Bidearen ondare artistikoa

Jakue apostoluaren arrastoari jarraikiz iritsi al zara Nafarroara? Ezin hobeki! Artea eta historia zure interesekoak al dira? Bikain!

  • Vista del pueblo con el puente de la Cárcel y el río

    Estella-Lizarra

    Lizarra ederrarekin hasiko gara. Donejakue bideko herri erromanikoetan erromanikoena dugu: San Pedro Ruako eliza edo San Migel eliza, Nafarroako errege-erreginen XII. mendeko jauregia, eta beste garai batera eramanen zaituzten zubi eta kale harriztatuak. Herri bizi-bizia ere bada, merkataritzari eta gastronomia aberatsari esker.

    Lizarrako buruzko informazio gehiago
  • Iratxeko monasterioa

    Zer pentsatuko zenuke ura eta ardoa ematen dituen iturri batez? Bitxia, ezta? Bada, hemen aurkituko duzu bi hodiko iturri ospetsua, Iratxeko ardandegiaren ondoan.

    Monumentu multzoari dagokionez, zenbait garaitako eraikin batzuk dira –Erdi Arokoak, errenazentistak eta barrokoak–, bisitatu beharrekoak dituzun mahastiz inguratuak.  

    Bisita gidatuak
  • puente románico de Puente la Reina

    Gares

    Eliza interesgarriak dituen karrika herri tipikoa; penintsulan sartzen diren Bide Frantsesaren bi adarrek bat egiten dute bertan. Zubi ospetsua erromaniko bikainenaren erakusgarri da, eta Donejakue Bidearen ikur ere bai; izan ere, hemendik aurrera Bidea bakarra baita.

  • Eunateko Andre Maria Eliza

    Zangozako adarretik etorrita, herrira iritsi baino hainbat kilometro lehenago, eliza oktogonal txiki bat dago; atari bakartua du, ezerezetik sortzen dena, berezi-berezia, eta ezin duzu bisitatu gabe utzi: Eunateko Andre Maria.

  • Imagen del claustro de Santa María del los Arcos

    Los Arcosko Andre Maria eliza

    Impresionante edificio monumental con mezcla de estilos —románico tardío, protogótico, renacimiento y barroco— fruto de su larga construcción y renovación entre los siglos XII y XVIII. 

    Observa el órgano y sus tubos de madera pintados: es todo un espectáculo visual que te brinda una de las iglesias más bellas de la Comunidad. 

  • Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza

    Eliza txiki bat da, inondik ere harrituko zaituen kanoi erdiko ganga bat duena. Ganga nerbiodun oktogonala da elementu ederren eta originalena –XIII. mendeko Kristoaren baimenarekin–.

    Gozatu elizaren bertikaltasunaz eta harmoniaz, eta sentitu nola jabetzen den bakea zure espirituaz.

  • Façade de l’hôtel de ville de viana

    Viana

    Viana 4.000 biztanleko hiri txiki bat da; leinu-etxe, jauregi eta eliza interesgarri ugari ditu, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarte bizi izandako goraldiaren erakusgarri. Horien artean, Andre Maria eliza gotiko bikaina aipatu behar da; elizaren oinetan Zesar Borgia gerlari, printze eta kardinalaren gorpuzkiak daude.

    Vianari buruzko informazio gehiago nahi dut

Alderdi aktiboa eta naturala

Inguru honetan hainbat aukera dituzu:

Lizarraldeako bidexka ezinbestekoa

Lizarraldea BTT Gunean

2.200 kilometro baino gehiago ditu, eta Penintsula osoko BTT gunerik zabalenetako bat da.

Klikatu hemen gune honetako informazio gehiago izateko
Senderista en la cueva del Reloj de la Sierra de Lókiz

Gozagarriena, ezta?

Bukatzeko, ezin genion Nafarroako eskualde honi agur esan bertako gastronomia aipatu gabe; Lizarrako txerrikume errea edo txokolatezko Puiko arroka ospetsuak; barazkiak, oro har eta Garesko piperrak, bereziki; Nafarroa eta Errioxa JD duten ardoak; eta Trufaren museoa: onddo preziatu hori dastatzeaz gain, askotariko esperientzietan parte hartzeko aukera ere izanen duzu bertan.

 Eta proposamen gastronomikoak askotariko jarduerekin konbinatzea baino hoberik ez dago...

Emaitzarik gabe

Emaitzarik gabe

Bestelako kultura, familia eta naturako jarduerak

Emaitzarik gabe