orilla del río y montaña rocosa

Olmiguete Talaia

Fitero
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 13.7 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 319.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Ebro ibaitik hegoalderako mendien bista ikusgarriak eskaintzen ditu bidexkak. Gailurretik, Fiteroko Las Roscas mendigunea, Moncayo mendia eta Nafarroa, Aragoi eta Errioxaren arteko elkargunea ikus daitezke. Behealdean, mahastiak, olibadiak eta almendrondoak daude, eta, goialdean, aldiz, larreak eta basoberritze-pinudiak.

Bideak Fitero du abiapuntu, NA-6991 errepidearen hasieran, Turismo Informazioaren Puntuaren, jolas-gunearen eta informaziopanelaren ondoan. Gorantz egingo dugu, laboresoroen artean, Las Roscas mendigunea eskuinean dagoela, desbideratze bateraino: zuzen joanez gero, PR-208 dugu, lauagoa,
eta, eskuinetarantz joz gero, PR-NA 2028.2, aldapatsua, gailur-lerrotik pinudiraino. Eskuinean dagoen jaitsiera (itzultzeko aukera) bazter utzita, gailurra inguratu eta goraino iristen da. Informazio-panela, behatoki baten aurriak eta harri-pila topatuko dituzu.

Jaitsiera baso-pista bat da. Pinudi bat zeharkatu eta Fiterora daraman gailur-lerrora iritsiko gara. Bidean, Erriberaren bista ederrak izango ditugu bidaide. Orduan, zati lau bat dator, labore-soroen artean, NA-6900 errepideraino.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?