una mujer y un hombre llegando andando a Roncesvalles

Basajaunberro Basoa

Orreaga/Roncesvalles
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 4.04 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 52.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Sigi-saga dabilen bidexka erraz hori Orreagan hasten da eta Donejakue Bidearekin bat egiten du. Ibilbide lasaia da, zuhaitz eta zelaien artean. Euskal
mitologiako basoko jauna bideko edozein bazterretan agertuko zaigula dirudi.

Bidearen abiapuntua Orreagako kolegiataren atzeko aparkalekua da, eta baso-pista batean sartzen da aurrena, pago gazte eta haritz sendoen artean.

EuroVelo 3aren eta GRT baten bidegurutzean, bidexkak aurrera jarraitzen du abereak bazkan aritu ohi diren belardietan, Nafarroako Gobernuaren
lursail esperimentaleraino.

Hantxe hasten da pista zolatu bat, errepidearekiko bidegurutzeraino eramaten duena. Handik, Orreagara itzultzen da, pago, haritz, konifero eta gorostien baso eder bat zeharkatuz.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?