Formacions rocosas de las Roscas

Las Roscas Zirkuitoa

Fitero
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 8.32 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 130.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Zirkuitu liluragarria, Alhama ibaiaren ibarra zeharkatzen duena, baita Las Roscaseko mendigune bitxi-bitxia ere, paisaian forma harrigarri eta originalak zizelkatzen dituzten konglomeratuek osatua.

Ibilbideak Fitero, Cascante eta Valverderen arteko bidegurutzea du abiapuntu. Valverdera doana hartzen da, Alhama ibaiaren ibarreraino eramango gaituena. Bidean, Mairuaren kobazulotik —Bécquerren kondaira baten tokia— eta elur-zulo batetik —Nafarroan hobekien kontserbatuetako bat— hurbil igaroko gara.

Gora bidean, Tudejéngo gaztelu arabiarraren aurriak daude ikusgai muino batean. Lepo batera iritsiko gara orduan, eta Las Roscas deituriko harrizko
konglomeratu-formazio harrigarriak
ikusiko ditugu handik. Azkenik, Blancareseko sakanean behera joanez gero, errepidera itzuliko gara.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?