Nafarroa da Donejakue Bidea Iberiar Penintsulan sartzeko atea.
Ate horretatik sartzean aurkitzen duzun lurraldeak mendetako tradizioak, natura basatia eta ondare historiko bikaina ditu.
Santiagora iristea da helburua, eta hemendik hori lortzeko adorea ematen dizugu. Baina hastea, lehen urratsa egitea ere garrantzi handikoa da. Eta Nafarroan, dudarik gabe, betiko aldatuko zaituen bide batean egiten ahal duzu.

Hasi bidea ezagutzen, hasi bidea Nafarroan
Nafarroa ezin hobea da Donejakue bidea hasteko. 5 bide jartzen dizkizu eskura.
Ohikoa ez ezik, Frantziako bidea, Santiagoraino daramaten beste bide eder hauek ere eskaintzen ditu Nafarroak: Aragoiko adarra, Baztango bidea, Sakanako bidea eta Ebroko bidea.
Nafarroak esperientzia ahaztezina bizitzeko atea irekitzen dizu. Buen camino, Bide on!
Nola antolatu nahi duzu zure “bidea”?
Bidea egiteko modu asko daude, eta bidaia antolatzeko modu asko ere bai: kirol arloko erronka, nork bere baitara egiten duen bidaia, jendea ezagutzea, deskonektatzea, hitzemate bat betetzea, Santua gurtzea...
Egizu nahi duzun bezala, baina bidea zurea izanen da.
-
Oinez orrialdera joan (leiho berria ireki)
Oinez
Espainiako bideei buruzko informazio zabala, Buen Camino gidaliburuaren eskutik.
-
Bizikletaz orrialdera joan (leiho berria ireki)
Bizikletaz
Bidea bizikletaz egiteko informazio praktiko guztia, Bicigrinoren eskutik.
-
Ibilgailu motordunez
Erosotasuna nahi baduzu, jarraitu Bide interesgarriari zure autoan, motoan edo autokarabanan.
-
Zaldiz
Bidea egiteko modu ederra da, baina antolamendua handiagoa behar da. Kontsultatu gidaliburu espezializatuak.
Ikusi Nafarroako Donejakue bideen etapa guztiak Wikiloc-en
Frantziako bidearen tarteei, haren Aragoiko adarrari eta beste bide txikiago batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu, hala nola Baztango bideari, Ebroko bideari eta Sakanako bideari buruzkoa.
.png)
.jpg)
Nafarroako bost bideak
Donejakue bidea egiteko bost ibilbide igarotzen dira Nafarroatik: Bide Frantsesaren bi adar, Baztango bidea, Ebroko bidea eta Sakanako bidea.
Baina gure ibilbide izarra, dudarik gabe, Nafarroan Luzaidetik sartzen dena da, Frantses Bidea deritzona. Ibilbide ezagun horrek Pirinioetatik Errioxara eramanen zaitu, hainbat leku enblematikotan zehar: Orreaga, Iruña, Gares, etab.
Ibilbide horretako ondare artistiko aberatsa ezagutuko duzu; besteak beste, Erdi Aroko kolegiata bat, klaustro gotiko bikaina duen katedral bat, aspaldiko monasterioak eta eliza erromaniko dotoreak (kontsultatu hemen Donejakue bideak Nafarroan dituen Interes Kulturaleko ondasunak). Baina, gainera, bidaia natural eta gastronomiko bat eginen duzu gure lurraldean zehar. Hiru baten truke: zer iruditzen zaizu?
Ohartuko zara paisaia aldatuz doala Pirinio berdetik Iruñerrira arte beheranzko bide eroso batean, eta, handik aurrera, mendi txikiagoak aurkituko ditugu, labore eta mahasti eremu zabalekin tartekatuta. Paisaia hori berdatu egiten da udaberrian, edo mahastien tonu gorrixkak hartzen ditu larrazkena iristean, eta, nolanahi ere, gozamena da ibiltariarentzat.
Eta gastronomiari dagokionez, zer esanen dizugu?
Bada, espero dugula ez joatea aurrez dastatu gabe Pirinioetako haragi gozoak eta gaztak, Iruñeko pintxoak, Garesko piperrak, Lizarrako txerrikumea, Erdialdeko ardoak eta Erriberan sortzen diren baina, zorionez, Nafarroako jatetxe guztietan dastatzen ahal ditugun barazki zoragarriak.
Izan ere, indarrak berritu behar dira eta, horretarako, ez dago lurreko jakiak dastatzea baino hoberik.
Jarraitu irakurtzen, aholku praktiko batzuk emateaz gain, bost bide horietan eta inguruetan nahitaez ikusi beharreko guztiaren berri emanen baitizugu.
Bide on!
Donejakue bidearen Nafarroako zatiari buruzko informazio guztia
Donejakue bideko guztia ikusteko. Bide guztietako mugarri nagusiak zein diren ere ikus dezakezu.
Antolatu Donejakue Bidetik eginen duzun bidaia
Komeni da Donejakue Bidea inprobisatu gabe egitea, oinez edo bizikletaz egitea erabakitzen baduzu. Ez duzu anitzik behar –alderantziz, zenbat eta arinagoa izan bagajea, hobeki–, baina ezinbestekoa da prestaketez arduratzea. Ostatuarekin hasiko gara:
Ostatuak
Erantsitako mapan, ikus ezazu zer aterpetxe eta ostatu dauden Nafarroako bideetan.
-
Abiapuntua
Erromesaldia Frantses Bide tradizionalean zehar egitea erabakitzen baduzu, Iruñetik autobusez iristen ahal zara Orreagara eta Donibane Garazira. Zauden lekuan taxi bat hartzea da beste aukera bat.
Iruñetik Donibane Garazirako linea
-
Predicción del tiempo
Eguraldiaren iragarpena
Zer eguraldi izanen dugu gaur eta bihar? Euria eginen du ala eguzkia aterako da?
Kontsultatu hemen Nafarroako Donejakue bidean barna eginen duen eguraldiaren iragarpena.
-
Osasun-zerbitzuak
Donejakue Bideko erromesaldian osasun laguntza behar baduzu, laguntza medikoa emateko sare bikaina dugu Nafarroan. Kontsulta egiteko: hemen.
* Europako Osasun TxartelaBakarrik bidaiatzen duen emakume bat bazara, begira ezazu www.caminodesantiagolibre.com webgunean
-
Kredentziala eta Compostela agiria
Erromesa zarela egiaztatzea nahi baduzu, honako hauek egin behar dituzu: Lehenik, zure kredentziala lortu behar duzu: eguneroko zigiluari esker Donejakue Bidea egiten ari zarela egiaztatzen duen dokumentua. Bigarrenik, Compostela agiria lortu behar duzu, kredentzialarekin frogatu ondoren oinez gutxienez 100 kilometro edo bizikletaz 200 kilometro egin dituzula Santiagora iristeko.
-
Bidearen seinaleztapena
Seinale hauei esker jakinen duzu bide onetik zoazela: gezi horia, garrantzitsuena, adar guztietan seinaleztatzen duelako bidea; mugarriak, hots, harrizko eta hormigoizko eraikuntza batzuk, gezi horia izaten dutenak Bidearen beste adierazgarri batzuekin; besteak beste, erromes maskor horia. Trafiko seinaleek eta informazio panelek ere balio dute orientatzeko.
-
Donejakue Bide irisgarria
Webgune honetan desgaitasun fisikoak dituztenendako informazio baliagarria aurkituko duzu bide, errepide eta bide-tarteen ezaugarriei buruz, baita bestelako jakingarriak ere: ibilbidean barrena zer bisitatu, eta non jan eta lo egin.
-
Donejakue Bidea autoz
Bidea autoz egitea erabakitzen baduzu, proposatutako lekuetako bakoitza sakonago ezagutzeko baliatzen ahal duzu mugimendu askatasuna. Egun oso bat hartzen ahal duzu Baztango herriak bisitatzeko eta bertako gastronomia dastatzeko; asteburua Iruñean ematen ahal duzu, bertako ukitu urbanoaz gozatzeko; Bideko arkitektura erromanikoaren erakargarritasunean zentratzen ahal zara; edo –nekerik ez duzula baliatuta– mendi ibiliren bat egiten ahal duzu, ederki pasatzeko denbora hartuta.
-
Bidaia antolatuak
Eta nahiago baduzu zuri bidaia antolatzea, xehetasunez arduratzen diren agentzia batzuk daude:
Egin bidearen tarte oso bat astebetean
Hilabeteko epea duzu Bide osoa egiteko? Ederki. Ez daukazu horrenbesteko denborarik? Ez da ezer gertatzen. Astebete nahikoa da Nafarroako tarteak egiteko eta bizi-esperientzia paregabe hori motxilaratzeko.
Hasi Orreagan eta buka Vianan. Bideko lehen erregioko, hots, Nafarroako tarte osoa egina duzu, horrezkero. Barreak, kultura, paisaia askotarikoak, gastronomia, bizipenak zure buruarekin eta besteekin, esfortzua eta saria izango dituzu gozagarri astebetean.
Eta markatu egutegian hurrengo data bideari berriro ekiteko.

Erromesak pasatzea debekatzeko abisua
2023ko azaroaren 1etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean, eta segurtasun arrazoiak direla medio, indarrean sartuko da neguko itxierari buruzko ebazpena: Donejakue bidearen ekialdeko bidetik, hau da, Lepoedertik (“Napoleonen ibilbidea” delakoa) pasatzea debekatzen da Donibane Garazi eta Orreaga artean.
Horren ordez, mendebaldeko bidea erabili beharko da Luzaidetik.
134 KILOMETRO BIDETIK ETA 146 ERREPIDETIK
134 KILOMETRO BIDETIK ETA 146 ERREPIDETIK
FRANTSES BIDEA Orreagatik Vianara arte
Donejakue Bidean ibilbide ezagunenetik sartu nahi baduzu, hauxe da zure bidea.
Kontuan hartu behar duzu Donibane Garazitik (Ipar Euskal Herria) ateratzen bazara, Luzaidetik igarota edo, bestela, Napoleonen ibilbidea delakoan zehar iristen ahal zarela Orreagara. Aipatu bigarren bide hori askoz gogorragoa da, eta itxita dago azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitarte. Hori bai, bietan izanen dituzu paisaia ederrak eta ikuspegi panoramiko ikusgarriak.
Iparraldea eta pagadiak atzean utzitakoan, beherantz jarraituko duzu hiribururantz, Iruñerantz, eta Nafarroako Erdialdea zeharkatuko duzu, urre koloreko zereal eremuetatik eta mahastietatik igarota, zeinak aldakorrak baitira urtaroen arabera.
Ikusi track-ak Wikiloc-en:
- Luzaidetik Orreagara
- Orreagatik Zubirira
- Zubiritik Iruñera
- Iruñetik Garesera
- Garesetik Lizarrara
- Lizarratik Vianara
Ibilbide honetan, honako hauetan egiten dira geldialdiak:
 ok.jpg)
-
Luzaide
Lehen geldialdia herri txiki batean egiten da. Bertan, Donejakueren arrastoa iragan epiko eta kondairazkoarekin batera agertzen da, inguruko sakanetan baskoiek Karlomagnoren tropak garaitu baitzituzten 778. urtean. Ez utzi bisitatu gabe erakusketa zentroa, Erdi Aroko gudu garrantzitsu horri buruzko guztia azaltzen baitute.
Paisaia hostotsua eta malkartsua da, eta bertatik egun seinalaturen batean igarotzen bazara, Pizkunde Igandean adibidez, herriaren nortasun ezaugarri ezagunenetako batez gozatuko duzu, Bolanteen dantzez. -
Orreagako kolegiata
Gotiko frantziarraren adibide ongi kontserbatu bat da, eta Nafarroako Pirinioetako ingurune pribilegiatu batean dago. Ibilbide honetan, ezinbestekoa da bertako klaustro ederretik paseatzea, absideko beirate koloretsuak mirestea eta Antso VII.a «Azkarra» erregearen hilobia bisitatzea.
Erromesaren meza ere jendetsuenetako bat da, bertan bildutako bisitari guztien hizkuntzetan emandako bedeinkapenarekin amaitzen delako.
Maitemindu eginen zara leku historiko horretan, non Karlomagnok porrot handiena jasan baitzuen baskoien aurka.
-
Auritz eta Aurizberri
Bekaizkeriaz hiltzeko moduko piriniar etxetzarrak dituzten bi karrika-herri dira. Ernest Hemingway idazle handiak hau esan zuen inguruneaz: Pirinioetako paisaia basatietan basatiena. Eta, kasu, Hemingway ez zen aisa hunkitzekoa.
Arras bitxiak dira bi herrietako hilerriak. Espazioen diseinuak eta hilarri multzoek halako sinbolismoz eta bakez betetzen dituzte, non bisita egitea merezi baitute.
-
Zubiri
Esteribarko hiriburua Erdi Aroko zubi ospetsuagatik da ezaguna. Duela urte gutxi arteko kondaira baten arabera, erdiko pilarearen ingurutik igarotzen ziren animaliak amorruaren aurka babestuta geratzen ziren. Hortik datorkio ezizena: Amorruaren zubia.
Esteribar harana aurkitu -
Iruña
A, hiriburua!
Ziur baietz, baina, badaezpada ere, hona hemen zehaztuta Iruñearen abezea
Dotorea, harresitua eta berde-berdea, Iruñeak merezi du, bai, bertan geldialdi bat egitea. Historia, artea, gastronomia eta abegikortasuna dituzu zain hemen, urteko edozein unetan.
Ziur badakizula zein diren bisitatzeko leku nagusiak –Katedrala, Gaztelu Plaza, Takonerako parkea, Estafeta kalea, Ziudadela–, eta alde zahar abegikorraz, pintxoen zaporeaz eta bizitza kultural aberatsaz hitz egiten entzun duzula. -
Erreniegako gaina
770 metroko garaiera duen begiratoki bat, aparteko bistak dituena: Iruña eta Pirinioak Iparraldean eta labore eremuak eta Erdi Aroko hiribilduak Hegoaldean.
Ikuspegi horren osagarri dira lekuaren iragana azaltzen duen mahai bat eta Bideko Monumentua. Tamaina naturaleko eskultura multzo bat da, honako hau idatzita duena: Hemen bat egiten dute haizearen bideak eta izarrenak. Ederra, ezta?
-
Garesko zubi erromanikoa
Zubi dotore bat da, segundo gutxitan Erdi Aroko garaietara eramaten zaituena. Bideko zubi lirainenetako bat da. Zubi horretan elkartzen dira Frantses Bidearen bi adarrak, Santiagora batera iristeko.
Gainera, ikusiko duzu nolakoa den karrika-herri tipiko baten hiri trazadura, bai eta nolako giro berezia sortzen den hiribilduan erromesen zalapartak eraginda.
Gareseko mapa turistikoa -
Lizarra
Donejakue bideko hiri erromanikoetan nagusia da, eta harribitxi arkitektonikoak ditu bazter guztietan. Bertan, honako hauek guztiak ikusten ahal dituzu: jauregiak (Nafarroako Errege-erreginen jauregia, adibidez); jauretxeak; Erdi Aroko elizak –besteak beste, Ruako San Pedro eliza, klaustroan zutabe bihurrikatu enigmatikoa duela–; komentuak; zubiak; eta plaza ederrak.
Gure aholkua: lasai gozatu, Nafarroako herri xarmagarrietako bat baita.
Lizarra aurkitu nahi dut -
Iratxeko monasterioa Aiegin
Zer pentsatuko zenuke ura eta ardoa ematen dituen iturri batez? Bitxia, ezta? Bada, hemen aurkituko duzu bi hodiko iturri ospetsua, Iratxeko ardandegiaren ondoan.
Monumentu multzoari dagokionez, zenbait garaitako eraikin batzuk dira –Erdi Arokoak, errenazentistak eta barrokoak–, bisitatu beharrekoak dituzun mahastiz inguratuak.
-
Los Arcosko Andre Maria eliza
Sekulako eraikin monumentala da, zenbait estilo nahasten dituena –erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazentista eta barrokoa–, XII. eta XVIII. mendeen arteko eraikuntza eta eraberritze lan luzearen ondorioz.
Ikusi organoa eta margotuta dauzkan zurezko tutuak: benetan ikusgarria. Nafarroako eliza ederrenetako batean aurkituko duzun hori.
-
Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza
Eliza txiki bat da, inondik ere harrituko zaituen kanoi erdiko ganga bat duena. Ganga nerbiodun oktogonala da elementu ederren eta originalena –XIII. mendeko Kristoaren baimenarekin–.
Gozatu elizaren bertikaltasunaz eta harmoniaz, eta sentitu nola jabetzen den bakea zure espirituaz.
-
Vianako Andre Maria eliza
Bidearen adar honetako azken geralekua da, eta bertan dautza Cesare Borgiaren gorpuzkinak.
Ez galdu atari eszenografiko bikaina, errenazimentu hispaniar bikainaren adibidea, ibilbideari amaiera emateko.
Donejakue Bideak Nafarroan dituen beste bide batzuk
Dena delakoagatik Frantses Bide ohikoena ez hartzea erabakitzen baduzu, eta beste abiapuntu batzuk bilatzen badituzu, beste lau aukera dituzu zure erromesaldiaz gozatzeko.
56 KILOMETRO BIDETIK ETA 65 ERREPIDETIK
56 KILOMETRO BIDETIK ETA 65 ERREPIDETIK
FRANTZIAR-ARAGOIAR BIDEA Zangozatik Garesera
Frantses Bidearen bigarren adar hau Tolosar Bidearen jarraipena da, eta, Somporteko mendatean zehar (Huesca), Zangozatik sartzen da Nafarroan.
Garestik aurrera, bideak Luzaidetik sartzen denarekin bat eginda jarraitzen du. Leku horretara iritsi arte, paisaia ondulatuak dituzu hainbat kilometrotan, honako hauez ongi hornituak: zerealak, haize errotak, pinudi zabalak eta edertasun basatiko arroilak.
Ikusi track-ak Wikiloc-en:
- Zangozatik Elora
- Elotik Garesera
Bide hau aukeratzen baduzu, ezinbestean ikusi beharrekoak dituzu honako hauek:
.jpg)
-
Zangozako Andre Maria Erregina eliza
Interes kulturaleko ondasun bat da, eta erromanikotik gotikora aldatzeko arkitekturaren adibidea. Bertako ataria erromanikoaren lan gorenetako bat da estatuan. Bisita gidatu bat kontratatzeko denbora baduzu, hemendik hori egiteko aholkatzen dizugu. Bi aldiz gehiago gozatuko duzu.
Eta bertan zaudela, ziur harritzen zaituela Zangozatik ibiltzeak, karriketan ongi kontserbatutako eta edertasun handiko jauregiak, elizak eta komentuak baitaude.
-
Eunateko Andre Maria eliza, Muruzabalen
XII. mendearen bigarren erdialdean eraikitako oin oktogonaleko eliza bikaina da. Atari bakartu original bat du, eta 33 arkuko galeria bat.
Interes kulturaleko ondasun izendatu dute, eta jatorri tenplarioak areagotutako mito eta kondaira ugariren iturria da.
+ info -
Xabierko gaztelua
Donejakue Bidetik 8,5 kilometrora, Zangozatik abiatuta.
San Frantzisko Xabierkoaren sorlekua, Nafarroako zaindariarena, Erdi Aroko gotorleku izugarri bat da, urtero milaka nafarrek bisitatzen dutena martxoan, Xabierraldietako erromesaldian.
Zubi altxagarria igarota sartzen zaren eraikuntzan dorreak, ziegak, matakanak, kanoi zuloak eta saieterak aurkituko dituzu, aspaldiko gudu eta erlijiotasun garaien oroigarri.
Argibide gehiago gazteluari buruz -
Leireko monasterioa
12 kilometrora Zangozatik.
Errege-erreginen eta gotzainen babeslekua izan zen aspaldi eraikuntza erromaniko soil hau, eta nor bere baitan biltzearen eta espiritualtasunaren goraipamena da.
Hunkitu zaitez XI. mendeko kriptan, miretsi bertako Porta Speciosa ugaritasunez apaindua, eta sentitu kantu gregorianoen eragin emozionala.
Eta hori guztia bakez eta berdetasunez inguratutako leku idiliko batean.
Argibide gehiago monasterioari buruz -
Irunberriko arroila
14 kilometrora Zangozatik.
Naturak zizelkatutako monumentu hori Nafarroako paisaia menderakaitzenetako bat da. Harraparien, azerien eta azkonarren etxea da, eta bertako haitzartea (300 metroko horma bertikalak ditu) Irati ibaiak eragindakoa da.
Irunberriko arroila erreserba naturala da, eta oso ondo kontserbatuta dago, eta Bide Berdetik ibiltzeko aukera izanen duzu, edo, besterik gabe, atseden hartzeko ibaiaren ur freskoen ondoan.
86 KILOMETRO BIDETIK ETA 69 ERREPIDETIK
86 KILOMETRO BIDETIK ETA 69 ERREPIDETIK
BAZTANGO BIDEA Urdazubitik Arrera
Ibilbidea egokia da Nafarroara berriz etortzen direnentzat, edo ohikoa ez den zerbait egin nahi dutenentzat.
Bide zahar bat da, Pirinio Atlantikoak Baztan ibarretik zeharkatzen dituena, eta Baionako portuan lehorreratzen ziren bidaiariek erabiltzen zutena. Urte askoan baztertuta egon zen, baina aspaldi honetan berriz garrantzia hartzen ari da, eta erromes askok aukeratzen dute, ziur aski ibilbidea leuna eta ederra delako, eta bidean dauden herriak eta baserriak oso politak.
Nafarroaz pentsatzen duzunean burura paisaia berde ondulatuak, baso misteriotsuak eta sorgin kondairak etortzen bazaizkizu, Baztango Bideak zure izena darama.
Ikusi track-ak Wikiloc-en:
Hauek dira ibilbideko gune azpimarragarrienak:

-
Urdazubiko leizea
Haitzuloa –adi!– 14.000 urtekoa da, eta Urtxuma ibaiaren higadurak sortu zuen. Bisita gidatuak irekitzen dizkizun ateen atzeko munduan estalaktitak, estalagmitak... daude, bai eta bidelapurrak, gerrillariak eta akelarreak ere.
Jantzi jaka bat, eta ireki begiak ahalik gehiena gozatzeko ilunpe arteko esperientzia honetaz.
Argibide gehiago haitzuloei buruz -
Amaiur
Errotatik etxe arteko 1,5 kilometroko ibilbide atsegin bat abiatzen da, presa eta ubidea zeharkatzen dituena, eta Gaztelu mendiko monolito mitikora arte iristen dena. Bertan kokatuta egon zen Nafarroako Erresumako gazteluetako bat, eta, egun, hondakin batzuk geratzen dira. Leku horrek gogora ekartzen du Amaiur izan zela, 1522. urte aldera, Nafarroaren konkistaren aurkako azken erresistentzia gunea. Gazteluari eta bere aztarna arkeologikoei buruzko museoa dago herrian.
Herri pintoreskoak errota berritu bat dauka, aukera ematen duena irina erosteko, prozesuaz gozatzeko eta talo gozo-gozo laberatu berriak dastatzeko.
-
Arizkungo Santxotena Museoa
Arterako gune bat da, aire zabalekoa, Xabier Santxotena artistak baliatzen duena euskal mitologia omentzeko, eta agotak –talde etnikoa, jatorriz herrikoa, mendez mende baztertuta egon dena– aurkezten dizkizuna.
Presta zaitez zurean zizelkatzearen sorkuntza aukera handiez gozatzeko.
Informazio gehiago museoari buruz -
Elizondo
Ibarreko hiriburua herri xarmagarri bat da, harri eta ura nagusi dituena. Karrikaz karrika ibiltzea herrian dauden sekulako etxetzarren artean eta ur osoekin egindako txokolate famatua dastatzea da une lasai baterako aukerarik onena.
Eta Dolores Redondo idazlearen zalea bazara, izugarri gustatuko zaizu “Baztango trilogia” arrakastatsua kokatuta dagoen lekuetara bisita gidatuak egitea.
-
Zugarramurdiko leizea
Urdazubiko leizetik 8 kilometrora baino ez dago mendian irekitako kondairazko leize hau, eta bertan erraz irudikatuko dituzu Inkisizio Saindua haserretu zuten eta sorginkeria leporatuta hainbat pertsona sutan erretzea eragin zuten akelarre haiek.
Jakin-mina pizten bazaizu, ez utzi bisitatu gabe Sorginen museoa: 400 metrora dago, Zugarramurdi herrian.
Nafarroako leizeei buruzko informazio gehiago -
Bertizko Jaurerriko Natur Parkea
Baztango bidetik 7,5 kilometrora baino ez, Iruritatik abiatuta, berdegune ikusgarri hau aurkituko duzu: lorategi botaniko aberats bat eta mendi ibiliak egiteko zenbait ibilbide ditu. 2.000 hektareatik gorako eremuan, natura oparoa da, eta lasaitasunez eta sentipen onez beteko zaitu.
Ikasi gehiago hemen Bertizko Jaurerriari buruz
50 KILOMETRO BIDETIK ETA 40 ERREPIDETIK
50 KILOMETRO BIDETIK ETA 40 ERREPIDETIK
EBROKO BIDEA Cortestik Castejonera
Ibilbide historiko honek Mediterraneoko portuetatik zetozen ibiltariak jasotzen zituen; izan ere, Logroñon sartzen ziren Frantses Bidean, Ebro ibaiaren bideari jarraituz. Adarra Cortestik sartzen da Nafarroan, diagonalean zeharkatzen du Foru Komunitatearen hegoaldea, eta Castejonen ateratzen da.
Ibilbidea kontrastez beteta dago, eta ibar-baso, baratze eta basamortuko paisaia artean egiten du aurrera. Ibilbideak zeharkatzen dituen herrietako arkitekturak ongi adierazten du historian zehar musulmanen, kristauen eta juduen artean izandako bizikidetza.
Hona hemen Donejakue Bideak Nafarroatik igarotzean tarte honetan dituen bisitatu beharreko lekuak.

-
Cortes
Nafarroako herririk hegoaldekoena da, eta Aragoirekiko muga izateak eragin du herriaren historian. Horren adierazgarri da XII. mendeko gaztelua; sekulakoa da, eta ikusi beharrekoa. Egun duen itxura zenbait eraberritze lanen ondorioa da, eta gehiago ematen du jauretxe bat gaztelu militar bat baino. Barrualdean, zenbait garaitako pintura bilduma interesgarri bat aurkituko duzu baita Gorte Gurutzeko Goi aztarnategiaren erakusketa iraunkorra ere. Eta gazteluko baratze zaharrean, parke bat dago ahateak, zisneak eta antzarak dituena, bai eta tamaina naturaleko xake joko bitxi bat ere.
Cortesi buruzko informazio gehiago -
Tutera
Nafarroako bideetan gure lurraldean bizi izan ziren kulturen arragoa ongien ordezkatzen duen hiri bat hautatu beharko balitz, ziur aski Tutera izanen litzateke hiri hori.
Iruñearen ondoren, bigarren hiri garrantzitsua da gure komunitatean, eta islamdar jatorriko hiri garrantzitsuenetako bat Europan. Judutegi bat dauka, bai eta lekukotasun kristau garrantzitsuak ere, hala nola Andre Mariaren katedrala, garai erromanikokoa, eta ezinbestean bisitatu beharrekoa.
Ezinbestekoak dira, halaber, Ebro ibaiaren gaineko zubia, 360 metrokoa, eta 17 ojiba arku bikain dituena, eta Foruen plaza, tuterarren erdigune soziala.Azken gomendioa: ez joan Tuteratik bertako barazki gozo-gozoak jan gabe. Beste maila batekoak dira!
Tuterari buruzko informazio gehiago -
Errege Bardeako Parke Naturala
Donejakue Bidetik 14 kilometrora, Tuteratik abiatuta.
Paisaia erdibasamortutarra da. Penintsularen iparraldean ez dago horrelako besterik, eta bertaratzeko aholkua baino ezin dizugu eman.
Ingurune basatia eta liluragarria da, Biosferaren Erreserba izendatuta dago, eta, itxura ezatseginaren azpian, altxor natural handiak ezkutatzen ditu.
Parke natural bikain honen edertasun elkorraz gozatu, bertako magia eta magnetismoa zure irudimenaz jabetuko baitira.
Argibide gehiago Errege Bardeari buruz -
Tulebrasko monasterioa
Donejakue Bidetik 13 kilometrora, Tuteratik abiatuta.
Honako hau ere Penintsulako lehendabizikoa da. Oraingo honetan, emakumeentzat eraikitako lehen monasterio zistertarra da, eta gaur egun ere mojak bizi dira bertan.Zistertarren berezko soiltasunaren adibide nahastezina da, bildutasuna zabaltzen baitu bere bazter guzti-guztietan. Klaustroko gurutze-gangen azpitik ibiltzeak eta bertako Arte Sakratuko Museoa bisitatzeak baretasun sentipen atsegina helaraziko dizute.
45 kilometro Donejakue bidetik
45 kilometro Donejakue bidetik
SAKANAKO BIDEA - Irurtzundik Ziordiara
Nafarroako Antso Nagusia erregeak "Frantziako bidea" izenekoa Santiagorako bide ofizial gisa ezarri baino lehen, beste ibilbide bat egon zen, IX. mendetik XI. mendera arte erabili zena.
Agirien arabera, I. mendean Bordele (Frantzia) eta Astorga (León) artean eraikitako Iter XXXIV galtzada erromatarra erabiltzen zuen bide horrek, eta, Pirinioak zeharkatu ondoren, Orreagatik eta Iruñetik igaro, Sakana zeharkatu eta Gasteiz eta Burgoserantz jarraitzen zuen.
XI. mendetik aurrera, Sakanako bidea, Galtzadako bidea ere deitua, ez zen jadanik erabiltzen, eta garrantzi gutxikoa bihurtu zen, ahaztuta geratzeraino. Baina, gaur egun, haran zoragarri honetatik igarotzen den tarteaz berriro goza dezakegu; izan ere, seinaleak jarri dira, eta gaua igarotzeko, jateko eta haraino joateko behar diren zerbitzu guztiak ditu.
Bidearen jatorrira jo eta bere 45 kilometroak bi edo hiru etapatan egin nahi dituzu? Antolatu ibilbidea zure neurrira, Sakanako herriak zuri harrera egiteko prest baitaude.
Ikusi track-ak Wikiloc-en:
- Irurtzundik Lakuntzara
- Lakuntzatik Ziordiara

-
Gozatu hango paisaien bakeaz eta gastronomia oparoaz
Sakana korridore luze bat da, hogeita hamar herri, zelai berdeak eta hariztiak eta pagadiak hartzen dituena, Urbasa eta Aralar mendien zaintzapean. Azken horretan Aralarko San Migel santutegi erromaniko bikaina dago.
Lasai-lasai bazkatzen dute hemen zaldiek, behiek eta latxa ardiek, zeinen esnetik Idiazabal jatorri-deiturako gazta lortzen baita; ezti eta intxaurrekin zerbitzatzen da askotan, jendearen gozamenerako. Dasta ezazu gutizi hori, baita txistor-pintxoak ere, idi-txuleta gozoa bazter utzi gabe. Beste pizgarri bat etapa-amaierarako!
Bideo polit honek dena kontatuko dizu -
Zamartzeko monasterioa
Zenobio hori, nabe bakarrekoa, Iruñeko katedralaren mende zegoen Erdi Aroan, eta Nafarroako landa-arte erromanikoaren adibide ederra da. Inguru natural pribilegiatu batean kokatua, erromatar galtzadaren puntu giltzarri bat izan zen, toki ezin hobea baitzen erromesentzat indarrak suspertzeko. Erromesen ospitalea ere izan zen X. mendean. Erromatar hondakin batzuk aurkitu dira han, baita Santiagoko maskor batzuk ere.
Gainera, etxe bat du erretiro espiritualak egiteko.
Lor ezazu informazio gehiago Zamartzeko monasterioari buruz -
Zu mimatuko zaituzten ostatu eta zerbitzuak
Sakanako bideko 30 herrietan, ziur aurkituko duzula zure beharretara egokitutako egoitzaren bat. Inguru honetan hain tipikoak diren landa-etxeetako batean har dezakezu ostatu, edo turismo-aterpetxeetan, hoteletan eta kanpinetan ere. Kontsultatu ostatu hartzeko aukerak hemendik.
Eta bazkaltzeko edo afaltzeko, inguruko baratze eta belardietatik sortzen diren bertako produktuak; eseri jatetxeetako batean, eta eman gozatua ahosabaiari.
Eta honaino iritsi edo amaitu eta jatorrizko herrira itzuli behar baduzu, erraza duzu, oso ondo komunikatuta baitago harana. Informazio gehiago hemen.
Planak Donejakue Bidean
Donejakue Bidea Nafarroan, zenbakitan
NAHI DUZUN BEZALA EGIN EZAZU ETORTZEA DA KONTUA.
-
De
1004 a 1035
Frantses Bidearen finkapena Antso «Nagusia» erregeari esker.
-
1993
Donejakue Bidea Gizateriaren Ondarea delako deklarazioa egin zuen UNESCOk
-
Hasta
200
kilometroko ibilbidea
-
Más de
55.000
erromes baino gehiago urtean
-
De
6 a 7
egun erromesaldia egiteko Nafarroako zatian
-
Necesitas
3 - 4
egun behar dituzu Nafarroako naturaren eta kulturaren onena ezagutzeko autoz bidaiatzen baduzu
Interesekoartikuluak
BAZTANGO BIDEA, DONEJAKUE BIDEAREN EDERTASUNA NAFARROAN
5 ibilbide Nafarroako Donejakue bidea egiten hasteko
3 DONEJAKUE BIDEAREN KONDAIRAK NAFARROAN
Donejakue Bidearen beste erakargarri batzuk
Erromesaldi bakoitzak bere historia du; urtaro bakoitzak, bere erakargarritasuna; eta helmuga bakoitzak, gozatzeko mila modu. Nafarroa alde anitzetatik balioesten ahal da, eta, horregatik, zure Bidea bidaia biribila izatea eraginen duten jarduera eta esperientzia osagarriak eskaintzen dizkizu:
-
Gastronomia
Gastronomia
Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat edatea unerik egokienean edo Nafarroako gastronomiako jakirik autentikoenak dastatzea... Noiztik ez duzu egin apetak eman dizuna?
-
Natura
Natura
Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.
-
Kultura
Kultura
Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta edozer da, aspergarria izan ezik.
Donejakue Bidearen atea zuretzat irekitzen da.
Sartu Nafarroatik. Egin zeure Bidea