Vista de la foz de Lumbier

Itzagako itzulia

Urroz-Villa
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 81.82 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1306.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Ez da Itzagako mendilerroa oso eremu ohikoa zikloturismorako, baina makina bat aukera eskaintzen du, aldiz, graveleko bizikletetarako. 

Urrotz Hiritik abiatuko gara. Iratiko Bide Berdea eta errepideko tarteak txandakatuko ditugu, eta toki interesgarriak topatuko ditugu, hala nola Billabetako putzua. 10,8 kilometroan, merezi du 200 metro desbideratu eta Larrangozko zubi esekira joatea. Izen bereko herri hustura darama zubiak. Kilometro batzuk aurrerago, bidearen baliabide natural interesgarrienetako batera iritsiko gara: Irunberriko arroila. Hurrengo herria Ledea da, eta han hasten da zati menditsuena.

Zangoza alde batera utzita, igotzen hasiko gara, Rocaforte eta Oibarren inguruen artean. Ondoren, benetako igoera dator. Bide ikusgarria da, zuhaitzen artean, Izkoko mendilerroaren gailurreraino. Bista eder-ederrak gozatuko ditugu handik. Gero, Abintzanorantz joko dugu, maldan behera, bizkor-bizkor, eta, handik, Urrotz Hirira itzuliko gara.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?