tres personas andando por una senda entre un hayedo verde

Senda del río Urbeltza

Selva de Irati
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 3.24 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 86.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidexka Urbeltza ibaiaren ertzetik doa, eta sigi-saga dabil ibaiertzetik. Halako batean, pagadi eta izeidi mardul batean sartzen da: ale bikainak daude hor.
Trazadura Iparraldearekin lotzen zuen bide zahar bat da. Zati bat Errekaidorra interpretazio-bidexkaren barruan dago.

Iratiko etxolak (Elurretako Andre Maria) ditu abiapuntu, aparkalekuan, informazio-etxolaren ondoan, eta baso-pistak zein bidexkak konbinatzen dira.

Ibilbidea baso-pistan hasten da, ezkerretara desbideratu arte. Zehazki, bidexka hori zeharka-meharka dabil Urbeltza ibaiaren ertzetik oso hurbil,
eta pago eta izeien baso eder batean zehar igotzen da, baso-pistarekin bat egiteko berriz ere. Eskuineko bidea hartuta jarraitzen da hasierako
bidegurutzeraino, Iratiko etxoletara itzultzeko azkenean.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?