 v2.jpg)
Ibilbidea Estellerriatik (Urederra)

Ibilbidea Estellerriatik - Urederra
Honaino heldu bazara bai natura maite duzulako bai historian eta artean interesa duzulako, ibilbide hau zuretzat da.
- Eskualdeko ezinbestekoak: Urederraren ituburua, Lizarra eta Donejakue Bidea
- Urbasa-Andia Parke Naturala
- Irantzuko Lurrak
- Bidearen ondare artistikoa
- Berrotza eta Lokiz
- Gastronomia
- Turismo aktiboa kirola maite dutenentzat
- Enpresek antolatzen dituzten jaduerak
- Agenda
Eskualdeko ezinbestekoak
-
Urederraren iturburua
Urederraren iturburua
-
Estella-Lizarra
Estella-Lizarra
-
Donejakue Bidea
Donejakue Bidea
Estellerria (Urederra) eskualdeko mapa turistikoa
Ubica los hitos de Tierra Estella en el mapa

Zer ikusi eta zer egin dezaket Urbasa-Andia Parke Naturalean?
Urederra ibaiaren iturburua eta bere ur garden-gardenak bisitatu ondoren, parkearen magalean, Urbasa eta Andia mendietako beste txoko batzuk ezagutzen jarraitzea gomendatzen dizugu.
-
Urbasa-Andia Parke Naturaleko zertzelada batzuk
1.000 metroko altuerako mendigune karstiko handia da. Bere basoek eta larre zabal-zabalek konbinazio bikaina egiten dute, non behorrak eta Idiazabal J.D-ko gazta ematen duten ardi latxak bazkatzen ohi baitira, patxada ederrean bazkatu ere.
Hurbildu zaitez hango behatokietara ikuspegi txundigarriez gozatzeko eta ibili bertako pagadien artean, naturan erabat murgiltzeko.
Informazio gehiago Urbasa-Andia Parke Naturalari buruz -
Andiako malkarrak
Urbasa-Andia Parke Naturalera iparraldetik sartzen bazara, Lizarragako mendatetik, malkarretara gerturatu eta ikuspegi zirraragarriak izan ditzakezu, hala nola Beriain mendi mitikoa, Sakana eskualdea eta Aralar mendia.
Han zaudela, aukera hauek dituzu: Lizarragako benta, bazkaltzeko; San Adrian ermita, hankak luzatzeko; eta Portupekolezeko harrizko arkua, izugarria.
-
Ubabako behatokia
Iturburutik 11 kilometrora dago, Urbasa mendiaren hegoaldean. Lizarra eta Olazti arteko NA-718 errepidetik iristen da sarbidera, parke naturalaren barruan, eta aparkaleku bat dago, amildegitik 150 metrora.
Hori bai amildegia hori! 200 metro baino gehiagokoa da eta Ameskoa osoa ikus daiteke.
-
“Mendizaleen bidea” bidexka
Inguru zinez magikoa da, 20 metro baino gehiagoko pagoak ere dituena. Beste batzuek, aldiz, forma oso bitxiak dituzte, hala nola urpekari batena, dragoi batena edo onddo erraldoi batena. Horregatik deitzen diote “Urbasako pagadi sorgindua” tokiari.
Ikusi “Mendizaleen bidea” wikiloc-en

Irantzuko Lurrak
Andia mendiaren magalean dago eremua, eta beraz, natura du indargune. Monumentu enblematikoak gorde ditu, gainera, eta landa-turismoko hamaika aukera eskaintzen ditu gozatzeko:
-
Irantzuko monasterioa
Zistertar estiloko monumentua da eta oso egoera onean dago; nahitaez bisitatu behar da, ez bakarrik hango ingurune naturalagatik, baizik eta bisita arte-ikasgai magistrala delako. Bertako klaustro ikusgarria erromaniko xume-xumetik gotiko landu-landurako trantsizioa da.
Irantzuko monasterioa bisitatu nahi dut -
Allozko urtegia
Itsasoa dirudien urtegi horrek, urdin turkesa biziko ur gazitakoak, liluratu egingo zaitu. Ezin hobea da uretako kirolak eta jarduerak egiteko: bela, windsurfa, paddlesurfa, piraguismoa, hidropedalak, parapenteko hegaldiak... Gainera, udan zale asko erakartzen ditu, bainatzeko bi eremu egokituta baititu (aurrez egin behar da erreserba).
Allozko urtegiari buruzko guztia -
Basabere baserri-eskola
Familia giroan naturarekin eta landa-munduarekin konektatzeko lekurik onena. Espezie ugari dituzte, basatiak zein baserrikoak, eta hainbat jarduera, jolas eta tailer eskaintzen dituzte. Horrez gain, beren baratzeak hornitutako jatetxea ere badute.
Informazio gehiago Basabere baserri-eskolari buruz -
Hamaika ekoesperientzia
Eremuak mota guztietako esperientziak eskaintzen ditu: bisita antzeztuak, bisita kulturalak ermita erromanikoetara, bisitak eztitegietara, gaztandegietara, gatzagetara, upategietara, ganadutegietara, mendi-ibilaldi gidatuak edo norberaren kasa, geocaching-a...
Ikusi Irantzuko Lurretako ekoesperientzia guztiak

Bidearen ondare artistikoa
Jakue apostoluaren arrastoari jarraikiz iritsi al zara Nafarroara? Ezin hobeki! Artea eta historia zure interesekoak al dira? Bikain!
-
Estella-Lizarra
Lizarra ederrarekin hasiko gara. Donejakue bideko herri erromanikoetan erromanikoena dugu: San Pedro Ruako eliza edo San Migel eliza, Nafarroako errege-erreginen XII. mendeko jauregia, eta beste garai batera eramanen zaituzten zubi eta kale harriztatuak. Herri bizi-bizia ere bada, merkataritzari eta gastronomia aberatsari esker.
Lizarrako buruzko informazio gehiago -
Iratxeko monasterioa
Zer pentsatuko zenuke ura eta ardoa ematen dituen iturri batez? Bitxia, ezta? Bada, hemen aurkituko duzu bi hodiko iturri ospetsua, Iratxeko ardandegiaren ondoan.
Monumentu multzoari dagokionez, zenbait garaitako eraikin batzuk dira –Erdi Arokoak, errenazentistak eta barrokoak–, bisitatu beharrekoak dituzun mahastiz inguratuak.
Bisita gidatuak -
Arellanoko Las Musas villa erromatarra
Los Arcosera iritsi aurretik, merezi du bidetik irtetea, erromatarren garaiko landetxe bat nolakoa zen erakusten duen museoa ezagutzeko. Paisaia gutxi aldatu dela ikasiko duzu, jada duela 2.000 urte ere bertako biztanleek zerealak, mahatsondoak eta olibondoak landatzen zituztelako.
Villa erromatarra bisitatu nahi dut -
Los Arcosko Andre Maria eliza
Eraikin monumental izugarria da, estilo bat baino gehiago dituena —erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazentista eta barrokoa—, XII. eta XVIII. mendeen artean eraiki eta berritu zelako.
Erreparatu organoari eta bere egurrezko tutu margotuei: Nafarroako elizarik ederrenetako bat den eliza hori ikuskizun hutsa da begientzat.
Consulta más información de la Iglesia de Santa María -
Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza
Eliza txiki bat da, inondik ere harrituko zaituen kanoi erdiko ganga bat duena. Ganga nerbiodun oktogonala da elementu ederren eta originalena –XIII. mendeko Kristoaren baimenarekin–.
Gozatu elizaren bertikaltasunaz eta harmoniaz, eta sentitu nola jabetzen den bakea zure espirituaz.
Más info sobre la Iglesia del Santo Sepulcro -
Viana
Viana 4.000 biztanleko hiri txiki bat da; leinu-etxe, jauregi eta eliza interesgarri ugari ditu, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarte bizi izandako goraldiaren erakusgarri. Horien artean, Andre Maria eliza gotiko bikaina aipatu behar da; elizaren oinetan Zesar Borgia gerlari, printze eta kardinalaren gorpuzkiak daude.
Vianari buruzko informazio gehiago nahi dut

Berrotza ezezaguna eta Lokiz mendilerroa
Beharbada, Berrotza Nafarroako ibar ezezagunenetako bat da. Hala ere, xarma handia du, eta asko dago bertan deskubritzeko. Ondo zaindutako herri txikiez gain, badira bisitatzea merezi duten lekuak, hala nola:
- San Gregorio Ostiakoaren basilika, Sorladan. Erretaula-ataria arte barrokoko harribitxia da.
- Kodesko mendilerroa eta hango Joar tontorra
- Kodesko Andre Mariaren santutegia; ostatua eta jatetxea ditu.
- San Jorge monasterio erromanikoa, Azuelon
- Inaziotar bidea; inguru horretatik hurbil dauden herri batzuk zeharkatzen ditu.
Lokiz mendilerroa; meseta baten itxura du eta basatia bezain ikusgarria da. Beraz, maitasunez eta errespetuz bisita ezazu.
.jpg)
_2022082212470365.jpg.jpg)
Gastronomia
Gogoan hartu bai ala bai probatu behar dituzun produktuak, etxean gero dastatzeko eraman ahal izango dituzunak:
- Zainzuriak eta Lodosako pikillo-piperrak
- Arroizko olioa
- Urbasa eta Andia mendietako gazta artisaua
- Metautengo boilurra
Eta hauek dira jatetxeetan dastatzen ahalko dituzun plater jator eta gozo-gozoak:
- Txerrikume errea
- Ajoarrieroa
- Arkumea txilindron erara
- Potxak nafar erara
- Gozokiak: Puyko arrokak, alpargatak eta Santxikoak
Hori dena gure J.D-ko ardoek eta Nafarroako cavak lagunduta, baita patxaran on batek ere, amaiera bikaina emateko.
Lizarrako turismo bulegoa
Turismo aktiboa kirola maite dutenentzat
Ikusi inguruko enpresek antolatzen dituzten jarduera guztiak