134 kilometro

FRANTSES BIDEA Orreagatik Vianara arte

Donejakue Bidean ibilbide ezagunenetik sartu nahi baduzu, hauxe da zure bidea.

Kontuan hartu behar duzu Donibane Garazitik (Ipar Euskal Herria) ateratzen bazara, Luzaidetik igarota edo, bestela, Napoleonen ibilbidea delakoan zehar iristen ahal zarela Orreagara. Aipatu bigarren bide hori askoz gogorragoa da, eta itxita dago azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitarte. Hori bai, bietan izanen dituzu paisaia ederrak eta ikuspegi panoramiko ikusgarriak.

Iparraldea eta pagadiak atzean utzitakoan, beherantz jarraituko duzu hiribururantz, Iruñerantz, eta Nafarroako Erdialdea zeharkatuko duzu, urre koloreko zereal eremuetatik eta mahastietatik igarota, zeinak aldakorrak baitira urtaroen arabera.

Ikusi track-ak Wikiloc-en:

Ibilbide honetan, honako hauetan egiten dira geldialdiak:

  • Luzaide

    Lehen geldialdia herri txiki batean egiten da. Bertan, Donejakueren arrastoa iragan epiko eta kondairazkoarekin batera agertzen da, inguruko sakanetan baskoiek Karlomagnoren tropak garaitu baitzituzten 778. urtean. Ez utzi bisitatu gabe erakusketa zentroa, Erdi Aroko gudu garrantzitsu horri buruzko guztia azaltzen baitute.
    Paisaia hostotsua eta malkartsua da, eta bertatik egun seinalaturen batean igarotzen bazara, Pizkunde Igandean adibidez, herriaren nortasun ezaugarri ezagunenetako batez gozatuko duzu, Bolanteen dantzez.

     

    Orreaga iraultzaren erakusketa zentroari buruzko informazio gehiago
  • Orreagako kolegiata

    Gotiko frantziarraren adibide ongi kontserbatu bat da, eta Nafarroako Pirinioetako ingurune pribilegiatu batean dago. Ibilbide honetan, ezinbestekoa da bertako klaustro ederretik paseatzea, absideko beirate koloretsuak mirestea eta Antso VII.a «Azkarra» erregearen hilobia bisitatzea.

    Erromesaren meza ere jendetsuenetako bat da, bertan bildutako bisitari guztien hizkuntzetan emandako bedeinkapenarekin amaitzen delako.

    Maitemindu eginen zara leku historiko horretan, non Karlomagnok porrot handiena jasan baitzuen baskoien aurka.

     

    Aurkitu hemen lekuaren magia guztia
  • Auritz eta Aurizberri

    Bekaizkeriaz hiltzeko moduko piriniar etxetzarrak dituzten bi karrika-herri dira. Ernest Hemingway idazle handiak hau esan zuen inguruneaz: Pirinioetako paisaia basatietan basatiena. Eta, kasu, Hemingway ez zen aisa hunkitzekoa.

    Arras bitxiak dira bi herrietako hilerriak. Espazioen diseinuak eta hilarri multzoek halako sinbolismoz eta bakez betetzen dituzte, non bisita egitea merezi baitute.

  • Zubiri

    Esteribarko hiriburua Erdi Aroko zubi ospetsuagatik da ezaguna. Duela urte gutxi arteko kondaira baten arabera, erdiko pilarearen ingurutik igarotzen ziren animaliak amorruaren aurka babestuta geratzen ziren. Hortik datorkio ezizena: Amorruaren zubia.

    Esteribar harana aurkitu
  • Iruña

    A, hiriburua! 
    Dotorea, harresitua eta berde-berdea, Iruñeak merezi du, bai, bertan geldialdi bat egitea. Historia, artea, gastronomia eta abegikortasuna dituzu zain hemen, urteko edozein unetan. 
    Ziur badakizula zein diren bisitatzeko leku nagusiak –Katedrala, Gaztelu Plaza, Takonerako parkea, Estafeta kalea, Ziudadela–, eta alde zahar abegikorraz, pintxoen zaporeaz eta bizitza kultural aberatsaz hitz egiten entzun duzula.

    Ziur baietz, baina, badaezpada ere, hona hemen zehaztuta Iruñearen abezea
  • Erreniegako gaina

    770 metroko garaiera duen begiratoki bat, aparteko bistak dituena: Iruña eta Pirinioak Iparraldean eta labore eremuak eta Erdi Aroko hiribilduak Hegoaldean. 

    Ikuspegi horren osagarri dira lekuaren iragana azaltzen duen mahai bat eta Bideko Monumentua. Tamaina naturaleko eskultura multzo bat da, honako hau idatzita duena: Hemen bat egiten dute haizearen bideak eta izarrenak. Ederra, ezta?

  • Garesko zubi erromanikoa

    Zubi dotore bat da, segundo gutxitan Erdi Aroko garaietara eramaten zaituena. Bideko zubi lirainenetako bat da.  Zubi horretan elkartzen dira Frantses Bidearen bi adarrak, Santiagora batera iristeko.

    Gainera, ikusiko duzu nolakoa den karrika-herri tipiko baten hiri trazadura, bai eta nolako giro berezia sortzen den hiribilduan erromesen zalapartak eraginda.

    Gareseko mapa turistikoa
  • Lizarra

    Donejakue bideko hiri erromanikoetan nagusia da, eta harribitxi arkitektonikoak ditu bazter guztietan. Bertan, honako hauek guztiak ikusten ahal dituzu: jauregiak (Nafarroako Errege-erreginen jauregia, adibidez); jauretxeak; Erdi Aroko elizak –besteak beste, Ruako San Pedro eliza, klaustroan zutabe bihurrikatu enigmatikoa duela–; komentuak; zubiak; eta plaza ederrak. 

    Gure aholkua: lasai gozatu, Nafarroako herri xarmagarrietako bat baita.

    Lizarra aurkitu nahi dut
  • Iratxeko monasterioa Aiegin

    Zer pentsatuko zenuke ura eta ardoa ematen dituen iturri batez? Bitxia, ezta? Bada, hemen aurkituko duzu bi hodiko iturri ospetsua, Iratxeko ardandegiaren ondoan.

    Monumentu multzoari dagokionez, zenbait garaitako eraikin batzuk dira –Erdi Arokoak, errenazentistak eta barrokoak–, bisitatu beharrekoak dituzun mahastiz inguratuak. 

  • Los Arcosko Andre Maria eliza

    Sekulako eraikin monumentala da, zenbait estilo nahasten dituena –erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazentista eta barrokoa–, XII. eta XVIII. mendeen arteko eraikuntza eta eraberritze lan luzearen ondorioz. 

    Ikusi organoa eta margotuta dauzkan zurezko tutuak: benetan ikusgarria. Nafarroako eliza ederrenetako batean aurkituko duzun hori. 

  • Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza

    Eliza txiki bat da, inondik ere harrituko zaituen kanoi erdiko ganga bat duena. Ganga nerbiodun oktogonala da elementu ederren eta originalena –XIII. mendeko Kristoaren baimenarekin–.

    Gozatu elizaren bertikaltasunaz eta harmoniaz, eta sentitu nola jabetzen den bakea zure espirituaz.

  • Vianako Andre Maria eliza

    Bidearen adar honetako azken geralekua da, eta bertan dautza Cesare Borgiaren gorpuzkinak. 

    Ez galdu atari eszenografiko bikaina, errenazimentu hispaniar bikainaren adibidea, ibilbideari amaiera emateko. 

Planes en el Camino de Santiago Francés

Y además ...

Descubre las maravillas que hay muy cerca de este Camino

¿Quieres saber más sobre el Camino de Santiago en Navarra?

Consulta aquí