Bikote seniorra ardo kopa bat edaten

Adindunentzako turismoa Nafarroan: ongi sentitzearen esperientzia

Izan ere, hemen eskarmentua abantaila ere bada.

Nortasun propioa duen gastronomia

Zure bidaian ezin dira falta izan bisita hauek: jatetxe ospetsuenak, erretegi eta sagardotegiak, edo 0 km-ko produktuak eskaintzen dituztenak. Zorionez, denek elementu berak dituzte sukaldean:

  • Lehengai bikainak

  • Sasoiko produktuen aldeko errespetua, produktuak ongien daudenean kontsumitu behar baitira.

  • Janaria prestatzen duenaren nortasuna, haren mimoa eta sormen amaigabea agerian geratzen baitira plater bakoitzean.

Ongi baino hobeki ezagutzen dituzu protagonistak: barazkiak, haragi eta arrain apartekoak, gaztak, ardoak eta sagardoak; ondoan izanen dituzu bidaia osoan.

Dastatzeko aukerak anitzak dira, baina esperimentatzekoak ere bai, aisia eta gastronomia ezin hobeki uztartzen baitira.

Ikusi egin ahal duzun guztia:

Oliba-olioa
  • Nafarroako Ardoaren Bidea

    Has gaitezen Nafarroako ardoak aipatzen. Dagoeneko ongi dakizu ardoa usaindu eta dastatu egiten dela ia Nafarroa osoan. Nafarroako Ardoaren Bideak bidaia sentsorial, kultural eta gastronomikoa proposatzen dizu, bertako ardo bikainetan eta horiek egiten dituzten upeltegi ikusgarrietan barna. Upeltegiak natura inguruneetan daude, eta kulturaz, historiaz eta lan onez beterik daude.

    Bidean zure zain egonen dira, ateak zabalik, upeltegi onenak eta nekazaritza-denda, ostatu, jatetxe eta jardueretako enpresen sail bat.

    Ezagutu Nafarroako Ardoaren Bidea
  • Jarduera gastronomikoak

    Nafarroak jarduera gastronomikoen aukera zabala eskaintzen dizu, lurreko produktu gozoenetara hurbil zaitezen: Nafarroako barazkiak, boilurrak, eztia, perretxikoak, pintxoak, oliba olioa…

    Ikusi jarduera gastronomiko guztiak
  • Dastatu eremu bakoitzeko plater izarrak

    Bakailaoz betetako piperrak, orburuak urdaiazpikoarekin, potxak txirlekin, txistor frijitua, nafar erara prestaturiko amuarraina, Nafarroako aratxe errea eta ajoarriero bakailaoa gure jatetxeetan dastatzen ahalko dituzun janarietako batzuk baino ez dira.

    Behean dena kontatuko dizugu gure gastronomiari buruz: zer jan eremu bakoitzean, zein diren jatorri-deitura duten Nafarroako produktuak eta zer jatetxe mota dituzun eskura.

    Mahaia prest duzu dagoeneko...

    Nafarroako gastronomiari buruzko guztia
Landetxe baten fatxada eta lorategia

Nafarroan ostatu hartzea

Esaten dugunean errege edo erregina baten moduan sentituko zarela, benetan ari gara.

Nafarroan hotel bikainak daude eta, horien artean, 4 eta 5 izarretako establezimenduak, luxuz beterik daudenak.

Kalitateko ostatu ugari, edonora zoazela: hirietako beroaz gozatzeko aukera ematen duten erdiguneak eta zaratatik urrunago dauden tokiak, derrigor bisitatu behar dituzun leku guztietatik gertu daudenak landa-landako eremuetan.

Azken aukera hori gustatu bazaizu, ikusi zure eskura daukagun guztia:

  • Reckrea: Nafarroako landa-hotelak

    Nafarroan landa-ostatu batean egoteko hamaika aukera daude, baina zure benetako asmoa bada hotel txiki horietako batean ostatu hartzea, bakarturik egon arren xehetasunez beterik dagoen horietako batean, hain zuzen, utzi Nafarroako landa-hoteletako baten bati zu limurtzen.

    Landa-hotel horietako bazter guztietan nagusi dira tratu adeitsua eta hurbilekoa eta ingurunearen aldeko erabateko errespetua eta, horregatik, elkarte txiki bat osatu dute guztien artean.

    Ikusi Nafarroako landa-hotelak
  • Erresumako Hotel Nobleak

    Esklusibitatea, hotel bihurtua.

    Hori da, labur esanda, Erresumako Hotel Nobleak bereizten dituen ezaugarria. Xarma handiko hotelak dira, eta iparraldean nahiz Erdialdean daude.

    Denek dute zerbait komunean: oso ingurune berezietan daude.

    Ikus Erresumako Hotel Nobleak

Beste zenbait ideia Nafarroan ostatu hartzeko

Eta zuen bidaietan zuen burua zaindu nahi baduzue eta bakea eta ongizatea besterik ez baduzue bilatzen, eman behako bat ongizate turismoari buruzko web-orriari, bertan aurreko proposamenak bezain erakargarriak direnak ikusiko dituzue eta.

Ibilaldiak

Bereziak dira Nafarroako ibilaldiak.

Kontrastez beteriko ingurune naturala da, paisaia askotarikoa, urratsez urrats aldatzen delako eta milaka kilometro egin izanaren sentsazioa duzulako.

Bereziki zaindutako bidexketatik herri xarmagarrietara helduko zara, erabat deskonektatzeko eta esentziarekin konektatzeko.

Izan ere, ibilbide horiek azaltzen zaila den zerbait dute. Naturaren eta bizi-bakearen arteko nahasketa, zure osasunari on handia egiten diona.

Lagun taldea mendi-ibilia egiten oihanean barna

Zure bidea hautatu besterik ez duzu egin behar

bide berde txukunak, iturburuetara zaramatzaten ibai ondoko ibilbideak, urtegiak inguratzen dituzten bidexkak, baso baten barnean murgiltzen zaituzten bidexkak, egundoko begiratokietara eramaten zaituzten bideak...

eta ibilketa nordikoa gustatzen bazaizu, Nafarroa osoan hedatutako zentroak ditugu zuretzat.

Aukera zaila, ezta?

Nafarroan ibiliak egin nahi ditut

Jarduera gehiago naturan

Zure egonaldiko jarduera programa osa dezazun, hona hemen ideia batzuk, zure gustukoak izanen direnak, ziur:

Kultur ondarea: paseo bat historian barna

Ezagutu Iruñeko harresiak eta Erdi Aroko auzoak, Tuterako katedrala eta kulturen nahasketa, Lizarrako monumentudun auzoa, Uxue, Gares eta Galipentzu Erdi Aroko herri ederrak, monasterioak, gure gaztelu eta gotorlekuak, Orreagako kolegiata eta beste monumentu erromaniko eta gotiko asko, Donejakue bidearen ondorio direnak.

Hori guztia —eta askoz gehiago— ezagut dezakezu Nafarroan, bai zure kasa, bai bisita gidatu interesgarrien bidez.

Eta konturatuko zara, Nafarroako edozein txokotara hurbiltzen zarela ere, bisitatzen duzun leku bakoitza historiaz beterik dagoela; izan ere, milaka urtek eta mendebaldeko zibilizazio garrantzitsuenek beren aztarna utzi zuten gurean.

Nafarroak harro erakusten du kultur ondare oparo hori, eta merezi duen bezala zaintzen du, benetako altxorra baita.

Esperientziak baieztatuko dizu

Nafarroa bizitzaren plazerez gozatzeko helmuga da. Isiltasuna nagusi den hotel batean ostatu hartzea, jaki gozoenak dastatzea eta zure burua inoiz ez bezala zaintzea hasiera baino ez dira.

Izan ere, puntako programazioa dago Nafarroako kultur agertoki nagusietako batzuetan, adibidez, Gaiarre antzokian, Nafarroa Arenan eta Baluarte auditoriumean.

Horrez gain, ezin dugu ahaztu Nafarroan urtean zehar ospatzen diren festa tradizionalen egutegia.

Ikusten duzunez, Nafarroak badu zer eman, eta, oraindik ere zalantzarik baduzu, hemen duzu beste adibide bat:

Festa, ikuskizun eta hitzordu interesgarrien agenda

Ezagutu itzazu Nafarroako “ezinbestekoak”

  • Bikotea Bertizko parkeari begira Natura

    Natura

    Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi gabeko ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.

  • Azkenburuko bat Gastronomia

    Gastronomia

    Zure lurrekoak ez bezalako pintxoak jatea, ardo gorri bat edatea unerik egokienean edo Nafarroako gastronomiako jakirik autentikoenak dastatzea... Noiztik ez diozu eman kapritxo bat zeure buruari?

  • Eunateko Andre Mariaren aireko ikuspegia Kultura

    Kultura

    Nafarroan erromanikoa nonahi agertzen da. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da. Eta edozer da, aspergarria izan ezik.