2022.04.10

5 ideia Bardeaz udaberrian gozatzeko

¿Sabías que el paisaje de las Bardenas Reales ha protagonizado cientos de videoclips, películas y series? Sus 42.500 hectáreas, declaradas Reserva de la Biosfera por la UNESCO, no te dejarán indiferente. Y si estás leyendo esto y es primavera, estás de suerte porque es posiblemente uno de los mejores momentos para disfrutarlas.

Blog

1. Bardea segway batekin zeharkatzea

Segway batean ibiltzea oso modu berezia da Bardeako bazterrak eta natura bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, urak eta haizeak moldatu dute lurra, eta landaredia urria denez, garraiobide arin hori bikaina da Bardean barna ibiltzeko. Horrekin, edozein ibilbide laster batean egin eta txokorik berezienak ikusteko aukera izanen duzu. Eta denbora soberan izanez gero, oinak berriz lurrean jarri eta Tutera bisitatzen ahal duzu.

2. Las Cortinasko sakana familian bisitatzea

Oso gustuko dituzu mendi-ibiliak, baina familian bidaiatuko duzu? Izan ere, mendi-ibiliak eta haurrak ez dira beti ongi etortzen elkarrekin. Haurrak nekatu egiten dira, eta batzuetan aspertu ere bai. Las Cortinasko sakanera iristeko bidea ordea erraza da, eta paisaia zoragarria. Sakanera jaistea abentura izanen da haurrentzat.

Eta ibilaldiaren bukaeran oraindik dibertitzen jarraitzeko gogoa badute, hortxe duzue Sendaviva, animaliez, ikuskizunez, atrakzioez eta txikiendako (eta ez hain txikiendako) beste plan batzuez gozatzeko.

3. Abentura 4x4 ibilgailuan

Berezia da 4x4 batean ibiltzea, eta berezia da Bardeako paisaia ere, beste planeta batekoa baitirudi. Erreserba natural horren kontrasteak eta inguruak ezagutu nahi badituzu, aukera bikaina duzu 4x4 bat alokatzea.  Txoko batetik bestera iristeko modurik errazena eta azkarrena da, kontrasteak eta paisaiaren berezitasuna ikusiz.

4. Ibilbidea bizikletaz

Diotenez, bizikletaz ibiltzean sentitzen den askatasunak ez du parekorik. Eta askatasun hori Bardeako paisaia ikusgarrian bizitzea esperientzia ahaztezina da. Zeure bizikleta eramaten ahal duzu, edo bat alokatu; ez duzu aitzakiarik pedalek eraman bezain urruti iristeko.

5. Bardearen magia ilunabarrean

Iluntzea une magikoa da munduko bazter askotan, baina toki batzuetan are ederragoa da. Horregatik, Errege Bardean bazaude, merezi du eguna hemen bukatzea, eguzkiaren azken izpiek zirrara eraginen baitizute. 

Parkea ilunsentia baino ordubete lehenago ixten denez, esperientzia hori bizitzeko aukerarik hoberena da Errege Bardeako informazio-gunera joatea. Argazkigintza oso gustuko baduzu, edo haratago joan eta iluntzea toki hoberenetatik ikusi nahi baduzu, inguruko gidariekin harremanetan jar zaitezke. Haiek oso ongi ezagutzen dituzte hango bazterrak, eta eramanen zaituzte edertasun paregabeko ikuskizun naturala bizitzera.

Tag-en hodeia: