Los imprescindibles de esta zona
-
Tudela
Tudela
-
Las Bardenas Reales
Las Bardenas Reales
Mapa turístico de la Ribera navarra
Ubica los hitos de la Ribera navarra en el mapa
Fiteroko monasterioa eta herria
Guztiz gomendagarria den beste bisita bat. Espainian parerik ez duen harribitxi zistertarra, Monumentu Nazional izendatu zutena eta Fiteroko herrigunean ezin hobeki txertatuta dagoena. Ez galdu abade-etxea, XIII. mendeko kapitulu-gela eta klaustro errenazentista.
Eta herrian zaudela, bide batez, antzeztutako bisitaldi gidatua egiten ahal duzu gauez edo antzinako Fiteroko bainu-etxeko ur termaletan murgiltzen ahal zara. Eta jarduera-gogoz baldin bazaude, bi ibilbide atsegin egiten ahal dituzu: Talaiako Gurutzearena edo Las Roscas zirkuitua, 8na kilometro ingurukoak.
Bazenekien Gustavo Adolfo Bécquer Fiteron izan zela behin baino gehiagotan eta hango paisaiak "El Miserere" eta "La Cueva de la Mora" kondairen inspirazio iturria izan zirela? Fiteron grabatutako film labur hau hari buruzkoa da.
Eta Sendaviva parke tematikoa
Eta, bukatzeko, haurrekin datozenentzako super-gomendio bat: Sendaviva natur parkea. Parke desberdina da; animalia exotikoak eta baserrikoak ditu, atrakzio zirraragarriak baina baita lasaiak ere, eta hainbat ikuskizun, hala nola zirkua edo hegazti harrapariena. Familia osoa liluratuta geratuko zarete! Eta aterpetxea ere badu, gaua bertan igaro nahi izanez gero.
Bararki gara
Eta, esan bezala, ez alde egin lur hauetatik barazki-menestra, orburu samurrak edo kardua, borraja, zainzuriak eta piperrak, besteak beste, probatu gabe. Barazki zaporetsuak, maitasunez eginak nahi badituzu, proba itzazu hemen!
Gure barazkiei buruz jakin behar duzun guztiaGastroturismoa eta enoturismoa
Barazki paregabeen, ardo gozoen eta nortasun handiko olio baten lurraldean zaude.
Ausartu esperientzia hauekin, eta ezagut itzazu!
Turismo activo para amantes del deporte
-
Turismo activo para amantes del deporte
Ezinbesteko bideak
-
Turismo activo para amantes del deporte
Otros senderos en la Ribera
-
Turismo activo para amantes del deporte
Ebroko Bidea
-
Turismo activo para amantes del deporte
Tarazonica Rail Trail
-
Turismo activo para amantes del deporte
Errepideko bizikletaz