Aralarko San Migel santutegia

Ibilbidea Plazaola, Sakana eta Ultzaman

Plazaola, Sakana eta Ultzama eskualdeko mapa turistikoa

Kokatu Plazaola, Sakana eta Ultzamako mugarriak mapan

Aralarko San Migel santutegia

Aralarko San Migel santutegia Aralar mendi zirraragarrian ezkutatutako altxorra da. IX. mendeko elizaren handitasunak liluratu egingo zaitu, baita barruan dagoen Erdi Aroko urregintzako harribitxiak ere: esmaltezko frontala.

Inguruko ibarretako ikuspegiak zoragarriak dira handiki, eta paradisua da natura maite dutenentzat.

Vista aérea del santuario de San Miguel de Aralar

Mendukiloko leizea

Goazen mendebaldera, Aralarko mendilerrora, eta mintza gaitezen Nafarroan bisitatu dezakezun beste leize batez. Astitzen dago eta Mendukiloko leizea deritzo.

Haren ibilbide turistikoa gidari batekin eginen duzu. Horrela, lur barruko misterioak ezagutuko dituzu, jarri berri diren pasabide flotatzaileei eta multimedia-argiei esker. Bisitaldian zenbait areto ikusten dira, hala nola Artzainzulo (artzainen babestokia), handi-handia eta argi natural ugarikoa; Laminosin (lakuen aretoa), egitura geologikoez betea; eta bukaerako harribitxia, Herensugearen gotorlekua, ikaragarri handia. Hemen gidariak isiltzeko eskatzen du, eta lurrak ematen ahal duen isiltasunik handiena entzuten da: ez besterik!

Eta ausartenek izena eman dezakete espeleologiako abentura-programan. Hala,  Gudariaren Aretoraino iritsiko dira (70 metroko sakonera lur azpian). Jarduera horrek lan fisiko handia eskatzen du, 3 ordu ingurukoa da eta aldez aurretik erreserbatu beharko duzu.

Bisitatzeko edozein modalitate aukeratzen duzula, eskura izanen dituzu harreralekua, erakusketen gunea, komunak, eta ahamenak eta kafeak ematen dituzten makinak.

Denetarik dago hemen!
Neska linternarekin Mendukiloko kobazuloan

Eta zer esan Ultzamari buruz?

Beste haran xarmagarri bat, txikia, Iruñetik 25 kilometrora. Uhin-itxurako larreak eta herri eder-ederrak baserri zainduak nonahi, mamiak, zinez txundigarriak, eta beste erakargarritasun hauek guztiak topatuko dituzu:

 
Mendi-bilaldiak Ultzaman eta inguruko ibarretan: Atetz, Belate eta Basaburua

  • Deskargatu Ultzamako gida-mapa, bidezidorrei eta bestelako zerbitzuei buruzko informazioarekin:
    • Orgiko bidexka: Lizaso, Gorrontz-Olano eta Gelbentzun barna igarotzen den 8,5 km-ko ibilbide zirkularra
    • Auzarabideko bidexka: Zenotz, Iraizotz eta Larraintzarren barna igarotzen den 7,10 km-ko ibilbide zirkularra
  • Ultzamako hegoaldean, ez galdu Atetz ibarreko bidexkak
  • Ultzamako iparraldean, Belateko bidexken sarea ezin hobea da tokiko balio natural handia aurkitzeko.
  • Bada beste ibar bat iparraldean, nahiko ezezaguna, Basaburua: Jauntsaratseko hariztia, herri ederrak eta hain ezagunak ez diren haritz eta pagadiz gozatzeko bidexkak ditu gozagarri.
Ultzamari buruzko guztia: zer egin, herriak, lo egin eta jan
Lagun taldea saski eta guzti, Ultzaman onddoak hartzeko prest
Caseta para observar aves en el bosque de Orgi
plato de chistorra

Gastronomia

Ezagutu inguruko sukaldaritzaren mamia, eta utzi esperientzia gastronomikoak lilura zaitzan; ez zaitu, ez, epel utziko:

  • sagardotegiko menuatxorizoak  sagardo erara, bakailao-tortilla eta bakailao-takoa, txuletoia, gazta irasagar eta intxaurrekin, eta sagardoa nahi adina
  • Euskal Txerri txerrikia
  • txistorra
  • Idiazabal JD gazta
  • kremazko kanutiloak
  • mamia
Informazio gehiago Nafarroako sagardotegiei buruz

JARDUERA ANTOLATUAK

Plazaola, Sakana eta Ultzamako agenda

Nafarroako ibilbide guztiak ezagutu nahi dituzu?

Ezagutu hemen