Escalones de madera en un sendero

Jasule bidexka

Ezcároz
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Senderista
Distantzia 6.32 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 246.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Mendiko bidexka hau Jasuleko basotik eta Xoxoko sakanetik igotzen da pinu, pago eta izeien artean. Gainera, Kiñubizkarreko soroetatik, Ezkarozeko
begiratokitik —ikuspegia egundokoa da— eta Axarixiolako leizetik igarotzen da.

Ibilbidea Ezkarozeko elizaren ondoan hasten da, eta, pista bat harturik, hilerriraino iristen da. Ezkerretarantz desbideratzen da gero, Jasuleko ur-jauzietaraino, eta pista batekin lotzen du tarte mailakatu batek. Hala, Xoxoko sakanera jotzen da pinu, pago eta ezpelen baso misto batetik.

Bidexkan aurrera, Udiko bordako soroetara iristen da, eta Abodiko mendilerroaren ikuspegi panoramiko bikainak daude handik. Ez dago ia maldarik Kiñubizkarreko hegalean, Ezkarozeko begitokiraino. Han, mahai panoramiko bat dago. Bideak Axarixiloako leizeraino egiten du behera, eta zabalera handiagoa hartzen du gero. Ondoren, Ezkarozeko abiapuntura itzultzen da.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?