Xabierko gaztelua

Ibilbidea Zangozerria eta Pirinioaurretik

Mapa de Navarra resaltando la zona de Comarca de Sangüesa y Prepirineo

Ibilbidea Zangozerria eta Pirinioaurretik

Kultura-turismoaren zaleek —biziki— maite duten beste gune bat. Eta ez da gutxiagorako, zeren begira zer altxor ditugun hemen.

Eskualdeko ezinbestekoak

Mapa turístico de la Comarca de Sangüesa y Prepirineo

Kokatu Zangozerria eta Pirinioaurretiko mugarriak mapan

Vista aérea del Monasterio de Leyre

Leyreko Monasterioa

Leireko monasterioarekin hasiko gara. Nafarroako multzo arkitektoniko garrantzitsuenetako bat da, natura-ingurune zoragarri batek besarkatu eta, atzealdean, urtegi handi bat duena; koadro bateko moduko ikuspegia. XI. mendeko kripta, ganga gotikoa eta Porta Speciosa –ate preziatua– dira bere arkitekturaren elementurik nabarmenenak.

Eta biziki gomendatzen dizugu gelditzea, baina benetan, bertan bizi diren monje beneditarren kantu gregorianoak entzuteko.

Informazio gehiago monasterioari buruz

Xabierko gaztelua

Handik, Xabierko gaztelua dugu jomuga, 8 kilometrora. Erdi Aroko eraikina da, Nafarroako herritarrek asko maite dutena, San Frantzisko Xabierkoa patroiaren etxea. Ezagutu santuaren gela, San Migelen kapera eta museoa, txikiak eta helduak entretenituko dituen dioramen ibilbide erakargarriaren bidez. Eta ziur Omenaldiaren dorrea eta zubi altxagarria ere gustatuko zaizkizula... nori ez ote zaio gustatzen begien itxi-ireki batean beste garai batera bidaiatzea?

Xabierko gaztelua informazio gehiago
Castillo de Javier
Andre Maria Erregina eliza

Eta Zangozari buruz, zer?

Bada, Nafarroako ekialdean dagoen monumentu-hiri txikia da; Done Jakue Bide frantsesaren bigarren adarrean dago, eta nahitaez egin beharreko geldialdi bat, gutxienez, badu. Andre Maria Erregina eliza eta bere atari ikusgarria, erromanikoaren obra gailena eta, horregatik, monumentu nazional izendatua dagoena XIX. mendetik. Atariak berak merezi du bisita gidatua egitea, baina, bide batez, hiriko historia interesgarria eta beste eraikin batzuk ere ezagutzen ahal dituzu, hala nola Santiago eliza edo bi jauregiak: Barrokoaren garaiko Vallesantoro, egurrezko teilatu-hegal zoragarria duena, edo Erdi Aroko Vianako printzearen jauregia. 

Ah! Eta uda baldin bada eta inguruan bazkaldu behar baduzu, dasta itzazu potxak, hau da, babarrun zuri fresko goxo-goxoak...

Erdi Aroko txangoaren ginga

Hona hemen bi herri txiki baina aipagarri. Oibar eta Galipentzu. Zergatik diren aipagarri? Bada herritxo txikien xarma dutelako: harrizko kale estuak, eliza erromanikoak eta ingurunearen ikuspegi zoragarriak. Deskonektatzeko toki ezin hobeak, landetxe edo landa-hotel xarmagarrietan; zoragarriak dira!

Galipentzu ilunabarrean
pochas frescas y una vaina con pochas

Gastronomia

  • ​​​​​​​Potxak (babarrun zuria)
  • Gaizkata-kabiarra
  • Agoizko kostrada, kanpotik bizkotxoaren antzeko azala eta barrutik krema leuna dituen postrea.
  • Mendialde Behereko ardoak
  • Ardo ekologikoak

Turismo aktiboa kirola maite dutenentzat

Aprobetxatu zure denbora librea eta egin gure planak

Zangozerria eta Pirinioko agenda

  • Potxaren Goraipamenerako Jardunaldiak

    Eguneratu gabe

    27 sep - 29 sep

    Potxaren Goraipamenerako Jardunaldiak

  • Ingurumenaren Mundu Eguna

    Eguneratu gabe

    05 jun - 08 jun

    Ingurumenaren Mundu Eguna

  • Kultur

    Eguneratu gabe

    20 jun - 29 sep

    Kultur

Zangozako Turismo Bulegoa

Calle Mayor 2

948 871 411 / 695 528 487

oit.sanguesa@navarra.es

Interesekoartikuluak

Petilla Aragoi, Ramón y Cajalen sorterria den uhartetxo nafarra

Petilla Aragoi, Ramón y Cajalen sorterria den uhartetxo nafarra

Nafarroako ibilbide guztiak ezagutu nahi dituzu?

Ezagutu hemen