Jale onak zaretela? Bada orduan hementxe duzue zain gure gastronomia zoragarria
Adiskide-taldekoak jatunak bazarete, gauza goxoak janen dituzue Nafarroan.
Izan ere, bertako produktuak bikainak dira eta, gainera, sukaldaritzako tradizioa bizirik dago lurralde honetako txoko guztietan; ez bakarrik jatetxe, erretegi eta sagardotegietan, baita, esaterako, kaleetan eta bestetan ere.
Zenbait ideia emanen dizkizugu, lagunarterik onenean hemengo gastronomiaz gozatzeko.
-
Enoturismoko jarduerak
Ardo on bat ere gustura dastatuko duzue, ezta? Hiru jatorri-deitura ditugu eta horrek garbi erakusten du Nafarroa ardoen lurraldea dela. Beraz, Erresumako edozein tokitan izanen duzu adiskideekin topa egiteko aukera.
Ikus enoturismoko plan gehiago
Ikusi hemen Nafarroako Ardoaren Ibilbideko proposamenak. -
Iruñean eta Tuteran barrena pintxoak jaten
Jada esan dizugu gastronomia kalean dastatzen dela, eta bereziki hirietako pintxo-ostatuen kaleetan. Ostatuetako barrak pintxo goxoz beteak: horixe izanen da Nafarroako bidaiaz gogoratuko duzun paisaia gastronomiko onenetako bat.
Lehen mailako produktu batekin egindako mokadutxoak, izen handiko sukaldarien
Pintxoak jatera goaz
-
Erretegiak eta sagardotegiak
Ezin zara Nafarroatik joan bertako ohitura atseginenetako bat probatu gabe: bertako sukaldaritzako platerez gozatzea sagardotegi edo erretegi batean.
Sagardotegira goaz
Gogoan izan bakailao tortilla, sagardotan egositako txorizoak, txuletoiak, azpizunak... Hemen ez da goserik pasatzen, ez horixe! Egarririk ere ez: sagardotegietan gustura edaten du jendeak. Giroa ere ederra irudituko zaizue.
Beste plan gastronomiko batzuk
Eta landa-ingurunean ibiltzea gustuko dutenak joan daitezke eztitegiak, olio-errotak, gaztandegiak edo gatzagak bisitatzera. Denetarik dugu hemen!
-
Aldaia gaztandegirako bisitaldi gidatua
01 ene - 31 dic
Aldaia gaztandegirako bisitaldi gidatua
-
Bisitaldi gidatua Iruñera: hiri zaporetsua
01 ene - 31 dic
Bisitaldi gidatua Iruñera: hiri zaporetsua
Naturan dibertitzeko aukera
Badakigu zer gertatuko den...
Hona etorri eta argazkiak atera eta atera ibiliko zarete bertako paisaia zoragarriei. Beraz, mugikorreko bateria ongi kargatuta ekarri, eta gero, badakizue, zuen sare sozialetan erakutsi #visitnavarra traolarekin. Ea taldean nork lortzen dituen “atsegin dut” gehiago!
Gorputza mugitzeko ordua iritsi da
Lagunen arteko kirola modan dago, bai; elkarri erronka jo, barre gustura egin eta, gainera, horrela denok animatuko zarete, nagiak eta guzti. Taldeko kirolzalea bazara, zuri dagokizu ibilbidea antolatzea: oinez ala bizikletaz joanen zarate?
Adrenalina askatu beharra duzuela? Bada, orduan, turismo aktiboa aukeratu.
-
Mendi ibiliak
Mendi ibiliak
Haritz eta pagoen artean, ibai, urtegi edo ur-jauzien ondoan.
-
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bide berdeak, Donejakue bidea, mendiko bizikletarendako eremuak edo Eurovelo 1 ibilbidea.
-
Abentura-kirolak
Abentura-kirolak
Raftinga, delta hegoa, arroila-jaitsiera, espeleologia, tirolinak...
Abentura-parkeak
Parke horietan natura, kirola eta jolasa batzen dira gune bakar batean. Elementu guztien batura zoragarria toki bakar batean!
Beraz, hona etor zaitezke zeure burua tirolinetan botatzera, zubi esekiak igarotzera, uretarako jarduerak egitera eta baita animaliak beren habitat naturalean ikustera ere. Baina parke hauek beste gauza asko ere emanen dizkizute.
Eta hori guztia naturan ederki txertatuta dagoen ingurune batean. Etorriz gero, a zer barreak eginen dituzun.
-
Sendaviva
-
Abentura-parkeak
Irrisarri Land
-
Baztan Abentura Park
-
Bertiz Abentura Park
-
Artamendia abentura parkea
-
Beigorri Aventura Park
City break eta kultura
Nafarroa kulturaz blai dago.
Izan ere, lur hau bidegurutze bat da, eta haren iragan aberatsaren distirak argiz bete ditu bertako herri eta hiriak; baita oparotasun artistiko handiko helmuga bihurtu ere.
Lagunekin egiteko proposatzen dizkizugun plan bikain hauetan, hori guztia ederki egiaztatzen ahalko duzu.
-
Bidaiatxo bat Iruñera
Asteburu batez kanpora joateko irrikan zaudete?
Primeran, zeren Iruña, hiri sotila izan arren, harrigarria baita. Bertako hirigune historiko eta monumentalak herri abegitsu bat dirudi askotan; gainera, hor dituzue harresi, lorategi eta pintxo-ostatu zoragarriak.
Beste zerbait nahi? Kontzertu eta ikuskizunak? Horietarik ere bada gure hirian.
Hemen emanen dizugu guztiaren berri.
Iruña ezagutu nahi dugu -
Kulturaren alorreko ezinbestekoak
Egonaldi laburra egiteko asmoa baduzue, gure toki kultural ederrenak ikusi beharko dituzue gutxienez:
Bestalde, zuen egonaldia luzatzen baduzue, historiaurreko aztarnategiak ikusten ahalko dituzue, eta erromatarren garaiko herrixkak, Donejakue bidean eraikitako eliza erromaniko eta gotikoak edo oraindik ere kantu gregorianoan aritzen diren monasterioak.
Ikusi Nafarroako kulturaren gauza gehiago
Beste plan kultural batzuk
Bisita gidatuak hirigune historikoetara, museoetara, monumentu erlijiosoetara edo aztarnategietara. Kostatuko zaizue bat aukeratzea...
Taldeendako ostatuen bila zabiltzate?
Ezin hobeki! Izan ere, Erresuman apartamentu, aterpetxe eta landetxe ugari daude, behar beste espazio dutenak guztiok, handi zein txiki, esperientzia dibertigarria izan dezazuen; gustura gogoratzeko moduko esperientzia bat, hain zuzen.
Naturan murgiltzea gustatzen zaizuela? Badugu zuendako eskaintza polit da: kanpinak eta bungalowak, ama lurraren altzoan gustura ibiltzeko.
Nafarroa, are zoragarriagoa taldean etorriz gero. Helmuga garbi dago; zailena ados jartzea izanen da.
Ikusi dugunez, planak ez zaizkizue faltako; edonola ere, gehiago nahi baduzue, ikus itzazue gure ezinbestekoak:
Noiz etorriko zarete?
Hara zer egin dezakezun urtaro bakoitzean
-
Negua orrialdera joan
Negua
Neguko egun hotzetan, etxean gozo-gozo gelditzeko gogoa nagusitzen denean, ez dago hoberik eltzekaria baino.
-
Udaberria orrialdera joan
Udaberria
Urtaro koloretsu hau ibilbideen, gastronomiaren eta naturaren garaia da.
-
Uda orrialdera joan
Uda
Urteko hilabete beroenetan amalurra eta aire zabaleko jarduerak izaten dira nagusi.
-
Larrazkena orrialdera joan
Larrazkena
Nafarroako naturagune batzuetan ñabardura bereziak izaten dira urtaro atsegin honetan.