Nafarroako ezinbesteko bisita naturalak
Gure artean egun gutxi emanen badituzu, jarraian agertzen diren toki zoragarri hauetako batzuk bisitatu behar dituzu. Gaua eta eguna bezain desberdinak dira, baina bakoitzak badu bere xarma eta seguruenik bizitza osoan gogoratuko duzu.
Egin klik eta ikusi zer ikus daitekeen eta zer egin daitekeen naturagune eder hauetan.
Nafarroako Pirinioak
Gauza jakina da Nafarroako Pirinioetako naturaguneak estatu osoko balio natural handienetakoak direla. Pirinioetan aukera ezin hobea izanen duzue bat egiteko naturarekin eta bere erroei eusten jakin duen kultura batekin.
Nafarroan daude Pirinioetako mendirik leunenak eta hori, besterik badirudi ere, gauza ona da.
Zergatik? Aisa igotzen direlako eta oso egokiak direlako paseatzeko; bisitarientzat aisa da Iratiko oihanean edo Bertizen ibiltzea edo Irunberriko eta Arbaiungo arroilak behatzea, saiak zeruan hegaldaka dabiltzala...
Pirinioek hunkitu egiten dute: ibar ederrak (Erronkaribar-Belagua, Zaraitzu eta Aezkoa) eta postaletan agertzen diren herriak: harrizko karrikak, baserri sendoak eta gastronomia gozoa. Gainera, badira altxor artistiko ezagunak ere: Orreagako Kolegiata eta Aralarko San Migel santutegia.
-
Baztan
Pirinio Atlantikoko muinean dago; Nafarroako ibarrik nobleena da, kapareen eta abenturazaleen sorterria, bai eta artisauena, sorginena eta kontrabandistena ere.
Baztan hainbat osagairen multzoa da: belagi beti berdeak, herri xarmagarriak, harri gorrikaraz egindako eta geranio sarriz estalitako baserri ederrak, gastronomia aparta eta sendo errotutako kultura. Muino leunak nagusi dira Elizondon, Amaiurren eta Zigan, eta ura nonahi ageri da: Xorroxingo ur-jauzia eta Infernuko Errota.
Ibar honetan zehar Donejakue Bidea doa, baina badu alderdi ezkutua ere: sorginkeria-istorioak eta mitologia-ipuinak ere bizirik daude oraindik.
Baztan: jakin beharreko guztia -
Erronkaribar
Erronkaribar Nafarroako Pirinioetan dago. Pintore erromantiko batek egindako koadroa ematen du. Kale harrizkoak, etxe ikusgarriak, tximiniak ketan eta geranioak kaleak koloreztatzen. Ibar honetako herritarrak harro daude beren iraganaz eta festa eta tradizioen bidez goraipatzen dute.
Nortasun handiko herriak (Izaba, Burgi, Erronkari...) eta inguruan natura oparoa: arrazoi onak dira ibarra ezagutzeko txangoa antolatzeko. Horrez gainera, bisitaren osagarri gisa gastronomia sendoa dastatzen ahal da (artzain-apurrak eta, nola ez, Erronkari jatorri-deiturako gazta) eta antzina-antzinatik heldu diren bestak ikus daitezke, esaterako Hiru Behien Zergarena.
Erronkaribar: jakin beharreko guztia -
Belaguako ibarra
Erronkaribarretik irten gabe, Izaban goiti, Belaguako ibarrera joan daiteke; Belagua da Nafarroan glaziar batek eratutako ibar bakarra. Ibar honetan indar handia izan dute betidanik nekazaritzak eta abeltzaintzak, eta oraindik ere bizirik daude antzinako ohiturak.
Ibarrean zenbait naturagune babestu daude. Horietako bat Larrako erreserba naturala da, Europako paisaia karstiko ikusgarrienetakoa dena. Mendi-pinuak kareharrien artean ikusten dituzuenean, berehala aterako duzu argazki-makina. Gainera, espeleologoek ere maite dute mendigune hau, 3.000 leize baino gehiago baitaude katalogatuta bertan. Eta Nafarroako mendirik altuena ere bertan dago: Hiru Erregeen Mahaia (2.242m). Horregatik, ibar hau oso egokia da mendi-ibilietarako eta iraupen-eskian aritzeko. Labur esateko, mendizaleentzat gozokia da.
-
Ultzama
Ibartxo polit hau Iruñetik 25 kilometrora baino ez dago. Denetarik du: milaka urteko hariztia Orgiko oihanean, haizearekin kulunkatzen diren belagiak, etxe apainak, golf-zelaia harizti eder batean eta zoratzeko moduko gaztanbera. Eta ez dakigula ahaztu: Ultzaman Parke Mikologikoa ere badago; bisitari asko hartzen ditu larrazkenean, ziza eta onddo ugari izaten baitira bertan.
Elezaharretako oihanak
Bil gaitezen harizti eta pagadietara eta goza ditzagun Nafarroako oihanetako soinuak; animaliak eta landareak eskutik doaz eta giro lasaia eta koloreztatua sortzen da: udaberrian eta udan berdea da nagusi; larrazkenean, gorri-horia.

-
Iratiko oihana
Nafarroako eta Pirinioetako totemetako bat da. Izan ere, Europako pagadi-izeidi handienetako eta ongien zaindutakoetako bat da.
Oihan honek txundituta eta indarberrituta uzten ditu bisitariak, urte osoan zehar, urtaro guztietan. 17.000 hektareatik gorako azalerarekin, Iratiko oihanak aukera anitz ematen ditu kirolean aritzeko eta aisialdirako: mendi-ibiliak belardietan eta pagadietan barna edo Irabiako urtegiaren ondoan, bizikletan ibili BTT pistetan barna edo koadro bat pintatu larrazken-koloreekin, besteak beste.
Eta gogoan izan bi ibarretan barna hel zaitezketela: Zaraitzun edo Aezkoan barna. Gainera, ez ahaztu ikuspegi ederrak daudela ondoko begiratokietatik: Ariztokia, Pikatua eta Tapla gaina.
Iratiko oihana: jakin beharreko guztia -
Bertizko Jaurerriko parke naturala
Nafarroako lehen parke naturala izan zen. Atlantikoaren eraginpean, mendez mende pagoz, ametzez eta haritzez osatutako oihana sortu da.
Biodibertsitatearen aldetik, erabateko altxorra da. Gainera, mundu osotik ekarritako espezieak biltzen dituen lorategi botanikoa dago eta bertan pasea daiteke urmaelen artean eta jauregiaren ondoan.
Interpretazio-zentroa ere badago; bertan zehatz-mehatz azaltzen dituzte bazter ikusgarri honen ezaugarri guztiak.
Bertiz: jakin beharreko guztia -
Harizti izugarriak
Zuhaitz handiak, batzuk ehunka urtekoak eta beste batzuk milatik gorakoak. Oihan zokoetan giro misteriotsuak sortzen dira. Oihan hau hain da handia, ezen aho zabalik utziko baitzaitu. Hona gure gomendioak:
- Orgiko oihana, Ultzaman.
- Jauntsarasko haritz handiak, Basaburuan.
- Etxarri-Aranazko milaka urteko haritzak. Ibilbide hau luzatu daiteke eta trikuharrien bidea egin.
-
Pagadi xarmazkoak
Badakigu Iratiko oihaneko pagadiak direla denon kutunak, baina ez zaitez erratu: pagadi guzti-guztiek eragiten dute baretasuna eta bakea. Hona hemen batzuk:
- Urbasako pagadi xarmatua eta Mendizaleen ibilbidea.
- Iturburua, Bertizen.
- Dronda-Bagomalta, Belaguan.
- Basajaunberroko oihana, Orreagan.
- Hiru pagoen bidea, Aurizko bunkerren bideetan.
- Kintoko oihana.
-
Leitzalarreko oihana
Batez ere pagoak eta haritzak daude, baina belardiak eta irasailak ere ugariak dira; gainera, zenbait konifero-espezie daude.
Nolanahi ere, Leitzalarrean dena ez da natura. Oihan guztian barna zenbait monumentu megalitiko daude, alde honetan gizakia antzinatik bizi den seinale. Mendeetan meatzaritza jarduera garrantzitsua izan zen, eta gaur egun oraindik ikusgai daude behinolako burdinolen hondarrak.
Zoazte eta aztertu informazio paneletan nolako ibilbideak dauden.
Informazio gehiago Leitzalarreaz

BIOSFERAREN ERRESERBA
Errege Bardea: Europako morturik handiena
Errege Bardea harrigarria da: Iberiar penintsulako iparraldean dago, baina Afrika barrenean zaudela dirudi.
Errege Bardeako mortua 42.500 hektareako parke naturala da. Hemen naturak lurra gogor astindu du eta ilargiaren azala dirudien paisaia idorra taxutu du: trokak, goi-ordoki leunak eta muino bakar bitxiak.
Hain da toki ezohikoa, non ez baita batere arraroa zine edo telebista ekiporen bat grabatzen ikustea.
Ura denean protagonista

-
Urederraren iturburua
Horra Nafarroako naturagune miresgarria!
Urbasa-Andia parke naturaleko akuiferoa azaleratzen den tokian Urederra ibaia sortzen da. Izena ongi paratua du, izan ere.
Hala denez egiaztatu nahi izanez gero, egin aurrera ibai ondoko bidetik eta 7 kilometroko tartean denetariko koloreak ikusiko dituzue: urdin turkesa uretan, berdeak eta gorri-horiak landaretzan, urdin argia zeruan… Ibilbide erraz honetatik istilez istil ibiliko zarete Nafarroako bazter oparoenetako batean.
Urederraren iturburua: jakin beharreko guztia -
Irunberriko arroila eta Arbaiungo arroila
Adi orain, naturak eskaintzen dizkigun fenomeno harrigarri batzuen aurrean baikaude: Nafarroako Pirinioetako arroilak.
Nafarroan arroila esaten zaie ibaiek milioika urtez kareharrian zulatutako haitzarteei. Zulatze-lan horren ondoriozko paisaia oso berezia da: haitzen arteko pasabide estuetan aire-korronteak dabiltza eten gabe, eta ekosistema bitxi horretan denetariko hegazti harrapariak bizi dira.
Ezagunenak honako hauek dira: Irunberriko arroila, Irati ibaiak egina eta gaur egun bide berde bihurtu dena, eta Arbaiungo arroila, Isuko mendatetik ikusi beharrekoa.
Irunberriko eta Arbaiungo arroilak: jakin beharreko guztia -
Leurtzako urtegiak
Nafarroa Atlantikoko oihanen artean mendiko urtegi hauek ezusteko erakargarria ematen dute. Pagadiz inguratuta daudela, ipuin zaharretako moduko urmaelak dirudite. Ibilbide errazei esker inguruko jardunak, animaliak eta landareak ezagutzen ahal dira. Gainera, mahai eta aulkiak daudenez, naturagune hau oso egokia da familientzat.
Leurtzako urtegiak: jakin beharreko guztia -
Allozko urtegia
Lizarratik oso hurbil urdin turkesa koloreko urtegi bare hau aurkituko duzue. Inguruan ametzak, zuhaixkak eta pinuak daude. Toki aproposa da udan uretako kiroletan aritzeko edo murgil egiteko. Halaber, oso egokia da belan edo paddle surfean egiten ikasteko korronteen beldurrik gabe. Eta lasaixeago ibili nahi izanez gero, hidropedalak eta piraguak alokatzen ahal dira, bai eta txalupa-pasealdia erreserbatu ere. Gainera, mahai eta aulkiak, komunak, itzalpeak, aparkalekuak eta bainatzeko eremuak daude. Dena prest ur gezatako hondartza-eguna pasatzeko!
Allozko urtegia: jakin beharreko guztia
Ikusi beharreko Nafarroako mendilerroak
Honezkero jakinen duzue, baina berriz esan behar dugu: Nafarroan ez gaude naturagune faltan. Aitzitik, anitz ditugu, eta zaila izaten da bakoitza merezi duen bezala goraipatzea gehiegi luzatu gabe. Dena den, geure asmoari ekinen diogu eta Nafarroako altxor natural guztiak aurkeztuko dizkizugu. Gutxi falta da.
-
Aralar
Mendigune karstiko hau Gipuzkoara ere hedatzen da. Bertako paisaia oso bitxia da: lapiazak, ibar itxiak, leizeak, belardi berdeak eta pagadi zabalak. Beraz, zaletasun guztiak asetzeko moduko tokia dugu.
Paisaia gogoangarriz betetako inguru honetan ibilaldiak egin daitezke oihan eta trikuharrien artean, mendien magaletan dauden herrixka politak bisitatu daitezke (Mugiro, Iribas edo Arbizu, esatera) edo Aralarko San Migel santutegi erromanikora joan daiteke eta hango 1.200 metroko garaierako behatokitik ikusten dena gozatu.
Bistaratu Aralar bisitatzeko plan guztiak
Ver todos los planes cerca a la Sierra de Aralar -
Urbasa-Andia parke naturala
1.000 metroko garaieran dagoela, mendigune karstiko honetan oihanak eta mendi-ordokiak tartekatzen dira eta ohikoa izaten da behorrak eta ardiak bazkatzen ikustea. Ardien esnearekin Idiazabal jatorri-deiturako gazta ederra egiten da.
Ikusi beharrekoak dira iparraldeko barga, Beriain mendi mitikoa eta Aralarko mendilerroa aurrean direla, bai eta Ubabako begiratokia ere, hegoaldean, Urederraren iturburuaren zirku izugarrian amiltzen dena.
Bistaratu Urbasatik hurbileko plan guztiak
Ver todos los planes cerca de Urbasa
.jpg)
Lurpean barna
Nafarroako leizeak
Lurpeko barrunbe liluragarri hauek hainbat gauzatarako erabili dira historian zehar: eguraldi kaskarretik babesteko, sorgin-akelarreak egiteko edo justiziari ihes egiteko.
Gaur egun bisitan joan daiteke foru komunitateko sakonune hauetara.


Kirolik hoberenak aisialdia gozatzeko
-
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bi gurpiletan ibiltzea gustatzen bazaizue, leku onera etorri zarete, Nafarroa ezin egokiagoa baita bizikletan ibiltzeko.
Lasai eta bazter guztiak gozatzen ibili nahi baduzue, hautatu bost bide berdeetako bat. Gustuko duzuen zaletasunean aritzeaz gainera, bide bakoitzak inguruko historia ezagutzeko aukera emanen dizue. Bestela, Donejakue Bideko edo EuroVelo Sareko tarte bat egin dezakezue; eta nahiago baduzue erabateko askatasuna, egin kasu gure BTT espazioei.
-
Mendi-ibiliak
Ehunka kilometro bidezidorretan eta oihanbideetan, haritz eta pago artean, ibaien, ur-jauzien eta iturburuen ondotik; badira ere bide berdeak edo egokiagoak nordic walking egiteko; beste batzuetan, aldiz, kulturaz ikasten ahal da, monumentu megalitikoen ondotik igarotzen dira eta. Gainera, batzuek altxorrak dituzte ezkutatuta.
Denetarikoak eta ororendako modukoak dira. Ez dago aitzakiarik bideari ez ekiteko.
Mendi-ibiliak nahi ditut
Donejakue Bidea egin nahi duzue?
Nafarroa Donejakue Bidearen atea da Penintsulan.
Ibilbidean natura basatia aurkituko duzue, baina horrez gainera herri tradizioak eta ondare historiko aparta ere bai.
Ez dakizuela non hasi Donejakue Bidea? Hara ba, lau abiaburu daude. Hautatu egokiena zeuen egoera fisikoaren eta paisaia-zaletasunen arabera.
-
Frantsesbidea
Orreagatik Vianara
-
Frantsesbidea (II)
Zangozatik Garesera
-
Baztango bidea
Urdazubitik Arrera
-
Ebroko bidea
Cortesik Castejonera
Abentura-parkeak
Parke horietan natura, kirola eta jolasa batzen dira gune bakar batean. Elementu guztien batura zoragarria toki bakar batean!
Beraz, hona etor zaitezke zeure burua tirolinetan botatzera, zubi esekiak igarotzera, uretarako jarduerak egitera eta baita animaliak beren habitat naturalean ikustera ere. Baina parke hauek beste gauza asko ere emanen dizkizute.
Eta hori guztia naturan ederki txertatuta dagoen ingurune batean. Etorriz gero, a zer barreak eginen dituzun.
-
Sendaviva
-
Irrisarri Land
-
Baztan Abentura Park
-
Bertiz Abentura Park
-
Artamendia abentura parkea
-
Beigorri Aventura Park

Abentura gehiago behar dituzue? Orduan, hautatu turismo aktiboa
Ezin hobeki; izan ere, aski duzu Nafarroako naturari so egitea ohartzeko oso egokia dela turismo aktiborako: mendizaletasuna, piraguismoa, eskalada, arroila-jaitsiera, espeleologia eta are windsurfa ere.
Eta gorago aritzeak atzera botatzen ez bazaitu, parapente-jauzia egin dezakezu edo hegaldia kontratatu globoan edo birentzako hegazkin txikian. Zeuk erabaki.
Ikusi turismo aktiboaren proposamen guztiakEnpresek antolatutako planak naturan
Ekin abenturari, baina profesionalen eskutik: berek gidatuko zaituzte eta zeure kabuz inolaz ere deskubrituko ez zenituzkeen sekretuak azalduko dizkizute.
Landa turismoa: ostatua naturatik gertu
Nafarroan denetariko landa ostatuak daude. Beraz, gustukoena hautatu besterik ez duzu.
- Landetxeak: etxe osoa alokatu eta zeure kabuz ibili edo gela bat bakarrik eta presta diezazutela gosaria.
- Landa hotelak: toki xarmagarria eta erosoa nahi baduzu, baina landa-ingurunearen, hauxe da aukerarik hoberena.
- Kanpinak: aproposak abenturazaleentzat eta familientzat.
- Aterpetxeak: aukerarik hoberenak taldeentzat eta kirolarientzat.
.jpg)
-
Ostatu bereziak abentura bila dabiltzanentzat
Pentsa zer izan litekeen zuhaitz baten gaineko suite batean lo egitea, antzinako leize batean esnatzea, mendiko borda batean atseden hartzea edo izarpeko burbuila batean ostatu hartzea, aurrean Errege Bardeako mortua dagoela.
Eta amaitzeko, eraikin historikoak. Izarra Erriberriko paradorea da: oraindik Erdi Aroko eite liluragarria duen XV. mendeko gaztelu batean lo egin dezakezue.
Consulta aquí todos los alojamientos singulares
Beste plan batzuk Nafarroako natura-turismoko bisita osatzeko
Ikusten duzuen bezala, Nafarroako natura-turismoaren eskaintza harrigarria da eta urte osoan dago bisitariak beso-zabalik hartzeko gertu.
Gehiago nahi? Ba, ez galdu ondoren datorrena:
-
Gastronomia
Gastronomia
Eman kapritxo bat zeure buruari eta dastatu Nafarroako gastronomiako plater berezienak. Bertako ardo bat edanez, noski.
-
Kultura eta sustraiak
Kultura eta sustraiak
Zatoz Erresumaren barnealdea ezagutzera, zure jakin-mina kultura ondare zoragarri batekin asetzera.
-
City break
City break
Asteburuak askotarako ematen du Nafarroan. Kultura eta pintxoak: hiriko aisialdiaren osagairik hoberenak elkarrekin.