un mujer de pie en la piedra de Zamariain

Zamariain begiratokia

Garaioa
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 6.56 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 311.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidexka gorantz doa baso eta zelaien artean: behorrak eta moxalak egoten dira maiz. Gora egiten du Zamariain-Nikozeleako begiratokiraino, eta handik Olaldeako hariztia eta Irati ibaia ikusten dira. Begiratokian tentu handiz ibili behar da, ez baitago babesik.

Ibilbidea NA-140 errepidearen ondoan hasten da, Garaioan. Zutoin batek begiratokira doan igoera adierazten du. Ibilbidea herritik igarotzen da aurrena, eta, 130 metro ingururen buruan, sega-belardiak zeharkatzen dituen pista bati batzen zaio.

Gero, bidea bidexka bihurtzen da, basoen eta askotariko landarediaren artean doana. Ezkerraldean borda bat utzi eta, aurreraxeago, begiratokira daraman
saihesbidea dago, lurrezko pista batetik eta bidexka-zati batetik igarota.

Bide beretik itzultzen da, Garaioara bueltatzeko zementuzko pistatik berriz ere.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?