niña de espalda mirando el embalse de Leurtza

Leurtzako Urtegiak

Urroz
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi)
Ruta Senderista
Distantzia 8.94 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 452.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Urroz eta Beintza-Labaien artean, Leurtzako urtegiak daude. Aisialdiko Naturagunea da, balio ekologiko handikoa, eder-ederra paisaiei dagokienez.

Bidea informazio-gunean hasten da, bertan ordainpeko aparkalekua dago (goi-denboraldian gomendagarria da denborarekin erreserba egitea). Urroztik 5 kilometrora dago, asfaltozko landa-bide batetik. Leurtza errekaren arroa inguratzen du bideak. Urak eta pagadiek kontraste handia sortzen dute baso-igel
gorriaren bizileku den habitat natural horretan.

Goiko urtegiko dikea igarota, bidea gorantz doa Zumarrenako leporaino, Erlaingo gurutzetik hurbil. Bidean, Eltzaburuko antzinako galtzadaren hondakinak daude. GR12 ibilbideari jarraituz gero, Belatera bidean, Pittortzar trikuharria dago ikusgai. Zumarrenara itzulita, tarte lau bat dugu Uztakortako leporaino
(ehiztarien etxola). GR12 ibilbidea atzean utzita, Soratxipi mendiaren ekialdeko hegalean barna goaz Ezkalarreko leporaino. Eta, handik, maldan behera, abiapunturaino, paisaia gozagarri.

* Ordaindupeko aparkalekua, goi-denboraldian denborarekin erreserba egin: leurtza.es/reservas/

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?