Turismo kulturala Nafarroan

Turismo kulturala Nafarroan

Gaurdaino iraun duen distira historikoa

Nafarroako turismo kultural erakargarria da. Izan ere, arrazoi franko dago horretarako.

Lurralde hau bidegurutze batean dago, aspaldi-aspalditik historia oparoa eta denetarikoa izan du eta horren ondorioz bere ondarean historiaurreko herrien ekarpenak, erromatarrenak eta musulmanenak biltzen ditu.

Horiei guztiei kristautasunaren ekarpen distiratsua gehitu behar zaie. Denen artean oparotasun artistiko aparta erantsi diete Nafarroako herriei eta hiriei, eta horregatik turismo-destino oso erakargarriak dira. Historiaurreko aztarnategiak, erromatarren garaiko herrixkak, Donejakue Bidean zehar eraikitako eliza erromanikoak eta gotikoak, gaur egun oraindik ere kantu gregorianoan aritzen diren monasterioak...

Nafarroa erresuma izan zen XVI. mendera arte; horregatik ageri da errege koroa armarrian. Gainera, foru komunitate bakarra da; ondorioz, mendeetan zehar elikatutako autonomia berezia du.

Eta ezin utzi aipatu gabe Nafarroa osoan ospatzen diren bestak: sanferminak, inauteriak, besta nagusiak eta jai etnografikoak. Denak ere Nafarroako nortasunaren eta berariazko ezaugarrien erakusgarri ederrak.

Nafarroako kulturaren beste ezaugarri bat euskara da, hizkuntza indoeuroparren familiakoa ez den Iberiar penintsulako hizkuntza bakarra. Nafarroako iparraldean ofiziala da gaztelaniarekin batera.

Hitzaurrea amaiturik, Nafarroan zer ezin duzuen galdu azalduko dizuegu, ongi baderitzozue.

antetítulo

Nafarroako ezinbesteko bisita kulturak

Egonaldia laburra izanen bada, badaude lau leku goren-gorenean, duten ospea dela eta nahitaez bisitatu beharrekoak. Horietatik abiatuta, gainera, beste herri eta monumentu eder batzuk ere bisitatzen ahalko dituzue, bidaia zertxobait luzatuz gero. Merezi du, zinez.

  • Nafarroako ezinbesteko bisita kulturak Monumento al Peregrino en el Alto del Perdón

    Donejakue Bidea

    Bide honetan zehar erromesak joan-etorrian ibili dira 10 mendetan eta horri esker herriak sortu dira eta eliza gotiko ederrak eta zubi erromanikoak eraiki dira. Ondare kultural handi honi asko zor diogu.

  • Nafarroako ezinbesteko bisita kulturak Vista de Pamplona con el río Arga

    Iruña

    Hiriburua. Hirigune historikoa guztiz apaina da, harresiak mendeetan egon dira zutik, parkeetan historia nabaritzen da, denda asko daude eta kultura bizi-bizi dago. Oraindik ez duzu Iruña ezagutzen?

  • Nafarroako ezinbesteko bisita kulturak Colegiata de Orreaga/Roncesvalles

    Orreaga

    Orreagako Kolegiataren multzo zirraragarriaren sorburua XII. mendean dago. Donejakue Bidearen penintsulako atea da.

  • Nafarroako ezinbesteko bisita kulturak Palacio Real de Olite

    Erriberriko gaztelua

    Kultura-intereseko ondasuna da 1925etik. Bisitari gehien izaten dituen Nafarroako tokietako bat da. Ez gelditu ikusi gabe gazteluko dorre almenadun bitxiak eta leihate gotikoak...

Actividades culturales, déjate guiar y que te lo cuenten

Si quieres conocer con detalle nuestra historia y cultura, te recomendamos hacerlo junto a los guías locales,  profesionales orgullosos de su tierra que la conocen al dedillo. Una forma de aprovechar al máximo tu tiempo y de sacar jugo a tu visita.

Nafarroako artea eta monumentuak

Ezin da azaldu Nafarroako kultura-ondarea erresumako errege-erreginek eta gobernariek eraikiarazi zituzten eraikin handientsuez hitz egin gabe. Izan ere, garai guztietako agintariei esker gaur egun Nafarroa beterik dago gazteluz, eraikin erlijiosoz eta eraikin zibilez; hona batzuk:

Nafarroako artea eta monumentuak
  • Nafarroako artea eta monumentuak

    Xabierko gaztelua

    Xabierko gazteluak milaka bisitari hartzen ditu urtero, eraikinaren berezko balio artistikoagatik ez ezik, baita 1506. urtean bertan jaio zelako San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako eta misioetako zaindaria. Gainera, urtero “Xabierraldia” esaten zaion erromesaldi ospetsua egiten da: milaka nafarrek kilometro asko egiten dituzte oinez saindua ohoratzeko.

    Erdi Aroko gotorleku hau X. mendearen hasieran hasi zen eraikitzen; denetarik du: dorreak, ziegak, matakanak, kuku-leihoak eta are zubi altxagarria ere. Barruan, ibilbide bat prestatu da sainduaren bizitzako pasadizoak azaltzen dituzten dioramekin, gazteluaren eta herriaren historiari buruzko museoa dago, bai eta pinakoteka interesgarria ere

    Argibide gehiago Xabierri buruz
  • Nafarroako artea eta monumentuak

    Iruñeko Andre Mariaren katedrala

    Fatxada neoklasikoaren soiltasunak kontraste handia egiten du barrualdeko estetika gotikoarekin. Barruan, erdiko nabean, Nafarroako Carlos III.aren eta haren emazte Gaztelako Leonorren hilobi ederra dago, alabastroz egina.

    Nolanahi ere, katedraleko harribitxia klaustroa da; bertako bi ateak oso ederrak dira. Mundu osoko eraikin gotiko bikainenetakoa da; horregatik, bisitariak ezinbestean pasatu behar dira bertatik. 

    Hoberena bisita gidatua kontratatzea izanen litzateke. Gainera, ahal duzuela, igo zaitezte kanpandorrera: hirigune historikoaren ikuspegiak merezi du nekea.

    Informazio gehiago Iruñeaz
  • Nafarroako artea eta monumentuak

    Tuterako Katedrala

    Estilo gotikoan eraikitako eliza hau kultura-intereseko ondasuna da. Hiru ataritzar dauzka eta ikusgarriena Azken Judizioaren Ataria da.

    Klaustro erromaniko bikaina dauka, ezagutu beharrekoa.

    Informazio gehiago Tuteraz
  • Nafarroako artea eta monumentuak

    Artaxoako harresia

    Harresi zaleak bazarete, hau nahitaez ikusi behar duzue.

    Harresidun herri hau Erdialdean dago. Harresietan bederatzi babes-dorre daude.

    Arnasestuka utziko zaituzte, seguru.

    Nafarroako beste gaztelu batzuk ezagutu nahi ditut
  • Nafarroako artea eta monumentuak

    Aralarko San Migel santutegia

    Santutegi hau ezagutzeko 1.200 metroko garaieran dagoen behatokira igo behar da.

    Eraikinak mila urtetik gorako historia luzea erakusten du. Eitez, ez dauka apaindura handirik baina, erretaula erromanikoagatik baino ez bada ere, bisitak merezi du.

    Argibide gehiago San Migeli buruz
  • Nafarroako artea eta monumentuak

    Iruñeko harresiak

    XVI. mendean eraiki ziren hirigune zaharraren inguruan eta orduan bezala daude ia-ia.

    Ikusi beharrekoak dira: kultura-intereseko ondasuna izateaz gainera, ingurune ederrean zehar bost kilometroko pasealdia egiteko aukera ematen dute.

Nafarroako monasterioak

  • Monje en la cripta del Monasterio de San Salvador de Leyre Leireko monasterioa

    Leireko monasterioa

    Erdi Aroko monumentu-multzo honetan mistizismoa eta natura biltzen dira. Nafarroako ikonoetako bat da.

    Gaur egun monje beneditarrak bizi dira bertan. Barruan errege-erreginen hilobiak daude, bai eta kripta erromanikoa, ganga gotikoa eta Porta Speciosa ospetsua ere.

    Bisita Leireko monasteriora 

  • Monasterio de Iranzu Irantzuko monasterioa

    Irantzuko monasterioa

    Zistertarrek abade-etxe izugarri hau eraiki zuten Deierrin XII. eta XIV. mendeen artean.

    Gaur egun teatinoak bizi dira bertan. Haietako bat aurkituz gero, lasai asko hitz egin ahal izanen duzue klaustro gotiko soil eta apaina miresten duzuen artean.

    Bisita Irantzuko monasteriora

  • Monasterio de Fitero Fiteroko monasterioa

    Fiteroko monasterioa

    Zistertarrek penintsulan egin zuten lehen monasterioa izan zen. Kultura-intereseko ondasuna da.

    Abade-eliza hau zistertarrek Europan egindakoetatik garrantzitsuenetako bat da: ezinbestean ikusi behar dira zenobioa, klaustro errenazentista eta harresiak.

    Bisita Fiteroko monasteriora

  • Vista aérea del monasterio de Iratxe Monasterio de Iratxe

    Monasterio de Iratxe

    Hospital de peregrinos, universidad, hospital de guerra y colegio de religiosos.

    Estas han sido las funciones que ha ido albergando este bello conjunto monumental ubicado junto a Estella-Lizarra, en pleno Camino de Santiago. No te pierdas su iglesia románica (XII), su claustro plateresco y la torre de estilo herreriano.

  • Monjes cantando en la iglesia del Monasterio de la Oliva Monasterio de la Oliva

    Monasterio de la Oliva

    Un oasis de paz construido en los siglos XII y XIII, en el que destacan el claustro, la sala capitular y la iglesia, uno de los ejemplos más genuinos del arte cisterciense de España.

    Conoce su arte pero también las liturgias cantadas en lengua vernácula por los monjes que lo habitan, y cómo no, los vinos que ellos mismos elaboran.  

Gozatu kulturaz zuzenean

Nafarroan gustatzen zaigu musika-abangoardiak, zuzeneko kontzertuak, antzerkia eta arte eszenikoak gozatzea, bai areto handietan eta antzoki dotoreetan, bai eraikin historiadunetan edo naturaren bihotzean bertan.

Gure naturaguneak eta kulturguneak toki apartak dira iragarkiak, serieak edo pelikulak filmatzeko. Berriz murgildu nahi zara Tronu Jokoaren, Baztango trilogiaren edo 3 Bideen emozio eta intrigetan?

Goza ezazu kulturaz eta zinemaz Nafarroan, eta bisitatu pelikulen agertoki natural zoragarriak, hala nola Bardeako basamortua, Baztan eta Donejakue bidea.

Kulturaz eta zinemaz gozatu Nafarroan
Gozatu kulturaz zuzenean
Bide historiadunak

Bide historiadunak

  • Bide historiadunak

    Donejakue Bidea eta beraren kultura-ondarea

    Donejakue Bidea, bide guztietan ospetsuena, mendez mende ari da historiaz betetzen Nafarroan zehar igarotzen dituen toki guztiak.

    Ezer gutxi esan daiteke berririk bide honetaz. Munduko ibilbide ezagunenetakoa da, urtero-urtero milaka pertsona erakartzen ditu eta duela urte batzuk gizateriaren ondarean sartu zen.

    Bidea egiten dutenek helburu argia eduki ohi dute: Santiagora heltzea. Baina nonbait hasi behar eta proposatzen dizuegu Orreagan hastea eta handik abiatzen diren lau adarretako bat hautatzea, denetan ere kultura eta historia ugari aurkituko baitituzue.

    Eduki eskura sakelako telefonoa, argazki anitz egin baitaitezke Nafarroako turismo kulturaleko ezinbesteko toki honetan.

    Eraman nazazu Donejakue Bidera
  • Bide historiadunak

    Inaziotar Bidea, kontrara

    San Inazio Loiolakoaren bidaiarik ezagunena egin nahi izanez gero, Donejakue Bidea hartu behar da, baina gezi horiek adierazten duten norabidearen kontrara.

    Izan ere, Inaziotar Bidearen xedea ez da Santiago Compostelakoa, baizik eta Jerusalem. 1522. urtean Inazio gazteak Jerusalemera joan behar zuela erabaki eta bideari ekin zion oinez; bidean Santiagora zihoazen erromesak aurkitu zituen, kontrako norabidean.

    Ekintza gogoangarri hura da gaur egun Inaziotar Bidea egiten dutenek oroitarazten dutena: 650 km eta 27 etapa, Jesusen Konpainiaren sortzaileak Loiolatik (Azpeitia, Gipuzkoa) Manresaraino (Bartzelona) egin zuen bidaiari jarraikiz.

    Bidean aurrera egin ahala bitxiak aurkitzen dira, Tutera eta Cortesko gaztelua, batzuk aipatzearren.

    Hau ere Nafarroako turismo kulturalaren izarra da, oso ezaguna ez izan arren.

Nafarroako bestak eta tradizioak

 

Nafarroan kultura ez da inoiz gelditzen. Uda zein negu, udaberri zein larrazken, familiarekin, lagunekin zein bakarka.

Urtero era askotako ekitaldiak antolatzen dira: gastronomikoak, enoturismokoak eta kulturalak. Ikuskizunak, erakusketak, kontzertuak…

 

Jaialdiak eta bestak herrietan eta hirietan, zaindarien omenez edo nafartasuna goraipatzeko.

Ikusi Nafarroako agenda
  • San Fermín

    Sanferminak mundu osoan dira ezagunak, baina ez dira Nafarroako zaindari-besta bakarrak, inondik ere ez.

  • Aste Santua

    Interes turistikoko zenbait besta daude Nafarroan.

  • Besta etnografikoak

    Gure-gureak ditugun jai bereziak: Hiru Behien Zerga, Artzain Eguna, Orhipean…

  • Besta gastronomikoak

    Ehunka dira! Ia produktu bakoitzak bere eguna du: piperraren eguna, ardo gorriaren eguna, zainzuriaren eguna, gaztaren eguna…

  • Antzinako inauteriak

    Tripazain jaunaren eta Garizuma andrearen omenez.

  • Ekitaldiak eta ikuskizunak

    Nafarroako antzoki eta auditorioetako kartelera puri-purian dago.

Foru museoak

Beharbada, Nafarroan bisitan zaudeten artean erresumako historiako sekretuak edo elezaharrak argitu nahiko dituzue. Beraz, esan iezaguzue: ba ote da leku hoberik horiek guztiak azaltzeko museoak baino?

Foru museoak
  • Foru museoak

    Nafarroako Museoa (Iruña)

    Lehen Andre Maria Errukizkoaren ospitalea zen eraikinean orain Nafarroako MUSEOA dago —bai, letra larriz—. Bertan bildutako piezek ederki asko azaltzen dituzte Nafarroako historiaren etapa guztiak.

    Besteak beste, aipagarriak dira Bakoren Garaipena izeneko mosaiko erromatarra (I. mendekoa), Iruñeko katedral zaharreko kapitel erromanikoak, Leireko kutxatila mozarabiarra eta Frantzisko Goyaren San Adriango markesaren erretratua.

    Eraikinak ezustekoa du gordeta barruan: eliza zahar bat, gaur egun Nafarroan Barrokoak eta Errenazimentuak utzitako obra adierazgarrienetako batzuen gordelekua dena.

    Informazio gehiago Nafarroako Museoaz
  • Foru museoak

    Nafarroako Unibertsitatearen Museoa (Iruña)

    Museo honetan goren mailako artista garaikideen lanak ikusten ahal dira,  Chillida, Picasso eta Tàpiesenak, besteak beste.

    Gainera, kultura-zentroa da eta denetariko ekitaldiak antolatzen ditu: erakusketak, dantza-ikuskizunak, zine-jaialdiak eta jarduera didaktikoak, besteak beste.

    Eraikina Iruñeko Campusean dago. Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatu zuen.

    Informazio gehiago Nafarroako Unibertsitatearen Museoaz
  • Foru museoak

    Oteiza Museoa (Altzuza)

    Jorge Oteizari buruzko museo monografikoa da. Oteiza XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetakoa izan zen.

    Bilduman Oteizaren 1.650 eskultura eta laborategi esperimentaleko 2.000 pieza daude, hainbat marrazki eta collagez gainera.

    Arte garaikideko bilduma monografiko hau  handienetakoa bat da; luxua da Nafarroako turismo kulturalean horrelako museoa edukitzea.

    Eraikina hormigoi gorrixkaz egindako kubo handia da; Francisco Javier Sáenz de Oiza nafar arkitektoak egin zuen, Oteizaren lagun min eta laguntzailea izan zenak.

    Informazio gehiago Oteiza Museoaz
  • Foru museoak

    Karlismoaren Museoa (Lizarra)

    Museo honen helburua oso argia da: karlismoaren historia zaintzea eta zabaltzea, Nafarroan eta Espainian. Beti ere, XIX. eta XX. mendeetako ikuspegi historikotik.

    Museo honen egoitza Gobernariaren jauregia da. 2000. urteaz geroztik bertan dago bilduta Alderdi Karlistak Nafarroako Gobernuari gordailuan laga zion ondare historikoaren zati handia.

    Bilduma bi solairutan dago banatuta. Lehenengoan karlismoa azaltzen da sortu zenetik 1977ra arte, zenbait esparrutan.

    Bigarrenean urtero berritzen den erakusketa dago.

    Informazio gehiago Karlismoaren Museoaz

Nafarroako museo arkeologikoak

Hiru museok ematen dute aukera Nafarroaren iraganaren berri jakiteko aztarnak aztertuta:

  • Museo Villa de las Musas, Arellano Arellanoko Villaren Museoa

    Arellanoko Villaren Museoa

    K.o.ko I. eta V. mendeen artean eraiki zen Aurelianum villaren aztarnak biltzen ditu museo honek. Villak herriari eman zion izena.

  • Museo Arqueológico de Andelos Andelosko Museo Arkeologikoa

    Andelosko Museo Arkeologikoa

    Museo honen bidez bidaia harrigarria egiten ahal da antzinako Erromatar Inperiora.

  • Museo de las Eretas, Berbinzana Las Eretas Museoa

    Las Eretas Museoa

    Las Eretas K.a.ko VII. eta VI. mendeetako gotorleku-herria da. 1991. urtean aurkitu zen. Gaur egun kultura-intereseko ondasuna da.

Komunitateko beste museo batzuk
Komunitateko beste museo batzuk

Komunitateko beste museo batzuk

Adi ibili, Nafarroan kultura nonahi dago eta:

  • Tuterako Museoa, katedralean.
  • Boilurraren Museoa (Metauten).
  • Sorginen museoa (Zugarramurdi).
  • Orreagako Museoa.
  • Santiago Ramón y Cajalen sortetxea (Petilla-Aragoi).
  • Julian Gaiarre Museo Etxea (Erronkari).
  • Nafarroako Mahastiaren eta Ardoaren Museoa (Olite).
  • Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa.
  • Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa (Iruña).
  • Erlezaintzaren Museoa (Eltso).
  • Arte Modernoko Muñoz Sola Museoa (Tutera).
  • Gustavo Maeztu Museoa (Lizarra).

Herri kirolak Nafarroan

 Herri kirolen sorburuan baserriko eta mendiko lan tradizionalak daude, bistan da.

Mendez mende gaur egunera arte iraun duen tradizioari jarraikiz, kirol hauek gozatu nahi dituzten Nafarroa osoko zale ugari biltzen dira urte osoan antolatzen diren txapelketa eta lehiaketetara.

Horiez gainera, herriko bestetan ere izaten dira herri kirolak. Beraz, aztertu programa eta ez gelditu baten bat ikusi gabe.

  • Aizkolaris

    Aizkolariak

  • Escultura en el Museo Peru-Harri, Leitza

    Harri-jasotzaileak

  • Sokatira

    Sokatira

Peru-Harri Museoa

Edo, beste era batera esanda, Harriaren Museoa. Modu bikaina izan daiteke herri kirolen berri ikasteko harri-jasotzaile handi baten eskutik: Iñaki Perurena.

Museoa Leitzan dago. Adi: baliteke bisitan Iñakik Nafarroa osoan entzuteko moduko irrintzi batzuk botatzea eta.

Informazio gehiago Peru-Harri Museoaz
Peru-Harri Museoa

Laburbilduta, Nafarroako kultura-turismoan bi osagai biltzen dira: batetik, aparteko ondare historikoa; bestetik, nafarren harrotasuna, bisitariei lurraldeak eskaintzen dituen gauzarik hoberenak erakusteko gogoa sortzen duena.

Eta hoberena da oraindik gauza asko dituzuela ikusteko eta egiteko:

Plan gehiago Nafarroa bisitatzeko

  • Pincho de verduras Gastronomia

    Gastronomia

    Eman kapritxo bat zeure buruari eta dastatu Nafarroako gastronomiako plater berezienak. Bertako ardo bat edanez, noski.

  • Tres personas flotan en las aguas del Balneario de Elgorriaga Atsedena eta ongizatea

    Atsedena eta ongizatea

    Paseo polit bat aire garbia arnastuz, spa saioa edo masaje on bat: horra Nafarroak eskaintzen dizkizun bizigarriak, indarrak berritu beharrean bazaudete.

  • Escalera del Palacio del Marqués de Huarte, Tudela Hiri baterako joan-etorria

    Hiri baterako joan-etorria

    Asteburuak askotarako ematen du Nafarroan. Kultura eta pintxoak: hiriko aisialdiaren osagairik hoberenak elkarrekin.