Orreagako Kolegiataren aireko ikuspegia

Ibilbidea Nafarroako Pirinioetan: Orreaga - Iratiko ohiana - Erronkari

Ibilbidea Nafarroako Pirinioetan

Ibilbidea Nafarroako Pirinioetan

Eskualdeko ezinbestekoak

Nafarraoako Pirinioa eskualdeko mapa turistikoa

Kokatu Nafarroako Pirinioko mugarriak mapan

Bidearen atea, Pirinio beea eta pagadi ikusgarriak

  • pueblo de montaña

    Luzaide

    Bidea Donibane Garazin (Frantzia) hastea erabakitzen baduzu, Luzaidetik edo Napoleonen Ibilbide ezagunari jarraituz iritsi zaitezke Orreagara. Bigarren ibilbide hori askoz gogorragoa da eta azaroaren 1etik martxoaren 31ra itxita dago. Hori bai, paisaia ederrak eta ikuspegi panoramiko zirraragarriak izango dituzu bietan.

    Luzaide herri txikia da eta Donejakue bidearen aztarnek eta bere kondairazko iragan epikoak bat egiten dute bertan; inguruko amildegietan, baskoiek Karlomagnoren tropak garaitu zituzten 778. urtean. Ez alde egin Orreagako Batailaren erakusketa-zentroa ikusi gabe, Erdi Aroko gudu garrantzitsu horri buruzko guztia azalduko baitizute.

    Paisaia hostotsua da, malkarra, eta egun bereziren batean bertatik pasatzen bazara, adibidez Pazko Igandean, bolanten dantzez gozatu ahal izango duzu; herriko nortasunaren ezaugarririk ezagunenetako bat dira.

    Orreagako Batailaren erakusketa-zentroa bisitatu nahi dut
  • Réservoir d’Irabia dans la forêt d’Irati

    Orreaga

    Bideak zeharkatzen duen Nafarroako lehen herria Luzaide den arren, beti hartu izan da Orreaga Donejakue bidearen penintsulako ataritzat: erromesentzako lehen ospitalea izan zen XII. mendean eta harrera-zentro erlijioso izan da geroztik. Horregatik, handik abiatzen dute bidaia hamaika erromesek urtero.

    Leku txiki bezain polita da, eta oso gomendagarria da bisitatzea, arkitekturaren aldetik duen garrantziagatik —gotiko frantses ederra, zinez—, inguruaren edertasunagatik eta garrantzi historikoagatik.

    Orreaga buruzko informazio gehiago
  • peregrinos en pueblo rural de colores

    Auritz eta Aurizberri, kale-herrien adibideak

    Eta, inguruko herriak bisitatu nahi badituzu, Auritzera edo Aurizberrira joatea gomendatzen dizugu —kale-herrien adibide politak dira—.

    Hilerri hilarridunak eta paisaia berdeak topatuko dituzu, baita Pirinioetako arkitektura ere, made in Nafarroa zigiluduna.

  • Esteribar

    Eta aurreraxeago, Esteribar dugu, gertukoa bezain ezezaguna. Ezagutu bertako edertasuna, izaera propioa ematen dioten bere altxorren bidez:

    Ikusi Esteribarrek eskaintzen dizun guztia
Iratiko oihana, Aezkoa eta Zaraitzu

Iratiko oihana, Aezkoa eta Zaraitzu

Iratiko oihana bizi egin behar da. Gure Pirinioetako altxorra da: pagoz eta izeiz osatutako baso ikusgarria da, urtaro bakoitzean kolorez aldatzen dena. Nafarroan, Aezkoa eta Zaraitzu ibarrak hartzen ditu, eta, Nafarroa Beherean (Frantzia), Garazin eta Zuberoan barna hedatzen da.

Hona hemen ibarretako alderdi erakargarrienen zertzelada batzuk, ideia bat egin dezazun:

  • Aezkoa

    Mendi eta amildegien artean, 9 herri ditu ibarrak, landa-eremuko herri-arkitekturaren irudi bizia: teilatu gorriko etxeek, harrizko zubiek eta garai bitxiek paisaia ederrak irudikatzen dituzte. Nonahi aurkituko dituzu ibarrean txoko xarmagarriak

    • Orbaizetako arma-fabrika
    • Azpegiko megalitoak eta Harpea kobazuloa
    • Garaien ibilbidea
    • Hilarrien lorategia eta labirintoa
    • Bidexkak eta BTT ibilbideak
    • Arrantza, marrualdia, onddoak eta hegaztien behaketa
    • Begiratoki txundigarriak
    Aezkoan zer ikusi eta zer egin
  • Zaraitzu

    Ibarrak hamaika aukera eskaini eta ipuin batetik ateratakoak diruditen herriak ditu. Pirinioetako arkitektura, eraikin gotiko eta erromanikoak eta disko-formako hilarriak gorde dituzte herriek, abeltzaintza-izaera handikoek. Hona hemen eskaintzen dizun guztia:

    • Herri xarmagarriak, tartean Otsagabia, Ezkaroze eta Jaurrieta.
    • Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroa
    • Muskildako Andre Maria santutegia
    • Bidexkak eta bizikleta-bideak
    • Iratiko Etxeak harrera-zentroa
    • Irati-Abodi mendi gunea
    • Besta tradizionalak
    Zaraitzun zer ikusi eta zer egin

Erronkaribar, Pirinioetako ibar nagusia

  • Erronkaribar

    Erronkaribar bertako iragan historikoan eta tradizioetan murgiltzeko da. Zaporez betetako 7 herri eder ditu: kale harriztatuetan barrena paseatzeko ezin hobeak dira, etxetzar izugarriak, bi isurikoak, arbelezko teilatuak dituztenak, elurra botatzen duenerako, lagun dituzula. Hona hemen ibarra ezagutzeko ideia batzuk:

    • Burgi: lanbideen pasealekua duzu gozagarri, antzinako bizimoduak eta ogibideak irudikatzen dituena. Bidea behatoki bateraino iristen da, eta Burgiko arroilaren ikuspegi ederrak daude handik. Ibarrean, ofizio guztien artean almadiazainarena zen nagusi, eta horregatik ospatzen da udaberrian Almadiaren Eguna. Eta, tradizio horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Almadiaren Museoa ere bisita dezakezu..
    • Erronkari: ez galdu aukera eta bisitatu Julián Gayarre tenorearen Museo-Etxea eta hilerrian dagoen bere Mausoleoa.
    • Izaba: mendizaletasuna dario herri turistiko horri, Nafarroako Pirinioetako gailur altuenetara iritsi aurreko azkena baita. Ez galdu Memoriaren Etxea, ibarreko ohituren inguruko museoa. Belabartzeko ur-jauzia jomuga duen bidexka ere handik abiatzen da.
    • Belagua eta Larra-Aztaparretako Erreserba Naturala
    Erronkaribarren zer egin
  • Larra-Belagua

    Paisaia malkartsua bilatzen baduzu, Belagua eta Larrako mendigunea dira bilatzen dituzun tokiak.

    Jatorri glaziarreko ibarra da Belagua, Nafarroa osoan bakarra. Bazter liluragarria da bere ezaugarri geologikoak direla eta. Han dago Larrako Erreserba Naturala, Europako mendigune karstiko handienetako bat. Paraje zoragarria da, edertasuna berezikoa, non mendi-pinuek ahal bezala aurrera egiten baitute kareharrizko harkaitzen artean.

    Eta, barrenean, lur azpiko mundu bizi-bizia. 3.000 leize baino gehiago eta ehunka kilometro galeria espeleologiaren zaleen gozamenerako, baita lurpeko ibaiak ere. Leizerik garrantzitsuena eta ezagunena San Martingo harria da: 1.410 metroko sakonera du. Paraje horretan, gainera, Hiru Behien Zerga egiten da. Frantziako bizilagunekiko senidetasuna ospatzen da aspaldi-aspaldiko jai horretan, zehazki.

    Mendia atsegin baduzu, eskia, erraketak eta mendi-ibilaldiak egin ahalko dituzu. Hamaika ibilbide dituzu horretarako. Sasoi onean bazatoz, anima zaitez Hiru Erregeen Mahaia igotzera: 2.442 metrorekin, Nafarroako tontorrik altuena da, ausartentzat baino ez. Ingurua beharrezko azpiegiturez hornituta dago:

Artzibar ezezaguna: iraganbidea

Artzibar ezezaguna: iraganbidea

​​​Pirinioaurretik Pirinioetara iragango zara. Urrobi eta Irati ibaien artean, pago eta arteen artean, ardi eta behien artean... Ibar duala, ezezagun-ezezaguna, zur eta lur utziko zaituena. Honako hauek ezin dituzu galdu:

  • Nagoreko urtegia: udan, bainurako gune bilakatzen da. Urtegiko bidexkan zehar, urtegiaren itzulia egin daiteke.
  • Artziko eliza, landa-erromanikoko harribitxia.
  • Galtzada erromatarra: minerala erauzteko, merkantziak garraiatzeko eta legioak lekualdatzeko milaka urteko bidexka. Bideak Pirinioetako igarobide menditsua (Orreaga) eta Nafarroako erdialdea elkartzen ditu. Kontsultatu ibilbidea wikiloc-en
  • Landa-turismoaren adibideak
    • Agroturismo Maricruz: txabolak zuhaitzetan, baratzea eta abeltegia... landa-munduan murgildu nahi duten familientzako paradisua.
    • Bestalde, Torre de Uriz landa-hotela dugu, dotorea: Erdi Aroko dorre baten gainean berreraiki zuten, eta luxuz inguratuta har dezakezu ostatu.

Gastronomia

Hemen, gastronomia herrien tradizio eta ohiturekin lotuta dago. Horregatik, honako plater hauek ez dute hutsik egiten:

  • Txahal-edo moxal-txuleta gozo-gozoak
  • Arkume-saiheskiak pikillo-piperrekin
  • Ehizaki-gisatuak udazkenean eta neguan (basurdea, oreina, usoa...)
  • Sasoiko perretxikoak (onddo beltza, adibidez)
  • Txistorra, etxe guztietan
  • Esteribarko betekia (arrozez egindako hestebete zuria)
  • Ogi-apurrak zaraitzuar edo erronkariar erara.
  • Amuarraina nafar erara (frijitua urdaiazpikoarekin)
  • Agoizko kostrada, bekatu oso-oso gozoa.
  • Ardi latxen esneaz egindako Erronkaribar J.D-ko gazta ondua, irasagarrarekin eta intxaurrekin; ezin hobea da postrerako edo, ardo on batek lagunduta, otorduen artean jateko.
  • Patxarana, bazkariak ongi bukatzeko digestibo ezin hobea.

Dena gozo-gozoa, ikusiko duzu!

Gastronomia

Pirinioko agenda

Emaitzarik gabe

Ikusi inguruko enpresek antolatzen dituzten jarduera guztiak

Azken gomendioak, gastronomiarekin loturik. Hemen ezin hobeki prestatzen dituzte, besteak beste, txuleta ederrak, arkume-saiheskiak eta ehizako gisatuak —larrazkenean, usoak fin-fin—, baita onddo eta amuarrainak ere. Eta Agoitzera joaten bazara, kostrada, bekatu gozo-gozoa.

Interesekoartikuluak

Bidexka tematiko ederra Iratiko oihanean, Kuboko ur-jauzitik igarota

Bidexka tematiko ederra Iratiko oihanean, Kuboko ur-jauzitik igarota

Nafarroako ibilbide guztiak ezagutu nahi dituzu?

Ezagutu hemen