Nafarroako negua, ezezagun handi hori. Gure neguak paisaia liluragarriak ekartzen ditu Pirinioetako oihanetara eta gailurretara. Gure neguak bihotzak berotzen ditu tradizioei, sagardotegiko menuei eta karrikako gaztaina saltzaileei esker.

Nafarroako negua desberdina da, hotzari aurre egiteko eta gure lurraldeko kulturak eta naturak eskaintzen dutenaz gozatzeko gogoa pizten baitu.

Eta neguan bazatoz Nafarroara, hori egin dezazun nahi dugu: sutondoko beroaz ez ezik, urteko lehen hilabeteek ekartzen dituzten plazer ugariez ere gozatzea.

Zergatik etorri Nafarroara neguan

  • Chuletón haciéndose en la brasa Gastronomia gozoa sasoiko produktuekin

    Gastronomia gozoa sasoiko produktuekin

  • puesta de sol en paisaje invernal Elurrezko paisaia zoragarriak Nafarroako Pirinioetan

    Elurrezko paisaia zoragarriak Nafarroako Pirinioetan

  • Txatxos del carnaval de Lantz Gustu guztietarako ekitaldiak eta jarduerak

    Gustu guztietarako ekitaldiak eta jarduerak

Sentitu landetxe bateko sutondoaren beroa

Sentitu landetxe bateko sutondoaren beroa

Arratsaldea iristean, bisita eta jarduera ugariko egun baten ondoren, zure landetxera iritsi eta sutondoa zain duzu.

Suaren beroa, poliki-poliki, etxeko gela guztietara iristen da, eta zu suaren aurrean esertzen zara kopa bat ardo eskuan duzula, begiak itxi eta uneaz gozatzen duzu.

Bai zoragarria landetxeen berotasuna!

Landa turismoa nahi dut

Neguan asko hobetzen diren helmuga kulturalak

Nafarroa osorik gustatzen zaigu, eta badakigu zuri ere gustatuko zaizula oraindik ezagutzen ez baduzu, baina aitortu behar dugu badirela neguan izugarri gustatzen zaizkigun leku batzuk.

Esate baterako, Iruña, Tutera eta Lizarra. Une egokia izan daiteke, baita ere, Erriberriko eta Xabierko gaztelu ikusgarriak bisitatzeko, Erdi Aroko herrietako kalezuloetan galtzeko (adibidez, Uxuen eta Galipentzun) edota Orreagako kolegiataren xarmaz eta Donejakue bideko beste leku garrantzitsu batzuez gozatzeko.

  • Bisita Iruñera Plaza del Castillo, Pamplona

    Bisita Iruñera

     Ezagutu bere alde zaharra, pintxoak, agenda anitza eta gaztaina postu ketsuak.

  • Tutera eta Lizarra Catedral de Tudela

    Tutera eta Lizarra

     Koloretsuak eta karrika girokoak dira, eta bere monumentuen, museoen eta pintxo tabernen eskaintza handiak zur eta lur utziko zaitu.

  • Erriberri eta bere gaztelua Palacio de Olite con fuegos artificiales

    Erriberri eta bere gaztelua

     Erdi Aroko karriketan barrena ibiltzeak eta Errege-erreginen Jauregiko dorreetara igotzeak neguko egun triste bat baino gehiago poztuko dizu.

  • Orreagako kolegiata Colegiata de Orreaga/Roncesvalles

    Orreagako kolegiata

     Elizak badu erakartzen zaituen zerbait, eta klaustroa elurtuta ikustea lortzen baduzu, bizitza osoan oroituko duzu.

  • Donejakue bidea eta bere monumentuak Santa María de Sangüesa de noche

    Donejakue bidea eta bere monumentuak

     Zangoza, Eunate, Gares, Los Arcos, Torres del Río, Viana... Donejakue bidea artez beteta dago.

Gastronomiarik negutarrena

Zaila da Nafarroako neguko gastronomiaz hitz egitea eta sasoiko barazkiak ez aipatzea, kardoa, orburua, borraja, zerba eta eskarola protagonista bihurtzen baitira Erresumako jatetxeetako kartetan.

Nafarroako Pintxoaren Astea ere aipatu behar dugu, neguari agur esateko tokiko ekitaldi ospetsua.

Lurralde osoko menuek negu kutsua hartzen dute, eta, sasoiko barazkiez gain, haragiak txingarretan, ehizakiak eta zopak eskaintzen dituzte, torradekin, ardo beltzekin eta patxaran ospetsuarekin batera. Nafarroako edozein jatetxetan dastatzen ahalko dituzu jaki gozo horiek.

Nafarroako gastronomiaren mundu zoragarrian murgildu nahi baduzu, ez galdu aukera hau:

Nafarroako gozamenak ahosabaiarentzat
Gastronomiarik negutarrena

Sagardotegi denboraldia

Eta, sagardotegi denboraldiarekin, poza heldu da Nafarroako Erresumara. Hala da, bai: urtarrila eta maiatza bitartean, Nafarroako sagardotegietara joatea familientzako eta kuadrillentzako plan ezin hobea da. Jakin nahi duzu zergatik?

Bada, sagardotegian, kupeletatik edan, inguruan geratu eta jaki ezin gozoagoak dastatuko, hala nola behi txuletoia txingarretan, bakailao tortilla eta txorizoa sagardotan. Dena, jakina, sagardoak lagunduta, batzuetan, etxean egindakoa baita.

Goazen sagardotegira
Sagardotegi denboraldia

Plan gastronomiko eta enoturismo plan gehiago

Jatea gustuko duzu, zalantzarik gabe, bai eta ardo on bat dastatzea eta olio eta gazta onenak nola ekoizten diren jakitea ere. Ikusiko duzu ongi zaintzen dugula gastronomiarekin zerikusia duen guztia.

Naturan eta berokia jantzita egiteko plan batzuk

Plan guztiak ez dira elurraren araberakoak izanen.

Naturaz ere gozatzen ahalko duzu gure oihanetan paseatzen; hostoak galdu badituzte ere, halo misteriotsu ezin erakargarriagoa baitute.

Bide Berdeak beste aukera on bat dira: ibilaldi nahiko garbiak dira, neguko eguzki izpi gozo horiek harrapatzeko aproposak. Eta lepo berogarria ongi jantzita, urte osoan bisita daitezke arroilak, leizeak edo Bardeako mortua.

Nafarroako natura neguan ezagutu nahi dut
Naturan eta berokia jantzita egiteko plan batzuk
Planak elurretan

Planak elurretan

Gure Pirinioetako mendiak garaiera apalekoak badira ere, zorte handia dugu, ia urtero egiten baitu elurra gure ibar garaienetan, eta paisaia ederrak ematen dizkigu.

Elur berriaren karraska neguko soinu berezienetako bat da. Kotxetik jaitsi eta mendiek, azukrez estalitako erraldoi horiek, bere paisaia distiratsuarekin harrera egiten dizuten unea bakarra da.

Aralar, Urbasa-Andia eta Orreaga mendilerroetan eta Aezkoa, Salazar eta Erronkari ibarretan, elurte itzelak egon ohi dira urtero.

Eta eguraldia hain iragarrezina denez, kontu handiz ibili behar duzu; izan ere, batzuetan, kota jaisten da, eta baliteke Baztango edo Ultzamako zure landetxean mantu zuriz estalita esnatzea.

Horregatik, komeni da turismo bulegoetako langileei galdetzea ea nola dauden paisaiak.

  • Planak elurretan

    Elurra familian: paseoak, lera, panpinak eta bola gerrak

    Imajinatu nola pozten diren zure txikiak egun bat elurretan emanen duzuela esaten diezunean.

    Bola gerra bat edo elurrezko panpina bat egitea oso merkea eta dibertigarria da. Eta lera batekin malda tentagarri batetik irristatzea haurrak zoratzen dituen plana da. Eta onena da, gero, leher eginda iritsiko direla etxera, eta gaueko atsedena ezin atsegingarriagoa izanen dela familia osoarentzat.

    Gainera, eremu horrek duen elur geruzaren arabera, paseo atsegingarri bat ematen ahalko duzue edozein bidezidorretatik.

    Hotzari eta esku izoztuei aurre egiteko, ez ahantzi herriko tabernan salda eskatzea, ez baitago ezer atsegingarriagorik.

    Beraz, hartu eskularruak, botak eta azenario bat (panpinaren sudurra egiteko), eta elurretara!

  • Planak elurretan

    Paseoak elur erraketekin

    Aukera honetan, emozioa gehituko diogu familiako elur egunari.

    Jarduera gustuko baduzue, erraketak alokatu, eta ibilketa egin dezakezue. Paseo horiek onuragarriak dira oso, eta ez da behar eskiek eskatzen duten trebetasunik.

    Ibilbide askok paisaia harrigarriak zeharkatzen dituzte, eta enpresa espezializatuen laguntzaz egin ditzakezue, neguko naturaren distiraz segurtasunez gozatzeko.

    Eta zuen kabuz bazoazte, hobe duzue mendi gune batera joatea, ibilbideei buruzko informazioa emateaz gain, materiala alokatuko baitizute:

Eta neguko kirol nagusia: eskia.

Eta neguko kirol nagusia: eskia.

Nafarroan iraupen eskian espezializatutako bi eski estazio garrantzitsu ditugu. Modalitate honekin, ariketa fisikoa egin dezakezu elurrez estalitako Nafarroako Pirinioek eskaintzen duten edertasunaz lasai gozatzen duzun bitartean.

  • Eta neguko kirol nagusia: eskia.

    Zaraitzu

    Irati-Abodi mendi gunea

    Zaraitzun dago kokatuta, Iratiko oihanean eta 1.300 metroko altitudean; ikuskizun naturala bermatuta dago.

    Iraupen eskia egiteko hiru pista erraz ditu (22 kilometro, guztiak batuta), eta 16 kilometroko pista bat, esperientzia handiagoa dutenentzat.

    Gainera, ibilbideei buruzko informazioa eman eta elur materiala alokatzen dute, eta kafetegi-taberna-jatetxe bat eta aparkalekua ditu.

    Irati-Abodi mendi guneari buruzko informazio gehiago
  • Eta neguko kirol nagusia: eskia.

    Belagua

    Larra-Belaguako iraupen eskiko zentroa

    Nafarroako Pirinioen ekialdean kokatuta dago, eta bi sektoretan banatuta dago:

    •                El Ferial: hemen aurkitzen da eraikin nagusia, eta hainbat zerbitzu biltzen ditu; besteak beste, botika-kutxa, eski eskola, materiala alokatzeko zerbitzua, taberna, jatetxea, denda, armairuak eta spa gunea. Iraupen eskia eta ibilbideak erraketekin egiteko 16 kilometroko pistak ditu.

    •                La Contienda: eraikin txiki bat aurkituko duzu, kafetegiarekin eta botika-kutxarekin, baita iraupen eskia egiteko 5 kilometroko pistak ere.

    Larra-Belaguako iraupen eskiko zentroari buruzko informazio gehiago

Hasieran esan dugun bezala, inor neguan aspertzen bada, nahi duelako da. Izan ere, plan mordoa dago neguan, hala nola jarduerak, kultur ekitaldiak eta bestak. Tokiei eta datei buruzko xehetasun gehiago behar badituzu, jo gure agendara.

¿Qué guarda Navarra en las otras estaciones?

  • Castildetierra con el Moncayo nevado al fondo Primavera

    Primavera

    El invierno da paso a una estación llena de color, rutas, gastronomía y mucha, mucha naturaleza.

  • Caserío con geránios rojos Verano

    Verano

    La imponente madre tierra y las actividades al aire libre se vuelven protagonistas en los meses más cálidos del año.

  • Hojas de árbol con distintas tonalidades Otoño

    Otoño

    Algunos destinos naturales navarros adquieren un cariz especial en esta agradable estación del año.