Nafarroa udaberrian

Nafarroa udaberrian

Ingurune naturalak, gastronomia eta ekitaldiak. Hainbeste egiteko, non aukeratzea kostako baitzaizu

Geranioak, petuniak eta margaritak. Arbendolondoak loretan. Lehen hostoen eta labore soroen berde distiratsua. Beren ezkutalekuetatik irteten diren animaliatxoak. Eta, zu bezala, pertsona horiek guztiak, irrikan daudenak berokiak gordetzeko, kalera irteteko eta eguzkiari aurpegia ferekatzen uzteko.

Udaberria iristen da; mundua iratzartzen da. Eta Nafarroa, apaina izaki, martxoan sartzeaz baliatzen da kolore dotoreenez janzteko. Gereziondoen lorearen arrosaz, Urederreko turkesaz eta Pirinioetako betiko berdeaz, zenbait hilabetetan Bardeako basamortuko labore soroetara ere aldatzen delako.

Nafarroa aire zabaleko kantu bat da udaberrian. Atsegingarria da landetxe batera joatea, eta berriz sartzea berdearen ñabardurak kontaezinak diren baso hostotsuetan. Iruñeko Takonerako Lorategietan zehar ibiltzea, eta oreinak agurtzea eguzkitan erdi lo dauden bitartean. Bizikletei hautsa kentzea eta mendi bideetatik edo Bide Berde interesgarrietatik ibiltzea.

Donejakue Bidean paisaiek eta bidaiariek distira egiten dute, Erriberako baratzeetan zainzuriek ortuak gainezkatzen dituzte eta hirietako kaleetan jendea jira eta bira dabil saltokietan eta tabernetan, izpiliku sorta batek erakarritako erleak balira bezala.

Udaberriak odola aldatzen duela diote. Eta horren fede ematen dugu, hemen, Nafarroan, benetako ikuskizuna delako.

Zergatik etorri Nafarroara udaberrian

  • Naturak bere distira berreskuratzen du neguko lozorroaren ondoren.

    Naturak bere distira berreskuratzen du neguko lozorroaren ondoren.

  • Iruña gustu guztietarako planekin suspertzen da.

    Iruña gustu guztietarako planekin suspertzen da.

  • Sutegiak dozenaka ekitaldi gastronomikorekin bizten dira.

    Sutegiak dozenaka ekitaldi gastronomikorekin bizten dira.

Udaberriko planik onenak Nafarroan

Ozenago esaten ahal da, baina ez argiago: planik behinena etxetik ateratzea da, neguak luze irauten duelako, eta bada garaia.

Xehetasunak, zure gustura. Lurralde honetan, horretarako aukera duzu. Ultzaman, Orgiko haritzen artean ibil zaitezke; Lizarran, Erdi Aroko iraganean murgildu; omenaldi gastronomikoa eman diezaiokezu zeure buruari, neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera markatzen dituen astean, Nafarroako Pintxoaren astean... Historiaz blaitzen ahal zara Iruña monumentalean, mendi-ibiliak egiten ahal dituzu Bide Berdeetan, edo Nafarroako ardoez gozatu Ardoaren Ibilbidean.

Ikusten duzun bezala, ez dago aspertzerik. Eta beste ideiaren bat ematea behar baduzu, hau da zure atala:

Basoak eta natur parkeak deskonektatzeko
Basoak eta natur parkeak deskonektatzeko

Basoak eta natur parkeak deskonektatzeko

Ezin baduzu gehiago eraman zure etxeko sabaia eta buru gainean ganga arbolatsuak izan nahi badituzu, Nafarroan aukeratzeko oihanak dituzu. Hurbildu Belaguako Bagomalta pagadira, eta irudiko zaizu katedral gotiko baten erdiko habeartearen azpian zaudela; argazkitzarra bermatuta!

Leurtzako urtegietara hurbiltzea da eguraldi ona aprobetxatzeko aukera bat. Pagoen arteko bidexketan eta barbakoa guneetan, eguna amen batean pasatuko zaizu.

Urbasa-Andia Natur Parkea beste leku zoragarri bat da. Trikuharriak, artzainentzako bordak, larreak, pagadiak, eta begiratoki zorabiagarriak; besteak beste, Ubabako Behatokia (Pilatosen balkoia ere esaten zaio) eta Andimendiko behatokiak. Eta, nola ez, Urederra ibaiaren iturburua. Jende askorentzat, Nafarroako paisaia ederrenetako bat.

Eta zerbait desberdin ikusi nahi baduzu, orduan gomendioa argia da: Errege Bardeako Natur Parkea bisitatu behar duzu. Pentsatuko duzu Arizonan zaudela, edo Tronu Jokoan; baina ez: Nafarroan segitzen duzu.

Dena naturako ezinbestekoei buruz.

Donejakue Bidea lore artean

Egia esan, neguan izan ezik, gainerako urtaroetan hagitz atsegina da Nafarroako Bidea.

Udaberrian bereziki, eguna luzatu egiten delako, tenperaturak leunak direlako, eta paisaiak, xendrekin batera, lore suhartasun betean lehertzen direlako.

Eta zer esan etapei buruz... Garai horretan gozamena da Orreagatik ateratzea, Iruña zeharkatzea eta Gares, Lizarra, Viana eta Erdi Aroko ukitua duten gisako herrietatik pasatzea.

Ez da txantxa. Zure urtaro gogokoena bada, Bideak, udaberrian, maitemindu eginen zaitu.

Donejakue Bidea egin duen norbait
Donejakue Bidea lore artean
Kirola aire zabalean egitea

Kirola aire zabalean egitea

Udaberrian, indarra belarrietatik ateratzen zaigu eta bideratu beharrekoa da; izan ere, indarrak, kontrolik gabe, arrisku handia du.

  • Kirola aire zabalean egitea

    Mendi ibilaldiak

    Azkenean! Klorofila leherketa Nafarroako oihanetara iritsi da. Eta zeinen atsegina zerua estaltzen digun landare sabai itxiko bidexketatik ibiltzea.

    Bidexka kilometro anitz dituzu aurretik; beraz, gogoaren pizgarri, udaberrian gehien gustatzen zaizkigun txangoetako batzuk aipatuko ditugu.

    Familia osoaren giharrak askatu nahi badituzu, Larraun-Iribas iturburua bisitatzea proposatzen ahal duzu. Ibilbide zirkular bat da, hagitz esker onekoa, inguruko sagardotegi batean gozo-gozo janez amaitzen ahal dena.

    Bide berdeak ere guztiz gozagarriak dira; adibidez, Tarazonica deritzona: 22 kilometroko ibilbide bat da, Tutera eta Tarazona lotzen dituena paisaia leunen eta maitasunez zaindutako baratzeen artean.

     Azkenik, inoiz pagadi sorgindu batean galdu ez bazara, Mendizaleen Ibilbidean sartzeko gomendatzen dizugu, Urbasa-Andia Natur Parkean, eta zure irudimenari hegan egiten uzteko.
     

     Mendi ibilaldiak egin nahi ditut
  • Kirola aire zabalean egitea

    Bizikleta eta BTT

    Iritsi da zure bizikleta prest jartzeko unea, eguraldi onarekin batera pedalei eragiteko gogoa ere iristen delako. Nafarroan bide anitz dituzu, modu polit eta seguruan ibiltzeko.

    Izan ere, nafarrek hagitz estimatzen dituzten bide berde batzuk daude, ondo egokituta daudelako, eta ederrak direlako. Plazaolako Bide Berdea da horietako bat; Plazaolako trenbideak Iruña eta Donostia lotzen zituen, eta 42 kilometro ditu Nafarroako tartean.

    Beste adibide bat da Euro Velo 1 ibilbidea: Norvegiako fiordoak Portugalekin lotuko ditu, eta Nafarroako zatia ia guztiz egokituta dago.

    Baina emozio biziagoak bilatzen badituzu, eta mendiko bizikletan eman ahala ibili nahi baduzu, Esteribarren 12 BTT ibilbide dituzu aukeratzeko, 400 kilometro baino gehiago Pirinioan, beste 46 Erdialdean eta 2.000 kilometro Lizarrerian, nahierara salto egiteko bide horietan guztietan.
     

     Nafarroa bizikletaz zeharkatu nahi dut

Turismo aktiboa naturan

Hemen, ama lurrak mendeak daramatza paisaiak eta erliebeak nahierara marrazten; opari bikaina, gogoko baduzu zenbait kiroletan aritzea.

  • Arroila-jaitsiera eta espeleologia

  • Piragua eta paddle surfa

  • Raftinga

  • Chico en segway por un bosque

    Buggya eta segwaya

  • Eskalada eta tirolinak

Gastronomia

Gastronomia

Aire zabaleko jarduerak hainbeste izanda, normala da gosetzea. Zorionez, Nafarroan bedeinkapena da gose izatea. Izan ere, gure lurraldeko aukera gastronomikoak hain aberatsak eta askotarikoak dira, non ez baituzu harritu gabeko egunik izanen.

Sarrera horrekin, esan beharrik ez dago udaberriko plan nagusietako bat gure jatekoez gozatzea dela... Eta edatekoez. Produktua dago, teknika dago eta gogoa dago; beraz, arreta jarri, hor doaz-eta gure gomendioak.

  •             Ardoa oso gustukoa baduzu, eta hura egiteko sekretuekiko jakin-mina baduzu, ezin galduzkoa duzu Nafarroako Ardoaren Bidea. Ezagutu ardandegien barrualdea, eta dastatu ardoak haietako adituek gidatuta. Eta ez galdu ardo gorriaren omenez egunotan egiten diren besta anitzetako bat.

  •             Bakar bat aukeratu ezinda plater guztietatik mokadu bat jatea gustatzen bazaizu, Iruñeko Pintxoaren Asteak tentazioan eroraraziko zaitu. Hiru hitzetan laburbiltzen dizugu: zaporea, berrikuntza eta kalitatea.

  •             Eta zer irudituko litzaizuke artisau-gaztandegi bat bisitatzea? Animaliak ikustea, egiteko prozesuak ezagutzea eta, jakina, zure hurrengo gourmet afarirako gazta paregabeekin irtetea handik. Ñam ñam.

  •             Orokorrean, bere buruaz harrotzen den edozein gastronomia zalerentzat, ezin da ezer parekatu mahaian esertzearekin gure sagardotegi, erretegi edo jatetxeetako batean. Haietako anitz tokian tokiko produktu ekologikoarekin konprometituta daude, eta Km 0 etiketa daukate. Ez duzu sasoiko produktu freskoagorik ikusiko –zainzuriak berezik–, ez eta lurreko ardo bizigarriagorik ere.

Baina gehiago jakiteko gogoz geratu zara? Ez kezkatu, hau ez baita amaitu. Beste ideiaren bat behar baduzu zure udaberriko planetarako, ikus Nafarroan zain dituzun ekitaldi gastronomikoen agenda oro:

Nafarroa udaberria: aisialdiaren esnaera

Tenperatura igotzearekin batera, neguan ixten diren dendak eta udalak loreak bezala ernaberritzen dira, eta bertakoak eta bisitariak entretenitzen saiatzen dira.

  • Nafarroa udaberria: aisialdiaren esnaera

    Festen eta ekitaldien agenda

    Nafarroako Pintxoaren Astea batetik, Zainzuriaren Eguna edo Gaztarena bestetik… Bai eta, zuretzat, Barazkia Goraipatzeko Jardunaldiak eta, niretzat, Ardofest edo Ardo Gorriaren Jaiak ere.

    Besterik nahi? Bada, Udaberriko Feria Elizondon, Almadiaren Eguna Burgin, Uxuera eta Orreagara egiten diren erromeriak... Eta, jakina, artisautza feriak: Nafarroakoa, Iruñean; Lizarrakoa; Vianakoa; Leitzakoa; Cascantekoa…

    Gustu eta kolore guztietarako ekitaldiak eta jarduerak daude. Eta Aste Santuan etortzen bazara, baditugu erlijio ekitaldi ospetsuak ere; beraz, agendako proposamen guztiak ondo aztertzea izanen da onena.
     

    Bilatu udaberriko ekitaldiak eta festak
  • Nafarroa udaberria: aisialdiaren esnaera

    Aste Santuan joan-etorria egiten baduzu

    Zenbat gustatzen zaigu Aste Santuko oporraldietako udaberriko etenaldia!

    Nafarroan, gogo handiz bizi ditugu egun horiek, besteak beste erlijio ekitaldiengatik, herriek bete-betean parte hartzen baitute. Azpimarragarrienak hauek dira: Aingeruaren Jaitsiera eta Volatin eguna, Tuteran; Judasen Harrapaldia, Cabanillasen; Corellako Prozesioa; Andosillako Gurutze Bide biziduna; Luzaideko Bolantak...

    Baina kalean goiti eta beheiti ibiltzeko egunak ere badira, kultura eta gastronomia ekitaldi ugari antolatzen direlako. Eta. gainera, neguan nagikeriaz egin gabe uzten ditugun txango eta jarduera horietarako unerik onena da; besteak beste, hauek bisitatzeko: Erriberriko Errege Jauregia; Xabierko Gaztelua; Orreagako Kolegiata; eta gisako beste harribitxi kultural batzuk.
     

    Ikus kultura arloko ezinbesteko elementu gehiago
  • Nafarroa udaberria: aisialdiaren esnaera

    Abentura parkeak

    Berdin dio familiarekin zatozen ala ez, zenbat pertsona zareten edo zer adin duzuen, lurralde honetan orotarako ingurune eta instalazioak dituzulako.

    Adrenalina askatu behar dutenentzat, zaila izanen da aukeratzea: tirolina erraldoiak, zuhaitzen arteko ibilbideak, pendulu ikaragarriak, zubi esekiak, via ferratak... Eta lasaiago ibili nahi dutenentzat, aulki hegalariak, hegazti harraparien erakustaldiak, ibilaldiak txalupan eta animalia exotikoak.

    Hainbeste dago ikusteko!

    Abentura parkeei buruzko informazio gehiago

Ezinbestekoak Nafarroan

  • Ezinbestekoak naturan

    Ezinbestekoak naturan

    Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.

  • Ezinbestekoak kultura arloan

    Río por la foz

    Ezinbestekoak kultura arloan

    Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta aurreratzen dizugu ez dela inola ere aspergarria.

  • Ezinbestekoak gastronomian

    Queso y vino rosado

    Ezinbestekoak gastronomian

    Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat dastatzea unerik egokienean, Nafarroako gastronomiako jaki autentikoenez gozatzea...

    Noiztik ez duzu egin apetak ematen dizuna?