Vista de las Améscoas con un pueblo al fondo

Urbasa eta Lokiz mendilerroak

Murieta
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 83.31 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1883.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Urbasa-Andia mendia Nafarroako natura-gune hunkigarrienetako bat da. Gure bideak Murieta herri txikia du abiapuntu. Handik aurrera, Lizarrarantz, ikusgarria da eremua, Vasco Navarroren Bide Berdean barna.

Allinibar apaina Ameskoen ataria da. Bidea tekniko samarra da modalitate honetarako, baina merezi du asfaltotik aldendu eta inguruneaz gozatzea. Lehen igoera gogorra Bakedaon hasten da, Urbasara bidean. Ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dugu topatuko dugun lautada itzela. Bidean, Ubabako behatoki hunkigarrian geldituko gara (Pilatosen balkoia ere esaten diote). 

Mendiaren amaieran, Larragoarantz jaitsiko gara. Handik, Lokiz mendilerrora igoko gara. Beste lautada bat da. Alde batetik bestera zeharkatuko dugu. Lanaibarrera jaitsiko gara orduan. Biztanle gutxikoa da eremua. Zuñigara iritsita, Vasco Navarroren Bide Berdea hartuko dugu berriro, Murietaraino.

 

Vía Verde
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?