grupo de personas delante de la ermita de Santa María de Eunate

Frantziar-aragoiar Bidea

Sangüesa
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea, Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Senderista
Distantzia 65.0 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela -
Ibilbide-mota Lineala
GPX DESKARGATU

Arlesetik (Frantzia) abiatzen den Bide Tolosarraren jarraipena da eta Somporten (Huesca) barna sartzen da Iberiar penintsulan. Nafarroan, Zangozatik sartzen
da eta Garesen egiten du bat Orreagatik datorren bidearekin. Izugarri gustatuko zaizu, honako hauek txundituta uzten bazaituzte: jauregiak, ermita misteriotsuak (hala nola Eunatekoa), Erdi Aroko gazteluak, eta zereal-soroen paisaiak eta mahastiak.

Zatiak

35.08 km

Frantziar-aragoiar Bidea: Sangüesa-Monreal

01

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
35.08 km
Desnibela
582.0 m
Zailtasun-maila
Media

Zangozako zubia igaro ondoren, hartu Iruñeko errepidea eta, gero, Rocaforterako desbideraketa. Handik metro gutxira, bide bat aurkituko duzu, eta aldapa gogor batek Rocaforteraino eramango zaitu.

Zereal-soroak, mahastiak eta olibondoak zeharkatuko ditu bideak, Oibarko parke eolikoa goian dagoela. Handik aurrera, dosifikatu oso ongi indarrak. Izan ere, hamabi kilometro geratzen dira hurrengo herrira iritsi arte, haran eta pinu gorrietan barna. Izko da, eta gurutze bat du sarreran.

Erosoagoa da alternatiba hau, baina veste bezain ederra, eta horregatik da erakargarria. Rocaforterako desbideraketa hartu beharrean, zuzen jarraitzea proposatu zidaten, Ledearaino. Bideak Irati antzinako trenbidearen bide berdeari jarraitzen dio, sigi-saga. Irunberriko arroila zeharkatzen du,150 metroko altuera ere duten pareta bertikalen artean  doan zintzurra. Gogo-gogoan dut buruen gainetik hegan egiten zuten saiak. Ikuskizun zinez ederra! Irunberritik, Nardoze eta Aduate aldera doa bidea, Izkoraino.

Etaparen azken zatia harizti baten barna doa, Eloraino. Nafarroako errege-erreginen ehiza-egoitza izan zen herria. Eraikuntza gotikoko zubi baten eskutik sartuko gara herrian. Handik, eraikin zainduak erakutsiko dituzte harriztatutako kaleek, labirinto-itxurakoek, hala nola Burguaren kalea, azpimarragarriena.

 

portada románica de la iglesia de Santa María la Real de Sangüesa
31.52 km

Frantziar-aragoiar Bidea: Elo-Gares

02

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
31.52 km
Desnibela
464.0 m
Zailtasun-maila
Media

Elon barna karrikaz karrika ibili eta gero, Elortz ibaira jaisten den pista batetik ateratzen da ibilbidea herritik. Iharnotzetik abiatuta eta lehengo erromesen bideari segituz, Otanora ailegatuko zara, mendilerroaren orografia aldakorrari ahal duen bezala egokitzen zaion bidexka batetik.

Ibilbideak Ezperunen barna jarraitzen du, gaur egun erabiltzen ez den errepide baten ondoan; herri horretan ez da inor bizi orain. Segitu Gerendianera ailegatu arte. Herri oso zaindua da eta geranioekin apaindutako etxe monumentalak ditu, baita Donejakue bideari erreferentzia egiten dion dekorazio asko ere. Niri hala gertatu zitzaidan, eta aitortu behar dut esfortzua saritutzat jo nuela Tiebasera eta hango gazteluko aurrietara (XIII. mendea) ailegatuta. Herria zeharkatutakoan, hartu AP-15 autobidearen paralelo doan bidea. Loturetako batean aurkituko dituzun lur azpiko bi pasabideetan barna gurutzatu duzu autopista.

Jo Muru Artederretara eta, herri txiki horretara ailegatu baino lehen, Olkotzera eramaten duen tokiko errepideari jarraitu.

Bideak inguratu egiten du Olkotz herria, eta, jaitsi ahala, Izarbeibarko ikuspegi zoragarria erakusten digu. Bost kilometrora, Eneritz aurkituko dugu, leku ederra indarrak berritzeko. Eneritzen, Donejakue bideak duen harribitxietako bat aurkituko duzu: Eunateko Santa Maria ermita erromanikoa, jatorri argirik ez duen XII. mendeko eliza bitxi eta misteriotsua.

Ibilbideko azken zatiak Obanoseraino eramango gaitu; Bideak eta San Gillen eta Santa Feliziaren kondairak markatutako herria da. Handik, Gareseraino eramaten duen bidea hartu; han aurkituko duzu XI. mendeko zubi bat.

Exterior de la iglesia de Santa María de Eunate

Naturan jarraitzera animatzen zara?