ermita de Zuberoa

Zuberoako ermita

Garde
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 5.95 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 312.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bere dimentsioa eta erretaula nagusi barrokoa, zoragarria, dira Zuberoako Andre Maria ermitaren ezaugarri nagusiak. Basoz inguratuta dago, gainera.

Bide zirkularra da. Sigi-saga igotzen hasten da, baso hostotsu batean (pinu gorria eta ezpela) sartzen da eta Mariañeko leporaino (1.036 m.) iristen da. Ederrak dira bistak handik. Bidexkak baso-pista batekin bat egiten du. Eskuinetara jo eta jaisten hasten da, pinu gorrien eta ezpelen artean. Beste baso-pista batekin elkartzen da. Zuberoako Andre Maria ermitaraino eramango gaitu, mendiaren hegalean. Inguruen ikuspegi polit-polita dago handik.

Bideak emeki-emeki behera egiten du larre bateraino. Borda baten aurriak ikusiko ditugu. Orduan, basoan sartuko gara berriro. Azken zatia pendiz handikoa da, sigi-sagatsua. NA-176 errepideraino iritsiko gara, eta bere ertzetik ibiliko gara hasierapunturaino (kilometro bat inguru).

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?