2024.02.19

5 IDEIA NAFARROAN ASTE SANTURAKO

Jaiegun hauetan Nafarroara etortzeko asmoa baduzu, bost plan gomendatzen dizkizugu urteko lehen joan-etorri luze honetan primeran goza dezazun.

Blog

1. EZAGUTU NAFARROA IRUÑETIK

Ez duzula Iruña oraindik ezagutzen? Edo zuriz eta gorriz blai baino ez duzula gogoratzen sanferminetan etorri zinelako? Bada, Aste Santu hau aukera ezin hobea izan daiteke ezagutzeko eta ezusteko atsegina izateko.

Polita izateaz gain, leku pribilegiatua da erregio osoa eroso ezagutzeko. Eta azken ordurako utzi baduzu, errazago izango da ostaturen bat aurkitzea.

Camino de Santiago en Navarra. Ermita de Eunate

Joan pintxotara, ezagutu barruti harresitu ederra, bisitatu Andre Maria katedralaren klaustro gotikoa, eta igo kanpandorrera eta ikusi goitik Alde Zaharreko teilatuak. Eraikinen fatxadek kolorea eta alaitasuna ematen diote hiriaren erdiguneari. Erdi Aroko elizak ere aurkituko dituzu han, hiria defendatzeko zirenak, hala nola San Nikolas eta San Zernin. Eta, jakina, denda txiki kutunak ere topatuko dituzu. Eman gutizia!

Bisita gidatua egitea gomendatzen dizugu, hiriko bitxikeriak ezagutzeko. Eta, hiria ezagutzen duzun honetan, hasi pentsatzen Nafarroako zer toki ezinbesteko ezagutu nahi dituzun. Erabaki zaila, ezta?

Vista panorámica nocturna de Pamplona desde las murallas

2. HUNKI ZAITEZ UDABERRIKO NATURAREKIN

Egun hauetan berdea lehertu egiten da paisaian, ur-jauziak dotore ageri dira, eta loreak lorategietan hazi eta baserrietako balkoiak edertzen dituzte. Txorien kantu alaia entzuten da berriro, eta terrazako aperitiboak dastatzen hasteko garaia da natura horretara begira.

Senderismo en Baztan

Naturaren opari hauetakoren batean murgil zaitezke Nafarroan:

  • Mendi-ibiliei eta bizikletari buruz ari garela, zer moduz probatu bide berde batekin? Nafarroan bost ditugu, zein baino zein politagoak. Egin begiratu bat.
Senderistas en los ojos de la Foz de Lumbier
  • Eta haitzulo baten sakoneran sartu? Zugarramurdiko leizeak merezi du txapela, sorginekin eta Inkisizio Santuarekin lotutako historia sakon-sakona baitu. Handik oso gertu, Urdazubin, Ikaburuko haitzuloak bisitatzea merezi du. Azkenik, Mendukiloko haitzuloan, Aralar mendian, isiltasun erabatekoena esperimentatu ahalko duzu. Han, Gudariaren Aretoraino irits zaitezke, lur azpian 70 metrora.
Interior de la cueva de Mendukilo
  • Udaberrirako beste aukera bikain bat ur-jauziez gozatzea da. Hauek guztiak dituzu zain Nafarroan: Urederra, Ixkier (Plazaolaren Bide Berdea), Kubokoa (Iratiko oihana), Xorroxin (Baztan)…Informazio gehiago hemen.
Pareja sentada observando las aguas turquesas del Urederra
  • Eta, jakina, Bardeako basamortua, beste planeta batetik ateratako paisaia bat. Film eta iragarki ugari egin dira han. Orain, udaberrian, alde berdeena erakusten du egun batzuez. Ez galdu aukera!

3. HAMAIKA JARDUERA BIKAIN BIDAIA BIRIBILTZEKO

Izan ere, bisitatzeaz, jateaz eta lo egiteaz gain, jarduera eta esperientzia ugari izango dituzu eskura, askotarikoak. Harritu egingo zaituzte, eta ukitu berezia emango diote zure ihesaldiari.

•    Gastronomia gustatzen bazaizu: eztitegiak, gatzagak, olio-errotak, upeltegiak, gaztandegiak, boilur-soroak... Erakustaldiekin, eta dastaketekin!

Demostración de obtención de sal en Salinas de Oro

•    Turismo aktiboa nahiago baduzu, ez galdu gure abentura-parkeak eta BTT guneak, baita esteka honetan aurkituko dituzun aukera guzti-guzti hauek ere: buggyak, quadak, bizikletak alokatzea, etab.

Ciclistas en la sierra de Andía

•    Kultura maite dutenentzat, aldiz, zer hobe Nafarroako monumenturik aipagarrienak bisitatzea baino: Erriberriko Errege Jauregia, Tuterako eta Iruñeko katedralak, Orreagako kolegiata edo Aralarko San Migel santutegia, besteak beste. Edo gure herri ederretakoren batera joan: Lizarra, Uxue, Elizondo, Leitza, Otsagabia eta Erronkari, besteak beste. Bisita gidatuak egin ditzakezu haietako batzuetan, xehetasunik ere gal ez dezazun.

Vista del pueblo de Leitza entre las ramas de los árboles

•    Eta, amaitzeko, ezinbesteko bat haurrekin bazoaz: Sendaviva Naturaren Parkea. Ezagutu hemen beste aisialdi-aukera eta familia-plan batzuk, zuen gozamenerako.

4. EGIN DONEJAKUE BIDEA ZATIKA

Zail ikusten baduzu hilabeteko oporraldia hartu Donejakue bidetik Santiagoraino dauden 800 kilometroak egiteko, hona hemen beste aukera bat, gero eta ohikoagoa bilakatzen ari dena: zatika egitea. Beraz… zergatik ez hasi Aste Santuan Nafarroan?
Luzaiden, mugan bertan, ekin diezaiokezu, edo Orreaga mitikoan.

Vista de la iglesia y edificios de Roncesvalles

Aprobetxatu deskonektatzeko, zure burua ezagutzeko, kirola egiteko, sozializatzeko, erlijiosoarekin edo espiritualarekin konektatzeko… Helburua edozein dela ere, esperientziak arrastoa utziko du zugan. Ausartuko zara sentitzen hastera?

Zangozan ere has dezakezu bidea, handik igarotzen baita beste adar bat, Aragoitik Gareseraino doana. Garesen bestearekin bat egin, eta Lizarra eta Vianarantz doaz biak bat eginda. Donejakue bidearen nafar zatia azken horretan amaitzen da, zehazki.

Baina Frantziako bidearen bi adar horiek ez dira bakarrak. Ezagutzen badituzu edo, besterik gabe, beste ibilbide batzuk ezagutu nahi badituzu, jakin ezazu beste hauek ditugula Nafarroan: Baztango bidea, Ebroko bidea eta Sakanako bidea.

Vista nocturna de Santa María de Sangüesa

5. TRADIZIO ETA EKITALDI BEREZIAK ASTE SANTUAN

Orain, Nafarroako Aste Santuko tradizio jatorrenetako batzuk aipatuko ditugu.

Ostegun Santuan, arratsaldean, Milagroko Kristoren Pasioa eszenaratzen da, herrian barna banatutako zazpi eszenatokiren bidez.

Ostiral Santuan, goizez, Andosillako kaleak antzezpen bizidun horren agertoki dira. Gainera, ekitaldi solemne horren ondoren, bisitariek artisau produktuak dituen merkatu hebrearraz goza dezakete.

Iruñeko Aste Santuak Ostiral Santuko arratsaldean du unerik gorena: Ehorzketa Santuaren prozesioa. Alde Zaharreko kaleetan barrena doa, agertoki zinez ederra ekitaldi hunkigarri horretarako.

Bolantes de Valcarlos. Tradición de Semana Santa en Navarra

Nafarroako hegoaldean, Corellan, Kristoren Pasioaren prozesio barrokoa egiten da egun horretan. Interes Turistikoko Jai izendatu zuten 1967an, Espainiako berrogeita hamar prozesio berezi eta originaletako bat baita.

Paso del Crucificado en la procesión barroca de Corella

Handik oso gertu, Tuteran, ez galdu Interes Turistiko Nazionaleko Jai izendatutako bi ekitaldi berezi hauek:

•    Larunbat Santuan, Volatin ikusiko duzu. Judas Iskarioteren heriotza antzezten da herriko Foruen plazan, modu zalapartatsuan antzeztu ere.

•    Plaza berean, biharamunean, Aingeruaren jaitsiera egiten da. Neskato edo mutiko batek plazaren gainetik hegan egin du Ama Birjinaren aurpegia estaltzen duen belo beltza kendu arte, Berpizkundea iragarrita horrela.

Niño sobrevolando la Plaza de los Fueros de Tudela en la Bajada del Ángel

Pazko igandean, Luzaiden, Nafarroako Pirinioetan, dantza batekin amaitzen da Aste Santua: Luzaideko bolantak. Nafarroako deigarrienetako bat da, antzina-antzinakoa.

Plan hauekin ziur probetxu handiena aterako diozula Aste Santuan Nafarroan egingo duzun egonaldiari.

Oporrak gozatu!

Tag-en hodeia: