Fuente en forma de asca con una gran piedra circular

Robrar

Iciz
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 6.55 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 387.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidexkaren abiapuntua Izizen dago, eta, harizti batean barrena, begiratoki bateraino igotzen da, 180°-ko ikuspegia duena, mendilerroaren hegoalderantz. Garai bateko bidexkak eta bordak daude ibilbide honetan, eta askotariko landaredia: haritzak, ezpelak, erkametzak, arteak, karraskak eta pinu gorriak. Abeltzaintzaren eta basogintzaren arrastoak ere badaude.

Bidexka Izizen hasten da, eta, pista batean 400 m egin eta gero, informaziotaula bat dago, Lezkairun.

Ibilbideari ekiteko, erreka gurutzatzen da zubi batetik, eta pista uzten da zati batzuk harriztaturik dituen bide zahar batean zehar igotzeko. Malda handi samar batzuk ere badaude Lau asken iturrira iritsi bitartean. Gero leundu egiten da haritzen artean, eta Peña Ibarko zein Peñarredondako begiratokietatik igarotzen da Indianoaren bordaren hondarretara heldu arte. Horren ostean, mendiaren ertzetik jarraitzen du Sartzeko bordetaraino, eta jaisten da Atetako pasabidera iristeko. Gero, bide zahar bat hartzen da ibarrera eta Lezkairura itzultzeko.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?