dos niños y dos adultos delante de un gran roble

Haritz zaharrak

Jauntsarats
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Senderista
Distantzia 1.91 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 7.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Basoa zeharkatu eta bi haritz pedunkulatu erakusten ditu bideak. Bereziak eta balio handikoak izanik, Nafarroako Zuhaitz Monumental izendatu dituzte.

Jauntsaratseko eskolan hasten da bidea, herritik kanpo Ultzamarantz. Ibilbide erraza da, haurrekin ere egiteko modukoa. Informazio-paneletik hurbil, bidegurutze bat dago, ehun urtetik gorako lehen haritzera daramana. Antzinako karobi baten ondoan dago, eta horik izena: Kisulabe. 10 metrotik
gorako diametroa du, Nafarroako haritz zabalena. Jauntsaratserantz, Baragon erreka gurutzatuko dugu egurrezko zubi txiki batetik. Errepidea eta larre batzuk igarota, bigarren haritz handira iritsiko gara: Beheitikolanda.

Bidexka hariztian barrena doa, Basaburua ibaiaren hurbil. Erreka gurutzatu, bere ertzetik jarraitu eta, haritz zoragarrien artean, errepidera iritsiko gara.
Bazterretik (babesik gabe) joan behar dugu hasiera-punturaino.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?