Una niña con un cámara de otos y la cascada Ixkier al fondo

Hiruzubide

Mugiro
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Senderista
Distantzia 7.04 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 144.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Larraun ibaiaren zati bat egiten du bidexkak. Ur-jauziak erakusten ditu, baita hiru zubi ere. Plazaolaren Bide Berdean zehar doa, larreak, pagadiak, hariztiak eta gaztainadiak, eta antzinako errota bat, bidaide.

Larraungo udaletxea du abiapuntu bideak. Espaloi-zati labur baten ondoren, Plazaolaren Bide Berdea topatuko dugu. Handik, zabala eta laua da bidea,
ibaiertzetik, larreen artean.

Ibarra estutuz doa. Laugune batean, errotarriak, Ixkierko ur-saltoa eta antzinako errota baten aurriak daude ikusgai. 150 bat metrora, bide berdea albo batean utzi, behera jo eta Larraun ibaia gurutzatuko dugu. Ibaiertzetik jarraituz gero, Beltzuntzeko harrizko zubia topatuko dugu, baso betean. Igoera labur batek Plazaolaren Bide Berdera eramango gaitu, eta, handik, hasierapunturaino egingo dugu.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?