Monte de la Valdorba con molinos eólicos

Erdialdea

Tafalla
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 94.36 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 932.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Nafarroako Erdialdean murgilduko gara, bere hegoen dagoen aldean, zehazki. Zereal-soroak eta mahastiak izango ditugu bidaide, hots, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko ohiko paisaia mediterraneoa. 

Tafallatik abiatuta, Gerinda mendilerroan barrena ibiliko gara lehen zatian. Gero, Puiun, Orbaibarrerantz joko dugu. Bidean, punturik altuena topatuko dugu, Olletako gaina, aldapa handirik gabea. Maldan behera, San Martin Unx zeharkatuko dugu, Erriberrira bidean. Erdi Aroko herria da Erriberri, kale harriztatuak dituena, baita gaztelu ikusgarri bat ere. Bidearen bigarren zatia hasiko da orduan.

Errodadoreentzako tarte polita da, Miranda Arga, Berbintzana eta Larraga zeharkatuta Artaxoaraino eramango gaituena. Zerko harresitu ikusgarria du gailurrean, herriaren babesgarri.

Tafallara itzuliko gara orain, bi herrien artean dagoen mendate txikia gaindituz.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?