paneles del sendero y detrás el pueblo de Puente la Reina

Garesko Gotorlekuak

Puente la Reina
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Senderista
Distantzia 8.51 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 277.0 m
Ibilbide-mota N/A

Garesek baditu oraindik ere gotorlekuak, hala nola Santa Isabelena, bidexkaren jomuga. Donejakue Bideko zubi erromanikoan amaitzen da bidea.

Bidexka Arga ibaiaren gaineko Donejakue Bideko zubi erromanikoaren ondoan hasten da. Informazio-panela dago. San Pedro kaletik joko dugu, NA-1110 errepidea gurutzatu arte. Ibaiertzean zehar jarraituz gero, NA-6064 ere gurutzatuko dugu.

Mendirantz joko dugu orduan, maldan gora. Lehen, San Gregorioren gotorlekua dugu; basurde-uxaldiak egiten dira abuztutik otsailera, eta txakurrak hezteko ere erabiltzen da. Gero, Nekeasko ataka dago, eta, azkenik, Santa Isabelen gotorlekua. Jaistean, Arnotegiko lepoa topatuko dugu, ermita ikusgarriaren parean, eta, gero, hilerria, Reducto izeneko muinoa inguratuta.

Donejakue Bidetik itzultzen da, Gurutzearen elizaren ondotik. Handik, NA-1110 errepidea gurutzatu, Zabaltzagaingo gotorlekura igo eta Arga ibairaino iristen da. Ibaiertzea jarraituz, hasiera-puntura iritsiko gara.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?