Mujer en un bosque otoñal fotografiando un árbol

Gartxot ibilbidea

Izalzu
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 11.56 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 593.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Ibilbide honetan, Pirinioen eta Zaraitzu ibarraren egundoko ikuspegiak daude. Izena Gartxot bardoaren kondairari lotuta dago.

Ibilbidea Itzaltzun hasten da, eta, Uztarrozerantz kilometro bat egin ostean, harizti batean sartzen da. Pirinioetara ematen duen begiratoki paregabea da,
eta Nafarroa hegoaldeko gailurrak ere ikusten dira, Moncayoraino. Bidexkak pagadiak eta hariztiak zeharkatzen ditu, baita bazkalekuak eta abere-bordak ere, eta bitarteko bi zatitan ur-jauziak daude, itzalean.

Saihesbide bat hartuta, Elkorretako leizera joan daiteke. Erdi Aroko kondairaren arabera, Gartxot bardoak han hartu zuen babesa semea hil ondoren, Orreagako monjeek kentzea saihesteko. Bidean aurrera eginda, abelbide eta pista batera iristen da, zelaietan zehar behera egin eta, berriz ere, harizti
eta ezpeldi batean sartzeko, Itzaltzura itzuli baino lehen.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?