Tres ciclistas por la carretera de la sierra de Urbasa

Mendilerroak eta ibarrak

Altsasu/Alsasua
Plazaola, Sakana eta Ultzama
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 89.24 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1423.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidea Altsasun hasten da, Aralar eta Urbasa-Andia mendi ikusgarrien artean. Azken hori zeharkatuko du, hain zuzen, Lizarraga eta Urbasako mendateak igota, nafar ziklismoaren bi klasiko. 

Lehen zatia Sakanako atzealdean barna ibiliko da. Errepidea, zoru on-onekoa, ezin hobea da bizikleta gainean ibiltzeko, edertasuna eta segurtasuna uztartzen baititu. Etxarri Aranatzen, eskuinetara joko dugu. Lizarragako mendatea igotzen hasiko gara, 9 kilometro luze eta % 5eko pendizarekin. Ikuspegia zinez ederra da. Andia mendian behera joango gara ondoren. Paisaia atlantikotik mediterraneora igaroko gara. Abartzuza atzean utzi eta berehala, hormigoizko pista bat hartuko dugu, Eraulerantz. Monumentu naturala izendatutako arte bat dago herritik hurbil, eta primeran ikusten da inguru osoa handik. Urederraren ibarrera jaitsiko gara orduan. Handik, itzulera, Urbasako mendatetik, Lizarragakoa baino motzagoa eta errazagoa. Urbasako lautada ikusgarria zeharkatuko dugu. Bukatzeko, jaitsiera bizkor-bizkor batek Altsasuraino eramango gaitu, helmugaraino.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?