-formazioak bisitarien gozamena dira Urtxume errekaren ondoko ibilaldi misteriotsuan barrena joaten direlarik.

Leizeak naturaren zinezko oparia dira, errekak haitzulo miragarri bat zizelkatu baitu milaka eta milaka urtean. Eta euri-ura ere halaxe aritu da denbora horretan guztian, tantaz tanta barrenera iragazi baita estalaktita, estalagmita eta eskultorerik irudimentsuenak ere asmatuko ez lituzkeen beste formazio batzuk eratuz.

Eguneratu gabe

04 nov - 04 nov

2022