2025.10.23
Bideak bizikleta gainean Iratiko oihanean: natura hutsa
Iratiko oihana bizikleta gainean ezin hobea da bere sekretuak presarik gabe esploratuz gozatzeko. Abentura desberdina da bide bakoitza: Irabiako urtegia inguratzea, Pirinioetako herriak esploratzea, bere sukaldaritza tradizionala dastatzea edo historiaz beteriko bazterrak deskubritzea, hala nola Orbaizetako arma-fabrikaren aurriak.
BlogIrati: Nafarroako Pirinioen ziklismo-bihotza
Irudikatu amaiezina dirudien baso handi-handi baten erdian pedalei eragiten ari zarela, Pirinioetako brisa freskoa aurpegian jotzen ari zaizula eta gurpilak hartxintxarra eta orbela karraskatzen ari direla. Horrelakoa da Iratiko oihanean bizikletaz ibiltzea, hots, Europako pagadi-izeidi handienetako batean. Helmuga paregabea da natura, abentura eta jatortasunaren bila doazen zikloturistentzat.
Nafarroako Pirinioen erdi-erdian, Aezkoa eta Zaraitzuren artean, zuhaitz-itsasoa da Iratiko oihana, urtaroz urtaro aldatzen dena: berde bizia udaberrian, babesleku freskoa udan, kolorezko ikuskizuna udazkenean (horia, gorria, okrea eta urrea) eta paisaia elurtua neguan.
Lurra bikaina da gravel zein mendiko bizikletetarako, baso-pista erosoak zein tarte teknikoagoak baitaude, erronka handiagoei aurre egin nahi dietenentzat.
Hemen pedalei eragitea naturaren esentzia sakonenarekin konektatzea da. Hala bikotekidearekin, senideekin edo lagunekin nola zure kasa bazatoz, esperientzia desberdina biziko duzu ibilbide bakoitzean eta paisaia txundigarriz eta historiaz beteriko parajez gozatuko duzu.
El terreno es perfecto para rutas gravel o de BTT, con pistas forestales que permiten rodar cómodamente y tramos más técnicos para quienes buscan un poco de desafío.
Pedalear aquí es conectar con la esencia más pura de la naturaleza. Tanto si viajas en pareja, en familia, en grupo o en solitario, en cada ruta vivirás una experiencia diferente, y en cada parada disfrutarás de paisajes exuberantes y parajes llenos de historia.
Pedalkadak milurteko pagadi batean
Iratiko oihanak 20.000 hektarea inguru ditu, eta gehienak Nafarroan daude, Aezkoan zein Zaraitzun. Europako pagadi-izeidi zabalenetako bat da, hobekien kontserbatuenetako bat, mila urtetik gorako baso bat, ia bere horretan dirauena, erritmoa naturak markatzen duelarik.
Pago itzelak eta izei erraldoiak elkarrekin bizi dira. Basoaren trinkotasunak mikroklima fresko eta hezea sortzen du, ezin hobea ziklismo-ibilbide erosoak, baita udan ere, bilatzen dituztenentzat. Udazkenean, aldiz, tonu hori, okre eta gorrixkaz blaitzen da basoa, pedalkada oro ikuskizun paregabea bilakatzen delarik.
Altuerako belardiak zeharkatzen dituzten bidexketan murgiltzea, oreinak, orkatzak eta hegazti harrapariak, besteak beste, ikustea, basoaren bihotzean urtegi eder-eder bat deskubritzea, Kuboaren ur-jauziaren forma harrigarriaz gozatzea, Itsuosin parajean, eta kontrabandistak eta ikazkinak protagonista izandako antzinako bideak zeharkatzea, hori guztia da Iratiko oihana bizikletaz.
Ehunka urteko zuhaitzak oraindik transhumantzia egiten duten artzain-belaunaldien lekuko izan dira. Adaburuen azpian pedalei eragitea mendetan apenas aldatu ez den paisaia batean mugitzen ari zarela sentitzea da.
Zure abentura bi gurpil gainean: estilo guztiak asetzeko bideak
Irati BTT Zentroa Iratiko oihanean barna hedatzen da, eta 400 km ziklagarri baino gehiago eskaintzen ditu bere 16 BTT pistetan, seinaleztatuak eta geoerreferentziatuak guzti-guztiak.
Hona hemen bide batzuk Iratiko oihana bizikletaz ibiltzeko eta bere bazter xarmagarrienetako batzuk ezagutzeko.
-
Irabiako urtegiaren bidea
Bikaina esfortzurik gabe ibili nahi dutenentzat. Bide zirkularra da, erraza, zoru oneko pista zabaletan barna. Tarte gogor bakarra dago: urtegia igarota agertzen den malda, almorzaderotik jaisten dena gero. Bidea urtegiaren ertzetik doa, pagadi-izeidi hostotsu batek erabat inguratzen duela. Beste aukera bat Iratiko etxeak abiapuntu dituen bidea da, lineala eta oso erraza. Onena da urtegiraino joan-etorriko ibilaldia egin nahi dutenentzat. 20,2 kilometro luze da, 535 metroko desnibel metatuarekin. Bizikleta elektriko bat lagun —tokiko enpresetan lor dezakezu—, urtegiari bira eman eta bertako ikuspegi txundigarriez goza dezakezu, laguntza elektrikoak igoeretan lagunduko dizun lasaitasunarekin.
-
Iratiko bide zirkularra Otsagabiatik, Irabiako urtegitik igarota
Ezagunenetako bat da. Herri xarmagarri horretatik abiatzen da, eta basoan murgiltzen da, Irabiako urtegiraino. Hartxintxarrezkoak dira bideak, ezin hobeak gravel eta BTTrako. Abodiko goialdeetaraino luza dezakezu bidea, gainera.
-
Errekaidorrako interpretazio-bidexka
Bideak Kuboaren ur-jauziraino darama, Itsuosinen. Intereseko tokiak daude bidean, parajeko baso-baliabideen erabilera industrialaren berri ematen dutenak. Bide zirkularra da, pista eta bidezidorra txandaka. 10 kilometro inguru ditu, eta zailtasun gutxikoa da, salbu eta tarteka topatuko dituzun aldapetan, esfortzu moderatua eskatzen baitute.
-
Iratiko oihanaren herriak ezagutzea errepidez
Errepidezko ibilbideak maite badituzu eta, mendateak igo ondoren, herri txundigarrietan freskatu eta indarrak hartzeko gelditzea gustatzen bazaizu, hauxe da zure bidea.
Rutas de carretera: descubre el Pirineo navarro a golpe de pedal
Carreteras sinuosas, puertos de montaña, pueblos con encanto y panorámicas que invitan a detenerse. Las rutas de carretera permiten descubrir Irati y los valles pirenaicos que la rodean, combinando el reto deportivo con el placer de pedalear por algunos de los paisajes más espectaculares de Navarra.
- La montaña navarra: Una ruta circular exigente desde Ochagavía que encadena varios puertos de montaña y atraviesa los valles de Arce y Salazar, pasando junto al embalse de Itoiz.
- Roncal y Salazar: Un recorrido circular que conecta Ochagavía y Roncal a través de los puertos de Laza e Igal, entre paisajes de montaña, carreteras tranquilas y pueblos pirenaicos.
- Valles de Arce y Aezkoa: Desde Auritz/Burguete, esta ruta recorre dos valles de gran belleza entre bosques, barrancos y pequeñas localidades, pasando por la foz de Iñarbe y Oroz-Betelu.
Rutas gravel: aventura entre pistas, bosques y montañas
Si lo tuyo es combinar caminos de grava, pistas forestales y carreteras secundarias, el entorno de Irati es un escenario perfecto para disfrutar del gravel y descubrir rincones menos transitados.
- EuroVelo 3 collado Organbide-Aoiz: Una travesía que entra en Navarra por el collado de Organbide y avanza por Orbaizeta, Orreaga/Roncesvalles y el valle de Arce hasta Aoiz, combinando naturaleza y patrimonio.
- Vuelta a Irati: Una ruta muy completa que parte de Auritz/Burguete, pasa por la Real Fábrica de Armas de Orbaizeta, bordea el embalse de Irabia y asciende al collado de Tapla.
- De Arguedas a Ochagavía: Una travesía de varios días que conecta los paisajes semidesérticos de las Bardenas Reales con los frondosos bosques del Pirineo, atravesando la Selva de Irati.
* Foto cedida por Ziklo
Rutas del Centro BTT Irati: adéntrate en el corazón de Irati
Para quienes prefieren la bicicleta de montaña, el Centro BTT Irati ofrece recorridos de distinta dificultad, desde tranquilos paseos entre hayas y abetos hasta exigentes travesías con descensos técnicos.
Te proponemos una selección de rutas organizadas según sus puntos de partida en Navarra. Consulta la web del Centro BTT Irati para ampliar la información de cada ruta:
Desde Pikatua: bosques y panorámicas de altura
- Cerrillar: Ruta circular fácil entre hayedos, con algún tramo de pendiente pronunciada y magníficas vistas del valle de Salazar y el Pirineo desde la Cruz de Osaba. Existe una alternativa lineal más sencilla.
- Zamujadoia: Un recorrido circular fácil que se adentra en el hayedo-abetal de Irati siguiendo pistas anchas de buen firme. Ideal para disfrutar del ambiente del bosque.
- Koixta: Combina pistas forestales con los paisajes abiertos de la sierra de Abodi. Su gran atractivo son las vistas de 360º desde el Raso de Abodi. Precaución en días de niebla.
- Abodi: Una ruta exigente que combina los rasos de Abodi con senderos del interior del bosque. Incluye descensos muy técnicos y el cruce del río Ibarrondoa.
Desde Casas de Irati: pedalea junto al embalse y entre hayas
- Irabia: Una de las rutas más atractivas para descubrir Irati, bordeando el embalse entre hayas y abetos por pistas de buen firme. Ofrece una alternativa lineal más sencilla hasta la presa.
- Malgorra: Ruta difícil que atraviesa el hayedo-abetal junto a varios cauces de agua. Combina subidas por pistas forestales con descensos técnicos y resbaladizos.
Desde Arrazola: naturaleza, patrimonio y grandes desafíos
- Ermitaldea: Un recorrido corto y muy fácil entre prados, bordas y caseríos, que permite visitar las ruinas de la Real Fábrica de Armas de Orbaizeta y disfrutar de las vistas de Larraun.
- Ursario: Ruta corta pero difícil, con un ascenso por caminos forestales entre hayas y un descenso técnico por pastizales sin senda definida.
- Txangoa: Un recorrido exigente por el espectacular hayedo del barranco de Txangoa, que combina duras rampas, pistas forestales y extensas praderas con ganado autóctono.
- Burdinzokoa: Una travesía por el corazón de Irati que combina bosques de hayas, pistas forestales y tramos junto al embalse de Irabia, con algunos descensos muy técnicos.
- Berrendi: Un gran desafío para ciclistas experimentados que atraviesa el hayedo-abetal de Irati y regresa por los paisajes abiertos de Abodi y Berrendi, con amplias panorámicas del Pirineo.
Desde Casas de Irati: pedalea junto al embalse y entre hayas
- Irabia: Una de las rutas más atractivas para descubrir Irati, bordeando el embalse entre hayas y abetos por pistas de buen firme. Ofrece una alternativa lineal más sencilla hasta la presa.
- Malgorra: Ruta difícil que atraviesa el hayedo-abetal junto a varios cauces de agua. Combina subidas por pistas forestales con descensos técnicos y resbaladizos.
Desde Arrazola: naturaleza, patrimonio y grandes desafíos
- Ermitaldea: Un recorrido corto y muy fácil entre prados, bordas y caseríos, que permite visitar las ruinas de la Real Fábrica de Armas de Orbaizeta y disfrutar de las vistas de Larraun.
- Ursario: Ruta corta pero difícil, con un ascenso por caminos forestales entre hayas y un descenso técnico por pastizales sin senda definida.
- Txangoa: Un recorrido exigente por el espectacular hayedo del barranco de Txangoa, que combina duras rampas, pistas forestales y extensas praderas con ganado autóctono.
- Burdinzokoa: Una travesía por el corazón de Irati que combina bosques de hayas, pistas forestales y tramos junto al embalse de Irabia, con algunos descensos muy técnicos.
- Berrendi: Un gran desafío para ciclistas experimentados que atraviesa el hayedo-abetal de Irati y regresa por los paisajes abiertos de Abodi y Berrendi, con amplias panorámicas del Pirineo.
Planifikatu Iratiko oihanerako ziklismo-eskapada
Eskapada eta bizikletaz egin nahi dituzun bideak behar bezala planifikatzea funtsezkoa da esperientziaz ahalik eta gehiena gozatzeko. Nondik abiatu erabaki, bizikleta lehenago erreserbatu (zurea eraman ezean), bideen gaineko informazioa bildu eta inguruan dauden zerbitzuak kontsultatuz gero, lasaiago ibiliko zara, helburu bakarra buruan duzula: kirola eginez gozatu pasaia zoragarri batean.
Garairik onena, zerbitzuak eta funtsezko ekipamendua
Urteko edozein garaitan da egokia Iratiko oihana bizikletaz ibiltzeko.
- Udaberrian: tenperatura epela eta paisaia berdeak izan nahi badituzu bidaide.
- Udan: oporrak naturan eman nahi badituzu, berotik salbu.
- Udazkenean: Nafarroako ikuskizun txundigarrienetako batez gozatu nahi baduzu. Horretaz ari garela, Irati Xtrem egiten da udazkenaren hasieran, Iratiko oihanari bira egiten dion zikloturismo-ibilaldi ez-lehiakorra.
- Neguan: lainoaren freskura aurpegian sentitu, haizea zuhaitzen artean sigi-saga dabilela entzun eta tokiko gastronomiarekin hotza astindu nahi baduzu, hauxe da zure garaia, are gehiago bidean jende gutxi dagoela pedalei eragitea maite baduzu!
Hona hemen proposamen batzuk esperientziaz ahalik eta gehiena gozatzeko:
Bisita planifikatzeko zerbitzuak:
- Ibilaldi gidatuak bizikletaz Iratiko oihanean eta bizikletak alokatzea
- Bike friendly ostatuak: inguruko landa-etxe eta hotel batzuek bizikletak alokatzen dituzte eta bizikletak gordetzeko tokiak, bizikletak konpontzeko tresnak eta ziklistentzako menuak eskaintzen dituzte. Honatx zikloturismoan espezializatutako ostatu batzuk, Iratiko oihanetik gertu guztiak:
- Hostal Rural Mendilatz. International Mountain Bicycling Association-ek BTT Harrera Zentroa aitortuta, ziklistek behar duten guztia dute: bizikleta gordetzeko toki segurua, tailerra eta garbitegia, GPS track deskargagarriak, gidariak eta gurpil gainean ibiltzeko aholkuak.
- Casa Rural Enekoizar. Ibilaldi gidatuak e-bikean eta bizikleten alogera dituzte eskura.
- Hostal Rural Iratiko Urkixokoa. Bizikleta gordetzeko tokia dute eta egin nahi duzun bidea prestatzen laguntzen dute.
- Irati Barnean. Zinez toki berezia da. Egurrezko etxolak dira, iglu-formakoak. Bizikleta elektrikoak alokatzen dituzte Iratiko oihanean barna mugitzeko.
- Hotel Puerta de Irati. Bizikletak konpontzeko estazioa dute.
Inguruko kanpinak ere aukera ona dira, bizikletaz ibiltzeko bideen abiapuntu baitira:
- Camping Osate (Otsagabia). Zikloturistentzat bikaina den kanpin bat dago Iratiko oihanaren sarreran: autokarabanetarako partzelak, bungalowak, denda montatuak eta pod originalak, zerbitzu bete-beteak eroso egon zaitezen. Bizikletazko bide-sortak ere antolatzen dituzte. Gainera, bizikletetan konponketa txikiak egiteko gune bat eskaintze die bezeroei.
- Camping Urrobi (Aurizberri, Aezkoa). Iratiko oihanetik 20 minutura baino ez, toki bikaina da basoa zeharkatzen duten bide eta pistetan murgiltzeko.
- Camping Murkuzuria (Espartza, Zaraitzu). Ibarrerako sarreran, basoaren ondo-ondoan, aisia-guneak eta igerilekuak ditu, eta partzelek konexio elektrikoa dute.
Honezkero, Iratiko oihana bi gurpil gainean ezagutzeko plana gustatu bazaizu eta Nafarroa bizikleta gainean ezagutzen jarraitu nahi baduzu, jakin badakizu profil zikloturistara bikain egokitutako ostatuak aurkituko dituzula hemen, baita BTT guneak eta 17 kanpin ere, zerbitzu ezin hobea ematen dietena bizikletaz bidaiatzen dutenei. Bide seinaleztatuak dituzte kanpinek, kanpinetatik beraietatik abiatzen direnak, eta bizikletak garbitzeko eta konpontzeko guneak ere badituzte.
Bidaia planifikatzeko eta zure kasa lasai-lasai ibiltzeko, kontsultatu bizikletak alokatzen dituzten enpresak. Nafarroako toki askotan daude.
Informazio osoa duzula, badakizu zer egin: doitu bizikleta (edo erreserbatu bat), hartu kaskoa, prestatu bizkar-zorroa eta deskubri ezazu Iratiko oihana. Natura bete-betea duzu zain!