Bide berdeak
Bide berdeei esker inoiz baino errazagoa da xarmaz beteriko eremu egokituetan barrena bidaiatzea, ibiltzea edo deskonektatzea.
Ibilbide hauek trenbide estu zaharretan barrena joaten dira, historia darie, eta haietan ez dago ia zirkulaziorik; horrexegatik dira naturan murgiltzeko aukera erraz eta segurua, bai bizikletaz, bai oinez. Natur bide hauek ezinago egokiak dira familientzat, mugikortasun urriko jendearentzat, adinekoentzat edo besterik gabe gauza xumeez gozatzen dakitenentzat.
Ez duzu aitzakiarik. Pulunpatu zaitez berdean oinez edo bi gurpilen gainean: 5 bide berde dituzu zain Nafarroan.
...
* Bidexken egoera klimaren faktoreen mende dago; beraz, paseoa egin baino lehen, gomendatzen da hurbilen dagoen turismo-bulegoan hari buruz galdetzea.
Bidasoko trenaren bide berdea
Elizondo eta Irun batzen zituen «Tren txikito» zaharraren ibilbidean barrena doa. Oieregin abiatzen da (agian herri hori ezaguna zaizu Bertizko Jaurerriko Natur Parkeagatik) eta Irungo Behobia auzoraino doa. Guztira 42 kilometro ditu eta haietako 35 daude Nafarroan.
Ibilbideak, baso atlantiko joriak eta herrixka xarmagarriak ezker-eskuin, pozik eta kontentu utziko zaitu.
.jpg)
Adi: Bidasoko trenaren bide berdea
Ibili bizikletaz kontuz, baliteke harriak erortzea.

Natur bidea - Plazaolako bide berdea
Trenbide honek Iruñea eta Donostia batu zituen XX. mendeko erdialdera arte. Nafarroan 51 kilometro egiten ditu, Leitza —Gipuzkoako mugaren ondo-ondoan— eta Iruñetik.
Bidea natur santutegi egiazko batean barneratzen da, baserriak han eta hemen. Tunel anitz zeharkatuko dituzu, besteak beste Uitzikoa, Europako bide berde guztietako luzeena, 2,7 kilometrokoa baita.
Natur bidea - Tarazonicaren Bide Berdea
Tren horri «el escachamatas» deitzen zioten antzina —hagitz motela zelako—, eta Ebro ibarra eta Somontano eskualdea batzen zituen. Bideak 22 kilometro hartzen ditu, 13 Nafarroan.
Tuteratik Tarazonaraino doa, malda leunen artean, inguru horretan hain ohikoak diren ureztalurretan barrena.
Tarazonicaren bide berdeari buruzko podcasta


Iratiko bide berdea
Trazadura hau Iruñea, Agoitz eta Zangotza batzen zituen trenaren ibilbidea da. Bide berdea sigi-saga doa Ledea eta Irunberri artean, eta 6,4 kilometro ditu.
Bide labur hau Nafarroako bazterrik ederrenetako batean barneratzen da bihurdika: Irunberriko arroilaren natura-erreserban. Zure ibilaldia une berezi-berezia bihurtuko da haitzarte eta harrapariei esker.
Irati ibaiko bide berdeari buruzko podcasta
Eskuratu bide berdeen ibilbide digitalizatuak.
Eta ikusi zein diren inguruko mugarri turistikoak.
Batu gure ibilbideetarako aplikazioetara
-
Kluba Strava
Kluba Strava
-
Komoot
Komoot
-
wikiloc
wikiloc
-
Nafarroako bide berdeei buruzko informazio guztia ikusi nahi?
Kontsultatu liburuxka.
Antolatu zure bizikleta-egonaldia
-
Era guztietako ibilbideak bizikleta gainean
Era guztietako ibilbideak bizikleta gainean
EuroVelos, Donejakue bidea, bide berdeak, BTT, errepidea eta gravela
-
Nafarroa Bizikletaz Klubeko enpresak
Nafarroa Bizikletaz Klubeko enpresak
Ostatuak, agentziak eta enpresak bizikletazaleentzat
-
Kirol-hitzorduak
Kirol-hitzorduak
Errepide, BTT eta garveleko bizikletetarako
Kirol gehiago nahi duzu?
Beno, beno... Badirudi oinez ibiltzeko bidexkak eta bizikletaz egiteko bideak gustatzen zaizkizula; beraz, ideia gehiago emanen dizkizugu, ase gabe gera ez zaitezen.
Adrenalina deskargatu nahi baduzu, turismo aktiboa eta naturaren erdiko abentura dira zuretako egokienak.
Bada, jarraitu irakurtzen, proposamen pila bat duzu-eta eskueran.