cascada de Belabarze

Artikomendia

Isaba
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 5.41 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 280.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidexka eder horrek ezin galduzko hiru toki eskaintzen dizkio bisitariari: Ibongo leizea, Belabartzeko ur-jauzia eta estilo erromanikoko hainbat zubi.

Bidea zirkularra da, eta Izabatik bi kilometrora gutxi gorabehera hasten da, Frantzia eta Nafarroa lotzen dituen errepidean, Belaguan. Bideak informazio-panelak ditu, Otsindunduako zubira eta Ibongo leizera daramatenak. Barrunbe naturala da azken hori, mendigunean iragazten diren uren zati handi
bat hartzen duena.

Bidexka aurrera doa, Belagua ibaiarekiko paralelo, harik eta bidegurutze bateraino iritsi arte. Belabartzera igotzeko bidea da. Larre bat igarota, basoan sartuko gara berriro, eta, halako batean, ur-jauzia topatuko dugu. Bazter idilikoa da. Ur-putzu ikusgarria du, garden-gardena, berde sakona, haitzez inguratua. Aurrerago, desbideratze batek lepo txiki batera garamatza, emeki-emeki. Itzuleran, bideak zubi erromaniko batzuk ezagutaraziko dizkigu, natura, historia eta paisaia uztartuta.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?