Dos ciclistas bajando por la cresta de un monte

Larra-Belagua

Isaba
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Enduro
Distantzia 20.67 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1039.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Erronkaribar ederrean, Izaba Nafarroako Pirinioko herri xarmagarrienetako bat da. Ezkaurre eta Ardibidegaineako haitzen oinetan, Eska osatzen duten hiru ibaiek bat egiten duten tokian, nahastezina da bere irudia: etxe tipikoak, tailatu piko-pikokoak, oso ingurune erakargarri batean kirol-erronkei, enduroko honi kasu, aurre egiteko. Erronkaribar BTT Eremuak enduroko eta MTBko beste bide batzuk ere hartzen ditu. 

Bide honek jatorrizko proiektuaren hiru bide eta bi zati berri barne hartzen ditu. Izaba du abiapuntu. 16 bideari jarraitzen dio, harik eta 6. kilometrora iritsi arte. Ezkerretara joko dugu han, eta maldan gora egingo dugu berriro, Xabalkoa aldera. 13 bidearekin bat egingo dugu han. Jaitsiera tekniko baina dibertigarri-dibertigarri batek Uztarrozeraino eramango gaitu. 

Bidearen azken zatiak 12 bidearekin bat egiten du. 16.7 kilometroan, bigarren zati berria hartuko dugu, seinaleztatu gabea, Izabaraino doana. Jaitsiera, egin berria, bizkor-bizkorra da. 3 kilometro baino gehixeagokoa da, ia 700 metroko desnibelekoa. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?