Dos niñas y un adulto contemplando las vistas hacia la Sakana

Saien balkoia

Irurtzun
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Senderista
Distantzia 5.26 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 295.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Plazaola antzinako trenaren bideak historia eta natura batzen ditu. Behatoki bat ere badu, bikaina Biaizpeko hormak bizileku duten sai arreak ikusteko.

Bidea bi haitzen hegaletan barrena doa. Ingurune hunkigarria da, Larraun ibaiaren higadurak zizelkatua.

Bidea Irurtzunen hasten da, Plazaola trenaren geltokia zegoen zelaigunean. Informazio-panela dago. Bidexka harizti batean sartu eta Allegaingo
gailurreraino iristen da. Behatoki natural bat dago han, Irurtzunen bista ederrak eskaintzen dituena. Bideak Saien balkoiraino darama. Sakanako korridorea
ikusten da handik, baita hegazti bitxi horiek hegan egiten ere. Itzultzeko, Orazuloko basoan behera joango gara, sigi-saga, haitz ikusgarrien oinetaraino.
Azken zatia Plazaolaren Bide Berdea da. Bere tuneletako bat zeharkatuta, Irurtzuneraino iritsiko gara.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?