nacedero del río Ubagua

Ubagua ibaiaren arroila

Riezu
Estellerria (Urederra)
Ruta Senderista
Distantzia 5.78 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 329.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Ubagua ibaiaren hotsa lagun izango dugu etengabe Deierriko bidexka eder horretan. Errezu eta Lezaun lotzen ditu. Lehenik eta behin, zubi tibetar labur batetik igaro beharko dugu. Edonork egiteko modukoa da Ubaguako iturburura doan bidea. Handik aurrera, ordea, malda hasten da. Paraje eder-ederra Urbasa-Andia Parke Naturalaren oinetan.

Errezuko kanpinean edo Errezun bertan (aparkaleku bat dago plazan) has dezakegu bidea. Seinaleak ibairaino eramango gaitu. Zubi batetik gurutzatuko dugu, antzinako errota baten presatik hurbil. Ate bat igarota, askotariko paisaia hasten da: pagadiak, gari-soroak San Blas ermitaren inguruan, arte ikusgarriak Erbiozko sakanean eta bista zinez ederrak. 

Iturburutik Lezaunera doan bidexka pendiz gutxikoa da, arteak eta pinuak bidaide. Bidexkaren erakargarri nagusietako bat Ubaguaren gaineko zubi tibetarra da. Hari esker, ur-goraldietan ere zeharkatu ahalko dugu ibaia. Azkenik, Lezaunera iritsiko gara, harraskaren bidetik.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?