Birentzako planak
Nafarroan betiko plan erromantikoek ez dute inoiz huts egiten.
Horregatik, orain nahi dugu txundituta eta hunkituta gelditu zaitezten Nafarroako naturarekin eta bazter zoragarriekin: ur-jauziak, ibilaldiak urtegietan zehar, oihan sarriak eta izugarrizko begiratokiak...
Ez dago aitzakiarik; ezin konta ahala bide dituzue bikotean ibiltzeko, oinez zein bizikletan. Zergatik ez?
-
Mendi-ibiliak
Beti berde dauden belardietan barneratu, eskutik helduta ibili pagadi batean edo milaka urteko harizti misteriotsu batean barna. Bide berde bat edo Donejakue Bidea egin bikote-lagunarekin. Bidean zoaztela, aldi batez gelditu eta ibai baten zurrumurrua entzun, ur-jauzi baten indarra sentitu edo zuhaitzen abarrak kulunkan ikusi....
Love is in the air... Igartzen duzue?
Mendi-ibiliak nahi ditut -
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bi gurpiletan ibiltzea gustatzen bazaizue, leku onera etorri zarete, Nafarroa ezin egokiagoa baita bizikletan ibiltzeko.
Lasai eta bazter guztiak gozatzen ibili nahi baduzue, hautatu bost bide berdeetako bat. Gustuko duzuen zaletasunean aritzeaz gainera, bide bakoitzak inguruko historia ezagutzeko aukera emanen dizue. Bestela, Donejakue Bideko edo EuroVelo Sareko tarte bat egin dezakezue; eta nahiago baduzue erabateko askatasuna, egin kasu gure BTT espazioei.
Nafarroan barna bizikletan ibili nahi dut
Birentzako jarduera gehiago naturan
Izan ere, Nafarroako naturak askotarako ematen du, batez ere bihotz abenturazalea baduzue.
Hemen Amalurrak mendeak eta mendeak eman ditu paisaiak eta inguruneak bere nahierara marrazten eta taxutzen, eta horri esker gaur egun abentura-kirolak maite dituzten guztien amestokia da.
Hona aurrerapen bat:
Gozatu hiria
Nafarroako hiri ertain eta txikietan lasai asko ibil zaitezkete paseoan; horrela etekin ederra aterako diozue Nafarroako ostera erromantikoari.
Nafarroako hiriburua, Iruña, destino bikaina da asteburu bat bikotean igarotzeko. Bertan zein Erresumako hiri txikiagoetan honako hiru ezaugarri hauek ezinbestean aurkituko dituzue:
-
Gastronomia harrigarria, inguruko lurrek ematen dituzten kalitate goreneko produktuak maisutasunez biltzen dituena plater bikainak sortzeko. Toki batzuetan, gainera, miniaturak lantzen dituzte.
-
Milaka urteko historia; ondorioz kultura nonahi islatzen da: gazteluak, eraikin historikoak, monumentuak.
-
Aisialdian, nahi adina aukera: ikuskizunak, musika-emanaldiak, erakusketak… Denetarik daukagu.
Hona bi proposamen:
-
Iruña
Bidaia erromantikoa Iruñera: honekin beti asmatuko duzue.
Izan ere, hiriak beso zabalik hartuko zaituzte eta, gainera, maitasun-bidaia batean behar den guztia dauka: zenbanahi bisita kultural, ikuskizun interesgarriak, hirigune historiko oso zaindua, paseoan ibiltzeko berdeguneak, jatetxe onak eta giro kultural ederra hiri osoan.
Informazio gehiago Iruñaz -
Tutera
Tutera ere ezin egokiagoa da honelako bidaietarako, arrazoi askorengatik:
28 barazki barietate lantzen dituzte, denak ere ezin ederragoak, eta jatetxeetan gozo-gozo jartzen dituzte. Orobat, hiriko monumentu-ondarea ikusgarria da, mendeetan zehar juduak, mozarabiarrak eta kristauak bizi izan baitira bertan. Azkenik, hirigune historikoko harresietan hiri-artea arnasten (eta ikusten) da.
Ezinbestekoa da katedrala eta Ganbera Iluna bisitatzea, Santa Barbara muinoko begiratokira paseoan joatea eta zerbait hartzea Foruen Plaza politean.
Gainera, eduki gogoan oso hurbil dagoela Errege Bardea; erraz izanen duzue bisita egitea.
Informazio gehiago Tuteraz
Enoturismoa
Bila zabiltzatena erabateko esperientzia enoturistikoa bada, Nafarroan aukera ederra daukazue ardoaren mundua bertatik bertara ezagutzeko: mahasti bati begira bazkaldu dezakezue eta upategi batean lo egin.
Eta, jakina, ardo bikainak dastatu; hiru jatorri-deitura daude: Nafarroa jatorri-deitura, Errioxa jatorri-deitura eta Cava jatorri-deitura.
Nafarroak ardoak paratu eta zuek... topa egiteko arrazoiak!
-
Upategietako bisitak eta gehiago
Ardogintzaren prozesua ikas dezakezue, hau da, mahatsak ardo bihurtu eta mahaira iritsi arte egiten duen bidea, mendez mende eratua. Esperientzia hau betiko gordeko duzue oroitzapen onen bilduman.
Baina upategiko bisita laburra dela iruditzen bazaizue, badauzkazue beste esperientzia erakargarri batzuk ere: paseoak mahastietan barna buggyan, hummer militarrean edo 4x4 autoan, enologo-plantak egin, ardoak dastatu janariekin uztartuta edo ardoak begiak itxita dastatzen ausartu.
Eta hoberena amaierarako utz dezakezue, egin ohi den bezala: ardoak dastatu lurraren produktu gastronomiko hoberenetako batzuk lagun dituztela.
Bistaratu enoturismoko jarduera guztiak -
Bidaia enoturistikoa
Bidaia enoturistikoa Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako 25 herritan barna.
Lurralde horietan ardoa aldi berean da bizimodua eta bozkario-iturria: upategiak eta ardo-tabernak, ostatuak, nekazaritzako produktuen dendak eta jatetxeak.
Udaberrian, udan eta larrazkenean Nafarroako Ardoaren Ibilbideak jarduera eta esperientzia enologiko anitz eskaintzen ditu Nafarroako ardoak bikotean ezagutzeko.
Bistaratu Nafarroako Ardoaren Ibilbideko esperientziak
Afaria jatetxe berezi batean
Bikote-laguna sabeletik limurtzea oso erraza da Erresuman.
Nafarroan gastronomia jaia da, eta erresuma osoan zehar ospatzen da tradizioa eta abangoardia maisutasunez uztatzen dituzten jatetxeetan.
Beraz, aski duzue Nafarroako jatetxe ederretako bat hautatzea afari berezi baterako. Bestela, aukera gehiago ere badituzue: sagardotegi batera joan tradizioa dastatzera edo, zergatik ez, pintxo-jana egin Iruñeko tabernetan edo Nafarroako jaki gozoak dastatu jatetxeetako batean.
Nafarroan bapo jaten da! Hara:
-
Erresumako jatetxeak
Nafarroako chef ospetsuek egindako gida gastronomiko honetan eskaintzen diren plater fresko eta osasuntsuetan produktu autoktonoen nortasuna errespetatzen da eta, aldi berean, berrikuntza handiak egiten dira. Erabateko esperientzia gastronomikoak proposatzen dituzte.
Informazio gehiago Erresumako jatetxeez -
Zaldicook
Chef eta sommelier ezagunak ez ezik, Nafarroako barazkietan adituak eta tokian tokiko produktuen zale amorratuak ere badira. Lokal hauen espezialitatea jakiei nortasuna ematea da, samurtasunez eta sormenaz baliatuz.
Bistaratu Zaldicook-eko jatetxeak
Eta ahoa gozatzeko aukera gehiago nahi izatera, hemen dauzkazue:
Beste jarduera gastronomiko batzuk
Ongi jatea maite baduzue, Nafarroan plan gastronomiko ugari dauzkazue bikote modura aldi atsegina —eta gozoa— igarotzeko.
Ostatua: eguna biribiltzeko
Erresumak denetariko ostatuak eskaintzen ditu; seguru asko aurkituko duzue bikote-planetarako behar duzuena.
Nolanahi ere, hona hemen hiru gomendio bikote-laguna aho bete hortz uzteko:
-
Landa hotel xarmagarriak
Landa hotel xarmagarriak
Hotel hauek ezin hobeak bikote-lagunarekin konektatzeko eta elkarrekin gozatzeko.
-
Bainuetxeak
Bainuetxeak
Nafarroako iparraldean eta hegoaldean, gorputza eta arima zaintzeko.
-
Ostatu bereziak
Ostatu bereziak
Luxuzko suiteak zuhaitzen adaburuetan, leizeetan, basamortuko burbuiletan (izarrak ikusteko) edo Erdi Aroko gazteluetan.
Landetxeak
Behar guztietara egokitutakoak, zuretzat eta zure bikotearentzat planik ederrenak eskaintzen dituzte.
Nafarroa birentzat
Ezin esanen duzue Nafarroan ez dagoela birentzako planik. Nafarroak aukera paregabea eskaintzen dizue sentimenduak azalarazteko, urteko sasoi guztietan, eta egun gogoangarriak pasatzeko dibertsioa, atsedena eta intimitatea modu egokian uztartuz.
Interesekoartikuluak
Nafarroan ihes erromantikoa egiteko ideiak
Ezinbestekoak Nafarroan
-
Ezinbestekoak naturan
Ezinbestekoak naturan
Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.
-
Ezinbestekoak kultura arloan
Ezinbestekoak kultura arloan
Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta aurreratzen dizugu ez dela inola ere aspergarria.
-
Ezinbestekoak gastronomian
Ezinbestekoak gastronomian
Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat dastatzea unerik egokienean, Nafarroako gastronomiako jaki autentikoenez gozatzea...
Noiztik ez duzu egin apetak ematen dizuna?