gente andando por el camino que pasa por dentro de la foz de Lumbier

Irunberriko arroila

Lumbier
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Senderista
Distantzia 6.02 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 235.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Irunberriko arroilak kareharrizko amildegiak eta askotariko hegaztiak, sai arreak batez ere, erakusten ditu. Erreserba Natural Babestua da. Iratiren antzinako trenbidean barna doa bidexka, Leireko mendilerroa ikusgai.

hasten da, Harrera eta Informazio Gunean. Ordaindu egin behar da han aparkatzeko. Hasiera askaldegiaren ondoan dago, panelaren ondoan. Ezkerretatik igotzen da abaritzen eta basoberaren artean. Goraino iritsita, bikain ikusten da Leireko mendilerroa. Harrobi bateko pistaraino jaisten da. Gero, bide estu
batetik, Irati ibaiaren bista ederrak lagun, tarte lau batera iritsiko gara. Antzinako trenbidea da, Iratiren Bide Berdea egun.

Arroilaren hegoaldeko tunel-ahoraino jarraituko dugu (Deabruaren zubia ez bisitatzea gomendatzen dizugu, oso arriskutsua baita). Aurrera jarraituz gero, ibaiertzetik betiere, bigarren tuneleraino iritsiko gara, eta, handik, hasieraraino. Kontuan hartu basurde-uxaldiak egiten direla eremu babestutik kanpo abuztutik otsailera.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?