Monumento al Camino en el alto de El Perdón

Erreniegako itzulia

Zizur Mayor
Iruña eta Iruñerria, Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 64.51 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 745.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Erreniegako mendilerroa Nafarroako atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko banalerroa da. Iruñetik hegoaldera dago, eta, hartara, Iruñerriaren bista ezin hobeak eskaintzen ditu, iparraldera, Pirinioak hondoan. Beste aldera begiratuta, Izarbeibar ikusten da. Uraren bideak bezala, Zizur Nagusia du abiapuntu. Hasiera partekatzen dute, baina honek Erreniegaren inguruan egiten du. Izan ere, Girgillaoko mendatearen igoeran, ezkerretara jo behar dugu, Gareserantz. Behin iritsita, merezi du gelditzea Erdi Aroko herria ezagutzeko, Donejakue bidearen bi adarren elkargunea baita.

Gero, jarraituko dugu Erreniega inguratzen, ekialderantz, Izarbeibarko errepide ederrean barna. Eunateko ermita enigmatikoa topatuko dugu bidean. Biurrungo bidegurutzean, ezkerretara joko dugu, Iruñerrira itzultzeko. Tarte horretan aurre egin beharko diegu desnibel handienei. Nafarroako inguru horretako herri xarmagarriek meatzaritzari lotutako iragan interesgarria dute.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?