observatorio de madera a orillas de la laguna

Alhama-Estanca de Corella urmaelako bidea

Corella
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 5.56 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 21.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bideak Corellako urmaela erakusten du. Naturalizatutako putzu bat da, ureztatzeko, zuhaizti trinkokoa, erriberek askotariko hegazti passeriformeak erakartzen dituztela. Alhama ibaiaren ibilbide osasungarri eta kulturalaren zati da. Ibilbide zikloturista bat da berez, Corella, Cintruénigo eta Fiteroren artean.

Bideak Corella du abiapuntu, udaletxearen ondoan. Bizikletetarako aparkaleku bat dago, eta Turismo Informazioaren puntua. Alde zaharretik atera eta hilerriaren sarreraraino iristen da. Correllako urmaelaren bidexkari buruzko informazio-panel bat dago. NA-6810 errepidea gurutzatu behar da. Estanca
deiturikoa topatuko dugu orduan. Urmael bat da, artifiziala. Oinezkoendako bidexka batek haren inguruko bira egiten du. Itzala dago. Hegaztien
behatoki bat, jolas-gune bat eta ariketa fisikoa egiteko zirkuitu bat ere badaude.

Bide beretik itzuliko gara, baina Alhama ibairantz joko dugu NA-6810 errepidea gurutzatu aurretik. Ibaiertzetik, baratzeak lagun, Corellako gurutzeraino iritsiko gara. Bukatzeko, Miguel Escudero etorbidean zehar joango gara.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?