prado con vacas y dos personas

Paisaia enogastronomikoa - Bi Abaurreetan, larre eta basoetan barna

Abaurrepea/Abaurrea Baja
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 8.5 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 300.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Abaurregaina eta Abaurrepea udalerriak zeharkatzen eta lotzen dituen lau begizta zirkular eta elkarren artean konbinagarriak dira.

Bi Abaurreetan (circular, desde Abaurrea Baja y Abaurrea Alta)

  • 6 km / 8,5 km
  • 200 m / 300 m
  • 1 h 30’ / 3 h

Aginagako koba (desde Abaurrea Baja, circular)

  • 7,4 km
  • 335 m 
  • 3 h

San Migel mendia (circular, desde Abaurrea Alta)

  • 1 km
  • 50 m
  • 30’

Pirinioetako balkoia (circular, desde Abaurrea Alta y Abaurrea Baja)

  • 5,5 km
  • 200 m
  • 1 h 30’

Abaurreagaina, Pirinioetako balkoitzat hartua, Nafarroako herririk garaiena da, eta toki ezin hobea gauez zerua behatzeko. Goi ordoki batean dago kokatua, 1040 metroko altitudean, eta haren orografiak hainbat paisaia eskaintzen dizkigu: patata soro eta zereal alor zabalak, pagadi eta harizti sarriak, eta hain ohikoak diren belardiak, behien eta behorren bazkaleku. Abaurreagaina, bere negu hotz eta uda epelekin, abeltzainen lurraldea da batez ere. Bertako arrazak dira, besteak beste, behi piriniotarra, Nafarroako zaldikoa eta Aurizko zaldia, zeinak beste edozein arraza baino hobeki egokitu diren hango erliebera eta klimara.

Abaurrepea Aezkoako oruberik zaharrena da, eta historian zehar behin baino gehiagotan erre eta suntsitu zuten. Sakonune batean dago kokatua, 900 metroko altitudean, eta, Iratiren sarreran dagoelarik, pagoak dira nagusi bertako paisaian. Hala, zuraren ustiapena da udalerriaren diru iturri nagusietako bat. Abaurrepea ibarreko paisaia kulturalaren adibide argia da: bertan, tradizioa, natura eta landa inguruneko bizimodua nortasun berezi baten osagaiak dira.

 

 

 

Naturan jarraitzera animatzen zara?